Zesarea Maritima
Zesarea Maritima | |
---|---|
קֵיסָרְיָה | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Israel |
Israelen banaketa administratiboa | Haifa barrutia |
Subdistrict of Israel | Hadera Subdistrict |
Regional council of Israel | Hof HaCarmel Regional Council |
Giza kokaleku | Caesarea |
Koordenatuak | 32°30′04″N 34°53′32″E / 32.5011°N 34.8923°E |
Altitudea | 20 m, itsas mailaren gainetik |
Historia eta erabilera | |
Siege of Caesarea | |
Fortifikazioaren suntsiketa | 1265 |
Suntsipena | 1265 (egutegi gregorianoa) |
Ordezkatzen du | Straton's Tower (en) |
Gizateriaren ondarea | |
Irizpidea | (ii), (iv), (v) eta (vi) |
Eskualdea[I] | Europa eta Ipar Amerika |
Izen-ematea | bilkura) |
Webgune ofiziala | |
|
- Artikulu hau Israelgo antzinako hiriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Zesarea (argipena)».
Zesarea[1] Maritima (hebreeraz: קיסריה; grezieraz: παράλιος Καισάρεια; latinez: Caesarea Maritima) edo Zesarea Palestinakoa (latinez: Caesarea Palestinae), Itsasoko Zesarren hiria esan nahi duena, Antzinaroko hiri garrantzitsua, Erdi Aroko merkataritza itsas portua, eta geroago, arrantzaleen herrixka bat, Mediterraneoko ekialdeko hertzean.
Judea erromatar probintziako hiriburua izan zen, Siria Palestinakoa eta Palestina Primakoa hurrenez hurren. Egun, haren aztarnak Israelen daude, egungo Zesarea herritik gertu. Herodes I.a Handiak K.a. 25 eta 13 artean eraiki zuen, Tel Aviv eta Haifa arteko bidean, eta Zesar Augustoren izena eman zion.
Bizantziar Inperioa VII. mendean boterea galdu zuen eta mende hasieran Sasandar persiarrek eraso egin zioten hiriari. K.o. 638. urtean, musulmanek hiria hartu zuten, Palestina bizantziarraren hiriburua eta merkataritza- eta itsas-gune garrantzitsua zena.
Arabiarraren menpe hiriko harresiak kontserbatu ziren, baina barruan populazioa gutxitu egin zen eta nekazaritza bere aurrien artean zabaldu zen. IX. mendean kolono franko asko izan ziren, Karlomagno enperadoreak bertan aginduta, latinezko erromesaldiak errazteko. Balduino I.ak 1101/2an hiria hartu zuenean, lehen gurutzadan, oraindik oso hiri aberatsa zen.
Saladinok 1187. urtean berreskuratu zuen hiria, gurutzatuek berriro harrapatu zuten 1191. urtean, eta, azkenik, 1265. urtean galdu zuten berriro mamelukoen esku. Haiek, gurutzatuak izan ziren kostaldeko hirietan egiten zuten bezala, gotorleku guztiak suntsitu zituzten, inork harengatik borrokatuko ez zuela ziurtatzeko.
Galeria
-
Itsasoko Zesareako anfiteatroa.
-
Ninfeoa.
-
Hipodromoa eta bertako obeliskoa.
-
Egon zen bizantziar elizaren marrazkia.
-
Gurutzatuen elizaren hondarrak
-
Minaretea
Erreferentziak
- ↑ Euskaltzaindia. (2006-1-27). Antzinateko hirien euskarazko izenak. .
Kanpo estekak
Artikulu hau Israelgo historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |