Jaroslav Seifert
Jaroslav Seifert | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Žižkov (en) , 1901eko irailaren 23a |
Herrialdea | Txekoslovakia |
Heriotza | Praga, 1986ko urtarrilaren 10a (84 urte) |
Hobiratze lekua | Q107046636 |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Marie Seifertová (en) (1928ko urtarrilaren 19a - |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | txekiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | itzultzailea, poeta, kazetaria, saiakeragilea, idazlea, iritzi-kazetaria eta editore-laguntzailea |
Lantokia(k) | Brno |
Jasotako sariak | |
Kidetza | Bavariako Arte Ederren Akademka Syndikát českých spisovatelů (en) Svaz československých spisovatelů Czech Academy of Science and Art (en) |
Genero artistikoa | lirika |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Social Democracy (en) Txekoslovakiako Alderdi Komunista |
Jaroslav Seifert (Praga, 1901eko irailaren 23a - Praga, 1986ko urtarrilaren 10a) txekiar poeta eta kazetaria izan zen. Literaturako Nobel Saria irabazi zuen lehen txekiarra izan zen (1984).
1920. urtean aurkeztu zuen lehen poema bilduma, Mesto v slzách (Hiria negarrez), eta komunismoaren aldeko lanak idatzi zituen ondorengo urteetan. Eskema haietatik urrundu zen geroago eta poesia hutsaren aldera jo zuen hurrengo lanetan: Na vlnách T.S.F. (1925, Haririk Gabeko Telegrafoaren uhinen gainetik), Slavík zpivá spatne (1926, Urrentxindorrak gaizki kantatzen du). 1929an alderdi komunista utzi zuen. 1938tik aurrera Txekoslovakiako gertakizunak izan zituen langai. Germaniarren okupazioaz idatzi zuen Zhasnete svetla obran (1938, Argiak itzali) eta Pragako egoeraz idatzi zuen Svetlena odena (1940, Argiz jantzia) poema bilduman. 1945ean Prilba hliny (Buztinazko kaskoa), nazien mendeko Praga deskribatzen duen obra, aurkeztu zuen. Bigarren Mundu Gerraren ondoren kazetaritza lanean jarraitu zuen eta poema liburu ugari eta haurrentzako liburuak idatzi zituen. 1966an Nazioko Poeta izendatu zuten eta 1968an sobietarren inbasioa salatu zuen. 1981. urtean oroitzapen liburu bat argitaratu zuen. 1984an eman zioten Literaturako Nobel Saria.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak