Edukira joan

Alar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Inprimatzeko bertsioa dagoeneko ez dago onartuta, eta baliteke errepresentazio erroreak izatea. Egunera itzazu zure nabigatzaileko laster-markak, eta horren ordez erabil ezazu nabigatzaileko inprimatze funtzio lehenetsia.

Alar, Alardo edo Alardosto Euskal Herriko mitologiaren Jainko baten izena da. Bere gurtza Akitania erromatarraren garaian Pirineo aldean zabalduta egon omen zen[1].

Alar izeneko jainkoa azaltzen da, esate baterako, Pirinioetan dagoen Commingesko Layrisse haraneko erromatar garaiko aldare baten inskripzioan:

"ALAR A FVRIVS FESTVS VSLM." (CIL XIII, 47)[2]

Alardost eta Alardossi buruzko inskripzioak azaldu dira ere, Auch-en Cierp-Gaud-en, Luchon-en Alardostus izenarekin, Montauban de Luchon-en eta Valcabrèren, eta antza jainko berberaren aldaerak dira. Antza kasu guztietan jainko berbera da lekuz lekuko izen aldaerekin.

Bernardo Estornes Lasak Alar Jainko hau artzaintzarekin lotzen du[3]. Alar hitzak euskaraz abereak bazkatzen diren larrea esan nahi du.

Markina aldeko Alarabi pertsonaia mitologikoak, artzaintzarekin bera ere oso lotuta, antzinako jainko honekin harremanetan egon daiteke, edo bere aldaera bat izan.

Erreferentziak

  1. Jose Miguel de Barandiaran, obras completas". Egilea, Jose Miguel de Barandiaran. Argitaletxea, Editorial la gran enciclopedia vasca, Bilbao 1976.
  2. (Gaztelaniaz) Gorrochategui Churruca, Joakin. (1984). Onomástica indígena de Aquitania. Servicio Editorial Universidad del País Vasco y la colaboración de Universidad de Salamanca, Secretariado de Publicaciones e Intercambio Científico, 303 or. ISBN 84-7585-013-8. (Noiz kontsultatua: 2020-08-20).
  3. Enciclopedia General Ilustrada del Pais Vasco, Historia General de Euskal Herria. Argitaletxea, Auñamendi, Zarautz 1978.

Bibliografia

  • "Jose Miguel de Barandiaran, obras completas". Egilea, Jose Miguel de Barandiaran. Argitaletxea, Editorial la gran enciclopedia vasca, Bilbao 1976.
  • Enciclopedia General Ilustrada del Pais Vasco, Historia General de Euskal Herria. Argitaletxea, Auñamendi, Zarautz 1978.

Kanpo estekak