Banksy
Banksy | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Yate (Gloucestershire) eta Bristol, 1974ko uztailaren 28a (50 urte) |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | film-zuzendaria, margolaria, militante politikoa, artibista, idazlea, eskultorea, grafiti artista, activist shareholder (en) , muralist (en) eta kale-artista |
Lantokia(k) | West End New York Washington Père Lachaise hilerria Londres Napoli eta Venezia |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | |
Mugimendua | Arte garaikidea |
Izengoitia(k) | Banksy |
Genero artistikoa | arte publikoa social-artistic project (en) Kaleko artea Grafitia Eskulturagintza |
banksy.co.uk | |
baliorik ez baliorik ez | |
Banksy grafiti artista britainiar baten goitizena da. Uste da 1974an jaio zela, Bristol-tik hurbil, baina haren identitatea ezezaguna da.
Haren artelanak, maiz, satira grafikoak dira politika, kultura eta etikari buruzkoak batez ere. Haren irudiak harrigarriak eta umoretsuak dira askotan, eta leloekin batera ager daitezke. Mezua, gehienetan, gerra, kapitalismo edo establishmentaren kontrakoak dira. Irudi ohikoenak honakoak dira besteak beste: arratoiak, tximinoak, polizia, soldaduak, umeak eta edadetuak.
Kaleko arte hori, grafiti eta txantiloi teknikak nahasten dituena, Blek le Raten antzekoa da, baita Crass talde anarko-punk-ena. Txantiloiak, hasieratik erabili zituen, eta teknika hori erabiltzeagatik hasi zen nabarmentzen Bristolen eta Londresen.
Denboran zehar, Banksyk toki askotan paratu ditu grafitiak, Bristol eta Londresez gain. Hala nola, Estatu Batuetan edo Israelek Zisjordanian eraikitako harresian bertan. 2006an, Guantanamo espetxeko presoen antzera jantzi zuen panpin bat eta Kaliforniako Disneyland parkean paratu zuen. 2005ean Londresko British Museum-ean labar artearen aldaera bat utzi zuen, non giza irudi primitibo batek erosketa gurditxoa zeramala agertzen zen.
Galeria
-
Gizon biluzia, Bristol.
-
Arratoi anarkista
-
Pulp fiction
-
Ozonoaren aingerua
-
Zisjordaniako harresian
-
Zisjordaniako harresian
-
Lore horia
-
Arratoi grafitiegilea
-
Poliziak elkarri musuka
-
Heriotza irribarretsu
Kanpo estekak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Banksy |