Edukira joan

Amaya Arzuaga

Wikipedia, Entziklopedia askea
Inprimatzeko bertsioa dagoeneko ez dago onartuta, eta baliteke errepresentazio erroreak izatea. Egunera itzazu zure nabigatzaileko laster-markak, eta horren ordez erabil ezazu nabigatzaileko inprimatze funtzio lehenetsia.
Amaya Arzuaga
Bizitza
JaiotzaBurgos, 1970 (53/54 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Unibertsitate Politeknikoa
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakdiseinatzailea, enpresaburua eta moda-diseinatzailea
Jasotako sariak
tallerarzuaga.com
Arzuaga Upeldegia

Amaya Arzuaga Navarro (Burgos, 1970) moda-diseinatzailea eta enpresaburua da.[1]

Biografia

Amaya Arzuaga josturen artean hazi zen, amak Lerman ehungintza-lantegi bat baitzuen, beraz, moda mundua hurbil izan zuen.[1] 1992an Moda Diseinuko Goi Mailako Ikasketak amaitu zituen UPMn, eta diseinatzaile gisa hasi zen Elipse izneko familia-enpresan. 1994an bere enpresa sortu zuen.

Nazioarteko azoketan saltzen eta aurkezten du bere bilduma aldizka, hala nola Atmosphère (Paris), Fashion Cotterie (New York), Camera Nazionale della Moda Italiana (Milan), Cibeles Madril Fashion Week (Madril) eta abar.

Hotel & SPA ***** Arzuaga hotela eta Michelin izar bat jaso duen Taller Arzuaga jatetxea zuzentzen ditu. Arzuaga Upeltegiko enoturismoa Duero ibaiaren Erriberako lehenbizikoa izan da Michelin izarra jasotzen.

Ibilbidea

  • 1994an Amaya Arzuaga SL enpresa sortu zuen, modaren diseinurako.
  • 1995ean, lehen bilduma aurkeztu zuen Parisko Prêt-â-porter aretoan, eta lehen desfilea egin zuen Bartzelonako Gaudí Pasarelan, otsailean eta irailean, Cibelesen, Madrilen.
  • 1996an, London Fashion Week programan nabarmendu zen lehen diseinatzaile eta espainiar bakarra izan zen 2001. urtera arte.
  • 2004 bitartean, Milango Modaren Settimana della Modan egon zen, Italiako Modaren Ganbera Nazionalak gonbidatuta.
  • 2004an Amaya Arzuaga Reserva bilduma aurkeztu zuen New Yorken.
  • 2005ean, Juan Carlos I.ak eta Kultura ministroak Arte Ederretako Merezimenduaren Urrezko Domina eman zioten.
  • 2007an instalazio bat aurkeztu zuen Tokioko Cervantes Institutuan eta New Yorkeko Queen Sofía Spanish Institute-n.
  • 2009an, Bodegas Arzuaga de Ribera del Duero familia-upategian “Amaya Arzuaga Colección” izeneko ardoa egin zuen.
  • 2010ean, Parisko prêt a porter Joskintzako Ganbera Sindikalean onartu zuten, eta, 2013-2014 aldian, Parisko modaren astean.
  • 2013. urtean, Cervantes Institutua eta Parisko Espainiako enbaxada bezalako leku garrantzitsuetan egon zen.
  • 2014. urtean Hong Kongen eta Tokioko Palaisen lerratu zen.
  • 2015ean, Amaya Arzuagaren 'AA' bilduma aurkeztu zuen Cibeles Madriden.
  • 2016. urtean, lanean hasi zen familia-enpresan, Duero ibaiaren ertzean dagoen Hotel eta & SPA **** Arzuaga hotela zuzentzen hasi zen.
  • 2017an, Taller-jatetxe gastronomikoa inauguratu zuen Arzuaga Upeltegietan.
  • 2019ko azaroaren 20an, Taller jatetxeak bere lehen Michelin Izarra jaso zuen, eta, hala, Arzuaga Upeltegiko enoturismoa errekonozimendu hori lortzen, Ribera del Dueroko lehena izan zen.

Sariak

  • Hedapeneko enpresaburu gaztea
  • Arte de Vivir/ Bizitzeko artea
  • T de Telva, ELLE, Woman, Glamour, Hedapeneko Enpresaburu Gaztea,Marie Claireren Prix de la mode, Cosmopolitan, Cibeles Lehen Saria, Gaztela eta Leongo Arteen Saria.
  • Juan Carlos I.ak eta Kultura Ministroak 2005eko Arte Ederretako Merezimenduaren Urrezko Domina eman zioten, Andre Txit Prestuaren tratamenduarekin.[2]
  • Kultura Ministerioak emandako Moda Sari Nazionala[3]

Lankidetzak

Erreferentziak

  1. a b (Gaztelaniaz) «Modapedia de Amaya Arzuaga» Modapedia 2013-07-02 (Noiz kontsultatua: 2022-04-25).
  2. País, Ediciones El. (14 de mayo de 2005). Medallas de oro de Bellas Artes. .
  3. Mañana, Carmen. (15 de noviembre de 2013). Amaya Arzuaga gana el Premio Nacional de Diseño de Moda. ISSN 1134-6582..

Kanpo estekak