Edukira joan

Ollanta Humala

Wikipedia, Entziklopedia askea
Inprimatzeko bertsioa dagoeneko ez dago onartuta, eta baliteke errepresentazio erroreak izatea. Egunera itzazu zure nabigatzaileko laster-markak, eta horren ordez erabil ezazu nabigatzaileko inprimatze funtzio lehenetsia.
Ollanta Humala

(2016)
Unasurreko pro tempore Presidentea

2012ko ekainaren 29a - 2013ko abuztuaren 30a
Fernando Lugo - Dési Bouterse
65. Peruko presidente

2011ko uztailaren 28a - 2016ko uztailaren 28a
Alan García Pérez - Pedro Pablo Kuczynski
Bizitza
JaiotzaLima1962ko ekainaren 27a (62 urte)
Herrialdea Peru
Lehen hizkuntzagaztelania
Familia
AitaIsaac Humala
Ezkontidea(k)Nadine Heredia  (1999 -
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaNational Agrarian University (en) Itzuli
Chorrillos Military School (en) Itzuli
Pontifical Catholic University of Peru (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta ofizierra
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarraPeruko Armada
Graduateniente koronel
Parte hartutako gatazkakCenepa War (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa
Alderdi politikoa Peruvian Nationalist Party (en) Itzuli

ollantapresidente.pe
Twitter: Ollanta_HumalaT Edit the value on Wikidata

Ollanta Moisés Humala Tasso (Lima, Peru, 1962ko ekainaren 27a) militar ohi eta politikari peruarra da. 2011ko uztailaren 28tik Peruko Errepublikako presidentea da.

Isaac Humala, langileen abokatu eta etnocacerismoaren (ideologia nazionalista etnozentrikoa) sortzailearen semea da. 1982an karrera militarra hasi zuen. Peruko armadan lotinant koronel izatera iritsi zen. 1992an Sendero Luminosoren aurkako borrokan parte hartu zuen eta hiru urte geroago Ekuadorren aurkako gerran. 2000ko urrian Fujimoriren aurkako altxaldi bat zuzendu zuen baina zapuztua izan zen[1]. Fujimoriren erregimena erori ostean Peruko kongresuak amnistiatu zuen.

2005ean Peruko Alderdi Nazionalista sortu zuen. Alderdi berria garaiz erregistratu ez zuenez, 2006ko Hauteskunde Orokorretan Unión por el Perú alderdiarekin aurkeztu zen. Lehenbiziko itzulia gainditu zuen, botoen %30.61ekin. Ekainaren 4an egin zen bigarren itzulian Alan García nagusitu zitzaion botoen %52.62rekin.

2011ko Hauteskundeetan Peruko presidente aukeratua izan zen. Bigarren itzulian botoen %51,44 lortu zituen eta Keiko Fujimori kontserbadoreak %48,55[2]. Hauteskunde kanpainan eskuinekoek Hugo Chávezekin lotu zuten baina, bere lehenbiziko erabakiek erakutsi zutenez, hurbilago dago Lula da Silvak Brasilen erabili zuen eredutik Venezuelakotik baino[3].

Erreferentziak

Kanpo estekak