Carolyn Steel
Carolyn Steel | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Londres, |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | arkitektoa, idazlea, irakaslea, kazetaria eta hizlaria |
carolynsteel.com… | |
Carolyn Steel arkitektoa, idazlea, ikertzailea eta unibertsitateko irakasle ingelesa da, eta elikaduraren eta hirien garapenaren arteko harremana aztertzen du.[1] 2008an argitaratu zuen bere best-seller Hungry City: How Food Shapes Our Lives eta, 2020an, Sitopia: How Food Can Save the World.[2]
Ibilbidea
Steel Cambridgeko Unibertsitatean graduatu zen Arkitekturan 1984an. Arkitekto gisa hasi zen lanean, eta irakaskuntza eta idazketarekin uztartu zuen. Cambridgeko Unibertsitatetan bertan, London Metropolitan Economics, Wageningen University eta London School of Economicsen eman ditu eskolak, besteak beste.
1995-1996 artean Erromako British Schoolean emandako ikasturtean Rione S. Angelo ingurua hautatu zuen (arrain merkatua eta auzo judua)[3], 2.000 urteko historian zehar aztertzeko; pertsona arrunten bizimodua ikusteko, beren egunerokotasunean nola bizi ziren, nola egiten zuten lan, jan, salerosi eta abar. Intuitiboki hautatu zuen merkatu-eremua, eta azterketa hori aurrerapauso garrantzitsua izan zen beretzat, bilatzen zuen horretara hurbildu zuelako: pertsonen eta bizi ziren guneen arteko harremana esploratzeko modu bat.
Bera izan zen London School of Economicseko Cities[4] programaren irekierako zuzendaria 1998an. 2000. urtean, elikaduraren eta hirien arteko harremana ikertzen hasi zen, eta 2002tik 2012ra elikadurari eta hiriari buruzko klase aitzindariak eman zituen Cambridgeko Unibertsitateko Arkitektura Fakultatean[5].
2008an Hungry City liburua argitaratu zuen. Liburu honek Royal Society of Literature de no-fice delakoaren Jerwood saria eman zion.[6] Liburuak, besteak beste, jaki-fluxuak Londresen nola sartu ziren eta denboran zehar nola garatu diren deskribatzen du. Elikagaiak manipulatzeko egungo modua kritikatzen du eta gauzak beste modu batera egin behar direla adierazten du. Janari merkea ere ez dela existitzen dio.[7] Azken kapituluan, Dongtango ekozitut txinatarrari buruz hitz egingo du.'[8][9] 2010ean, Wageningen University & Research-eko irakasle gonbidatu bihurtu zen.
Erreferentziak
- ↑ Grugeon Plana, Bart. (2022-07-07). Si volem construir societats resilients al segle XXI, comencem amb l'alimentació!. Directa.
- ↑ Plaza, Analía. (2020-12-24). Creamos la ilusión de la comida barata tratando a la naturaleza como si nos la diera gratis. .
- ↑ (Ingelesez) «Biography» Carolyn Steel (Noiz kontsultatua: 2024-05-03).
- ↑ (Ingelesez) Science, London School of Economics and Political. «About» London School of Economics and Political Science (Noiz kontsultatua: 2024-05-03).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Carolyn Steel | Barcelona Metròpolis | Ayuntamiento de Barcelona» Barcelona Metropolis (Noiz kontsultatua: 2024-05-03).
- ↑ RSL Jerwood Awards for Non-Fiction. .
- ↑ Meyer, Luis. (2021-01-12). Es demencial decir que la comida basura contribuye a que haya menos hambre en el mundo. Ethic.
- ↑ De hongerige stad moet duurzaam gevoed. 21 maart 2011.
- ↑ De Hongerige Stad' Carolyn Steel, een bron van inspiratie. 14 februari 2013.