Jean Pier Mendiburu
Itxura
Jean Pier Mendiburu | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Heleta, 1948ko uztailaren 27a |
Herrialdea | Nafarroa Beherea, Euskal Herria |
Heriotza | 2022ko azaroaren 4a (74 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara frantsesa gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | bertsolaria, nekazaria eta antzerkigilea |
Jean Pier Mendiburu Etxeberri (Heleta, Nafarroa Beherea, 1948ko uztailaren 27a - 2022ko azaroaren 4[1]) heletar bertsolaria zen. Bat-batekoan ez ezik, bertso-paperak idazten aritu zen eta hainbat sari irabazi zituen alor horretan.
1981ean eta 1984an Nafarroako Bertsolari Txapelketa irabazi zuen.[2]
Bizitza
Eñaut Mendiburu eta Maria Etxeberriren semea zen. Lanbidez laboraria izan zen. Bertsotan hasi aurretik, antzerkigintzan ibilia zen.[3]. Aiherrako Jacqueline Etxeberrirekin ezkondu zen 1972an, eta Mirentxu izeneko alaba ukan zuten.
Txapelketak
Lanak
Bertsolaritzaz:
- Ene bertsuen feria : (bertsu-bilduma) (Donostia: Auspoa argitaletxea, 2007)
- Bertsutan ariz ikasten (Kanbo: Bertsularien Lagunak, 1984)
Antzerkiaz:
- Gure borda (1969)
Erreferentziak
- ↑ Madariaga, Ainize. «Jean Pier Mendiburu Etxeberri bertsolaria zendu da.» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-11-04).
- ↑ Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa – Bertsozale. Jean Pierre Mendiburu - Biografiak - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea. (Noiz kontsultatua: 2017-01-20).
- ↑ Emile Larrek Ernest Alkat bertsulariarekin elkarrizketa Ene bertsuen feria : (bertsu-bilduma) liburuaren sarreran, ISBN 978-84-7907-576-7 ; 9-12 orr.