Edukira joan

Douglas C-47

Wikipedia, Entziklopedia askea
Theklan (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 21:55, 13 urria 2023
(ezb.) ←Bertsio zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb.) | Bertsio berriagoa→ (ezb.)
Douglas C-47
Douglas DC-3a eta land-based airlifter monoplane (en) Itzuli
Fabrikazioa
FabrikatzaileaDouglas (en) Itzuli
Ekoizpen osoa10.174
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Historia
Lehen hegaldia1941eko abenduaren 23a
KudeatzaileaAmeriketako Estatu Batuetako Aire Armada, Ameriketako Estatu Batuetako Itsas Armada, Royal Air Force, Royal Canadian Air Force (en) Itzuli, Rhodesian Air Force (en) Itzuli eta Luftwaffe
Ezaugarriak
Dimentsioak5,16 (altuera) × 19,64 (luzera) m
Autonomia2.400 km

Douglas C-47 Skytrain edo Dakota Douglas Aircraft Company konpainiak Bigarren Mundu Gerran Douglas DC-3tik abiatuta garatu zuen garraio militarreko hegazkin bat da. Bere ezberdintasun nagusia objektu handiak sartzea eta paratxutariek jauzi egitea ahalbidetzen zuen atzealdeko ate handia zen. 1945 arte, hamar mila hegazkin baino gehiago ekoitzi ziren AEBetako Long Beach, Oklahoma eta Santa Monicako lantegietan. C-47a ezinbesteko garraioa izan zen indar aliatuen operazio askotarako, bereziki Ozeano Barean Japoniaren aurka egin zirenetarako. C-53 bertsio eraldatua Europan paraxutistak garraiatu eta planeatzaileak erremolkatzeko erabili zen. 1944an C-47ak Bastognego guduan harrapatuta zeuden estatubatuar tropei hornigaiak jaurtitzeko erabili ziren.

Gerraren ondoren, milaka hegazkin soberakin mundu guztian erabilera anitzetarako erabili ziren, batez ere herrialde txiroetan, non oraindik hegan egiten jarraitzen duten. Kargaontzi, pasaiari garraio eta baita hidrohegazkin bezala ere erabiliak izan ziren.

Bere tripulazioa 3 pertsonek osatzen zuten (pilotua, kopilotu eta nabigatzailea) eta 28 paraxutistentzako edo 2,7 karga tonako edukia zuen 31 metro kubikorainoko bolumenarekin.

Douglas AC-47 Spooky garraioko C-47aren bertsio eraldatu bat da, Ameriketako Estatu Batuetako Aire Armadak Vietnamgo gerran kanoiontzi bezala erabili zuena.

Operatzaileak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Portugalgo Aire Armadako C-47A bat.
Suediako Aire Armadako Tp 79 (C-47A)a.
Dakota bat RAFaren Memorial Flightean, paratxutarientzako atea irekita duela Duxforden, Ingalaterra, 2008an
Ameriketako Estatu Batuetako Aire Armadako C-47a Normandiako guduan erabilitako errekonozimendu markekin margotua (ingelesez invasion stripes), Rotterdam 1985

Espezifikazioak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ezaugarri orokorrak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errendimendua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lotutako garapenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzeko hegazkinak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lotutako zerrendak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]