Gasolina
Gasolina (Heg.), ezantza (Ipar.) edo bentzina[1][2] hainbat hidrokarburoren nahastea den petrolioaren eratorri bat da.
720 g/L dentsitatea du (gasolioa baino % 15 gutxiago). Litro bat gasolinak 34,78 megajouleko energia du, gutxi-gorabehera gasolioa baino % 16 gutxiago.
Osagaiak
Gasolina petroliotik lortzen da findegi batean. Orokorrean, destilazio zuzeneko naftatik lortzen da, hau da, petrolioaren parterik arinetik (gasak kontuan izan gabe). Petrolioaren parte astunen (hutseko gasolioaren) beste prozesu-unitate (FCC) bihurtzetik lortzen da Nafta.
Gasolina ehunka hidrokarburo-moten nahastea da, C4tik (butanoak eta butenoak) C11ra, adibidez, metilnaftalenora.
Gasolinaren errekuntza osatugabeak gas pozoitsuak sortzen ditu, hala nola karbono monoxidoa edo oxido nitrikoa. Adibidez:
Erreferentziak
- ↑ «Zehazki - UPV/EHU» www.ehu.eus (Noiz kontsultatua: 2022-03-18).
- ↑ «bentzina - Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa» www1.euskadi.net (Noiz kontsultatua: 2022-03-19).