Eglantyne Jebb
Eglantyne Jebb | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Ellesmere (Shropshire), 1876ko abuztuaren 25a |
Herrialdea | Erresuma Batua Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua 1927ko apirilaren 12a) |
Bizilekua | Geneva |
Heriotza | Geneva, 1928ko abenduaren 17a (52 urte) |
Hobiratze lekua | Cemetery of Saint George (en) Erregeen hilerria |
Familia | |
Aita | Arthur Trevor Jebb |
Ama | Eglantyne Louisa Jebb |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Lady Margaret Hall |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | filantropoa |
Lan nabarmenak |
Eglantyne Jebb (Ellesmere, Shropshire, Britainia Handia, 1876ko abuztuaren 25a – Geneva, Suitza, 1928ko abenduaren 17a) gizarte-ekintzaile britainiarra izan zen, Save the Childrenen sortzailea. Munduko garapen-erakunde garrantzitsuenetariko bat sortzeaz gain, haren lanak Nazio Batuen “Haurraren Eskubideak” aldarrikatzea ekarri zuen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nekazari-familia aberats batean jaio zen Shropshiren (Ingalaterra). Arthur eta Eglantyne Jebb-en alaba.
Winston Churchill edota Benedikto XV.a bezalako pertsona ospetsuekin harremandu zen,[1] baita espetxean egon ere. Lehen Mundu Gerraren testuinguruan Ingalaterrako blokeo ekonomikoak Austriako haurrengan zuen eragina salatzeagatik atxilotu zuten. Bere ahizpa Dorothy Jebb kide izan zuen haurren eskubideen defentsan. 1919an, Save the Children sortu zuen.[2]
Garaiko emakumearen eredutik aldendu zen, harreman sexualak izan zituen gizon zein emakumeekin, amatasun eredu erromantikotik oso urrun egon zen, nahiz eta haurren defentsan lan egin, eta bakezale aritu zen gerra garaian, horiexek dira beste batzuen artean bere izena ezagun izanaren arrazoiak.[2]
1921ean, argazkilari bat bidali zuen Errusiara haurren egoera kaxkarra baieztatu eta bere elkartearen laguntza heltzen ari zela erakusteko. Ongintza zientifikoa izan behar zuelakoan argazkilariez gain abokatuak zein mediku, kazetari eta bestelako profesionalak hartu zituen elkarteak.[3]
1922ko martxoan, helduek haurrengan dituzten erantzukizunak idatzi zituen Estatuaren edo esku-hartze pribatuaren bitartez asetu behar zirenak. 1924ko Ginebrako Deklarazioaren sustatzaile nagusietako bat izan zen, 1959ko Haurren Eskubideen Deklarazioaren oinarria izan zena, hain zuzen ere.[1]
Argitalpenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Cambridge: A Social Study (Macmillan, 1906)[4]
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Haurren eskubideak
- Haurren Eskubideen Aldarrikapena
- Save the Children
- Haurren Eskubideen aldeko Genevako Adierazpena
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Francesca Wilsone (1967). Rebel Daughter of a Country House (Alaba bihurria).(George Allen & Unwin, 1967)
- L. Mahood (2014). Feminism and Voluntary Action: Eglantyne Jebb and Save the Children, 1876-1928. [5]
- Clara Mulley (2019). La mujer que salvaba a los niños.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b (Gaztelaniaz) «Presentamos la biografía de nuestra fundadora Eglantyne Jebb» Save the Children 2019-10-17 (Noiz kontsultatua: 2022-07-11).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) CHILDREN, MIREIA RECASENS LAMUÀ SAVE THE. (2020-03-05). «Eglantyne Jebb, una gran desconocida en la historia de los derechos humanos» elperiodico (Noiz kontsultatua: 2022-07-11).
- ↑ (Gaztelaniaz) Ordóñez, Rafael. (2019-09-22). «Eglantyne Jebb, la madre de los Derechos del niño» El Independiente (Noiz kontsultatua: 2022-07-11).
- ↑ (Ingelesez) Jebb, Eglantyne. (1906). Cambridge: a brief study in social questions.. Macmillan & Bowes PMC 1156364441. (Noiz kontsultatua: 2022-07-11).
- ↑ (Ingelesez) L. Mahood, Feminism and Voluntary Action: Eglantyne Jebb and Save the Children, 1876-1928. (2014). Palgrave Macmillan ISBN 1349357847..