Edukira joan

Sarrià

Koordenatuak: 41°23′58″N 2°07′19″E / 41.399431°N 2.121867°E / 41.399431; 2.121867
Wikipedia, Entziklopedia askea
Inprimatzeko bertsioa dagoeneko ez dago onartuta, eta baliteke errepresentazio erroreak izatea. Egunera itzazu zure nabigatzaileko laster-markak, eta horren ordez erabil ezazu nabigatzaileko inprimatze funtzio lehenetsia.
Beste esanahietarako, ikus «Sarria (argipena)».
Sarrià
Sarrià-Sant Gervasi, Bartzelona
Antzinako Sarrià udalerriko udaletxea.
Administrazioa
Herrialdea Katalunia
Probintzia Bartzelonako probintzia
Hiria Bartzelona
Geografia
Koordenatuak41°23′58″N 2°07′19″E / 41.399431°N 2.121867°E / 41.399431; 2.121867
Sarrià is located in Bartzelona
Sarrià
Sarrià
Demografia
Biztanleria24.587 biz.(2016)
Bestelako informazioa
Azalera3 km2
Dentsitatea8.083 biz./km2
WebguneaSarrià

Sarrià Kataluniako Bartzelona hiriburuan dagoen Sarrià-Sant Gervasi barrutiko auzo bat da. 2009an 23.802 biztanle zituen. Jada X. mendean udalerri gisa bere aipamenak bazeuden, 1921an Bartzelona hirira auzo gisa gehitu zelarik, nahiz eta garai hartan sarriàr asko elkartze honen aurka egon.

Sarrià auzoa eremu hauetan banaturi dago: Sarrià Vell, Santa Amèlia, Can Ponsic-Caputxins, Sagrat Cor-Can Caralleu eta Can Pomaret-Peu del Funicular.

Antzinako udalerria nekazari herria zen, bertako jarduera nagusia ardogintza zelarik. Gaur egungo eremuaz gain, Sarriá udalerriak Pedralbes eta Les Tres Torres eremuak ere barne hartzen zituen, halere gerora bi hauek jada Bartzelona hiriaren barnean berezko bi auzo bilakatu ziren. Halere, gerora maila ekonomiko handiko familiak etorri eta bertan bizitzen jarri ziren, ondorioz katalanez Sarrià auzoaz honako esaera herrikoi hau aipatu ohi da:

« Sarrià: vents, torrents, torres i convents.
"Sarrià: haizeak, errekak, dorreak eta komentuak."
»

Leku interesgarriak

Iruditegia

Kanpo estekak