Ann Marie Skelton
Ann Marie Skelton | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | 1961eko uztailaren 13a (63 urte) |
Herrialdea | Hegoafrika |
Hezkuntza | |
Heziketa | University of Pretoria (en) (2002ko urtarrilaren 1a - 2005eko abenduaren 31) |
Jarduerak | |
Jarduerak | unibertsitateko irakaslea eta abokatua |
Enplegatzailea(k) | University of Pretoria (en) Leidengo Unibertsitatea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Haurren Eskubideen Batzordea |
Ann Marie Skelton (Hegoafrika, 1961eko uztailaren 13a) abokatua, irakaslea eta ikertzailea da, 2023ko maiatzetik Haurren Eskubideen Batzordearen burua, Mikiko Otani ordeztuz.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Apartheidaren testuinguruan jaioa, abokatu egin zen haurren eskubideen alde egiteko. Izan ere, nerabea zela bere adineko haur beltzen aurkako indarkeriaren testigu izan zen. Nelson Mandela Hegoafrikaren lehendakari bihurtu zenean, arazo legalak zituzten haurren legea berridazteko Skelton deitu zuen.[1] Pretoriako Unibertsitateko eta Leidengo Unibertsitateko irakaslea da eta hamar urtez Pretoriako Unibertsitateko Haurren Zuzenbide Zentroa zuzendu zuen, non UNESCOren Hezkuntza Legea Afrikan katedra ere zuzendu zuen. Horrez gain, Oxfordeko Unibertsitatean eta Strathclydeko Unibertsitatean irakasle ere aritu da.[2][3][4] 2017tik Haurren Eskubideen Batzordeko kidea izan da eta 2023ko maiatzetik batzorde horren buru bihurtu da.[5][6]
Sariak eta Aitortzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2012an Munduko Haurren Saria, Silvia Suediakoak emana.[1]
- 2017an Harresirik Gabeko Gazteen Justizia Saria, International Observatory on Juvenile Justice (IJJO) erakundeak emana.[3]
- 2019tik Hegoafrikako Zientza Akademiaren kidea.[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b «Ann Skelton - World's Children's Prize» worldschildrensprize.org (Noiz kontsultatua: 2023-05-14).
- ↑ «Professor Ann Skelton | Article | University of Pretoria» www.up.ac.za (Noiz kontsultatua: 2023-05-14).
- ↑ a b c (Ingelesez) «Ann Skelton» Leiden University (Noiz kontsultatua: 2023-05-14).
- ↑ (Ingelesez) «Skelton» African Scientists Directory (Noiz kontsultatua: 2023-05-14).
- ↑ (Ingelesez) «Committee on the Rights of the Child Opens Ninety-Third Session, Elects New Chair and Bureau Members, Hears Solemn Declaration by Three New Committee Experts» UN GENEVA (Noiz kontsultatua: 2023-05-14).
- ↑ (Ingelesez) «Ann Marie Skelton elected Chair of the UN Committee on the Rights of the Child | End Violence» End Violence Against Children (Noiz kontsultatua: 2023-05-14).