Charlotte Caslick
Charlotte Caslick | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Charlotte Emily Caslick |
Jaiotza | Brisbane, 1995eko martxoaren 9a (29 urte) |
Herrialdea | Australia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Brisbane State High School (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | zazpiko errugbi jokalaria |
Pisua | 65 kilogramo |
Altuera | 1,72 metro |
Jasotako sariak | |
Charlotte Caslick (Brisbane, 1995eko martxoaren 9a) australiar errugbilaria da, touch rugby-ko eta zazpiko errugbiko Australiako selekzioetan aritzen dena. Besteak beste, 2016ko Udako Olinpiar Jokoetan zazpiko errugbiko urrezko domina irabazi zuen taldeko kidea izan zen.
2020an, COVID-19 pandemia zela-eta Nazioarteko seven zirkuitoa atzeratu baitzen, hamahiruko errugbira aldatu zen, eta NRL Women's Premiership-en parte hartu zuen Sydney Roosters taldearekin.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Charlotte Caslick Brisbanen jaio zen 1995ean, eta Corinda auzoan hazi; haren aita, Don Caslick, hamahiruko errugbiko jokalaria izan zen. Haurtzaroan kirol ugaritan aritu eta gero, 13-14 urte zituenetik touch rugby-n espezializatu zen. Brisbane State High School-en egin zituen bigarren hezkuntzako ikasketak.[1][2]
2013an, bigarren hezkuntzako gradua amaitu ondoren, debuta egin zuen Australiako zazpiko errugbiko selekzioarekin World Rugby Women's Sevens Seriesen.[3] Lehenbiziko denboraldi hartan, Amsterdamgo lehiaketa irabaztea erdietsi zuten. 2015eko amaierarako, 31 entsegu lortuak zituen nazioarteko 13 partidatan.[4]
2015-2016 denboraldian, Australiako taldea nagusitu zen World Rugby Women's Sevens Seriesen, Dubai, São Paulo eta Atlantako lehiaketak irabazirik. 2016ko Rioko Olinpiar Jokoetan aurrenekoz sartu zen zazpiko errugbia olinpiar egitarauan, eta Caslicken parte hartzea erabakigarria izan zen Australiako selekzioak urrezko domina irabaz zezan, finalean Zeelanda Berria garaiturik.[5][6] [7][8][9][10][11][12][13] Urte hartan, bai Australiako federazioak,[14] bai World Rugbyk[15] zazpiko errugbiko urteko emakumezko jokalari onena izendatu zuten.
2020an, World Rugby Women's Sevens Series eta Olinpiar Jokoak COVID-19 pandemiaren ondorioz etenda, hamahiruko errugbira aldatu eta Sydney Roostersekin aritu zen NRL Women's Premiership-en.[16][17] Alabaina, bigarren jardunaldian, New Zealand Warriorsen kontrako partidan, bi haustura txiki izan zituen bizkarrezurrean, eta agur esan behar izan zion denboraldiari.[18]
2021ean, Tokioko Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen Australiako selekzioarekin.[19] Taldea bigarrena izan zen multzoko fasean, baina final-laurdenetan 14 eta 12 galdu zuen Fijiren aurka.[20]
Palmaresa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zazpiko errugbiko Australiako selekzioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- World Rugby Women's Sevens Series
- irabazlea: 2015-16, 2017-18
- bigarrena: 2013–14, 2016–17, 2019–20
- Udako Olinpiar Jokoak
- urrezko domina: 2016
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Charlotte Caslick: The Queen of Women's World Rugby Sevens» The Big Smoke 19 February 2017.
- ↑ «Olympic gold medallist Charlotte Caslick returns to Brisbane State High» My-Manager 19 September 2016.
- ↑ «Charlotte Caslick Moving With Sevens | Southern Free Times» Warwick.starcommunity.com.au.
- ↑ Russell Jackson; John Davidson; Erin Delahunty. «Guardian Australia writers' tips for the breakout sports stars of 2016 – part I | Sport» The Guardian.
- ↑ Webster, Andrew. (5 August 2016). «Rio sevens star Charlotte Caslick: 'She was just massive – heavier than my Dad'» Sydney Morning Herald.
- ↑ «Twenty-year-old to take centre stage.» Inside Sport (nextmedia Pty Ltd) 10 February 2016.
- ↑ «Australia wins gold in women's rugby sevens» Sky News 9 August 2016.
- ↑ Newman, Beth. (14 July 2016). «Rio Olympics: Australian Sevens teams announced» www.rugby.com.au.
- ↑ «Rio Olympics: Australia's men's and women's sevens squads unveiled» foxsports.com.au 2016-07-14.
- ↑ «Rio 2016: Olympic squads named by Australia for rugby sevens debut at Games» ABC.net.au 2016-07-14.
- ↑ «Australia's Olympic Sevens squads announced» Rugby News.net.au 2016.
- ↑ «Australia name a mix of veterans, young guns for men's, women's Olympic sevens squads» ESPN.com.au 15 July 2016.
- ↑ «Key players return as Australia name Olympic sevens squads» worldrugby.org 2016.
- ↑ «Wallabies vice-captain Michael Hooper scores second prestigious John Eales medal» ABC News 27 October 2016.
- ↑ worldrugby.org. «World Rugby Sevens Players of the Year 2019 nominees announced» www.world.rugby.
- ↑ «Roosters announce 2020 NRLW Squad» Sydney Roosters 23 September 2020.
- ↑ «Olympic sevens star Charlotte Caslick switches codes to play NRLW rugby league for the Sydney Roosters» ABC 24 September 2020.
- ↑ «Back fractures rule Caslick out for season» NRL 14 October 2020.
- ↑ Williamson, Nathan. (2021-07-02). «Australia announces Olympic Sevens squads» RUGBY.com.au.
- ↑ «Australian Olympic Team for Tokyo 2021» The Roar.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1995eko jaiotzak
- Gizabanako biziak
- 2020ko Udako Olinpiar Jokoetako errugbilariak
- 2016ko Udako Olinpiar Jokoetako dominadunak
- Olinpiar Jokoetako dominadunak zazpiko errugbian
- 2016ko Udako Olinpiar Jokoetako errugbilariak
- Australiako errugbilariak
- 2024ko Udako Olinpiar Jokoetako errugbilariak
- Australiako urrezko dominadun olinpikoak