Inprimatzeko bertsioa dagoeneko ez dago onartuta, eta baliteke errepresentazio erroreak izatea. Egunera itzazu zure nabigatzaileko laster-markak, eta horren ordez erabil ezazu nabigatzaileko inprimatze funtzio lehenetsia.
Muga fisiko bat du elikagaien eskaerak; horren ondorioz, ongizatea handitu ahala, industria-gaietara eta zerbitzuetara lerratzen da etxe barruko premien egitura.
Mekanizazioak eta industrializazioak, batez ere industria-ekoizpenarenak, hirugarren sektoreko zerbitzuak garatzea eskatzen du, esate baterako bigarren mailako salgaiak saltzeko eta mantentzeko.
Aurrerapen teknikoek asko igotzen dute produktibitatea lehenengo sektorean eta bigarrenean eta, beraz, eskulana libre uzten dute; hirugarren sektorean, aldiz, askoz astiroago egiten du gora produktibitateak. Hirugarren mailako gai gehiago eskatzeak igoarazi egin du, orain arte, sektore horretako langile kopurua.
Batez ere barne-merkatua zerbitzatzeko egiten du lan hirugarren sektoreak; beraz, nazioarteko merkatuak eta atzerritarren lehiak lehenengo sektorean eta bigarrenean baino eragin txikiagoa dute hirugarren sektorearen bolumenean eta zabaltzeko aukeran, eta gutxiago mugatzen dut.