Edukira joan

Joan Eskoto Erigena

Wikipedia, Entziklopedia askea
InternetArchiveBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 09:01, 2 iraila 2023
(ezb.) ←Bertsio zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb.) | Bertsio berriagoa→ (ezb.)
Joan Eskoto Erigena

Bizitza
JaiotzaIrlanda, 800(e)ko hamarkada
Herrialdea Irlandako Errepublika
HeriotzaMendebaldeko Frantzia eta Ingalaterra, 877 (67/77 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzaklatina
Jarduerak
Jarduerakfilosofoa, itzultzailea eta idazlea
InfluentziakAgustin Hiponakoa eta Gregorio Nisakoa
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Erlijio-ordenaBeneditar

Joan Eskoto Erigena[1] (Irlanda, 810 inguruan - Paris, 877) filosofoa eta teologoa izan zen.

845 inguruan Frantziako Karlos II.a Burusoilaren gortean izan zen gramatika- eta dialektika-irakasle. Gottschalk fraideak piztu zuen predestinazioari buruzko eztabaidan parte hartu zuen, eta gai horri buruzko lan bat idatzi zuen 851. urtean (De predestinatione). Predestinazioaz eta eukaristiaz zituen ideiak behin baino gehiagotan gaitzetsi zituen Erromatar Eliza Katolikoak (Erigenaren iritziz, Jainkoak onerako besterik ezin erabil dezake predestinazioa, txarra ezin baitu aldez aurretik ikusi ez erabaki).

855ean, Pseudo-Dionisio Areopagokoa greziarraren obrak latineratu zituen. De divisione natura bere obra ezagunena 862tik 866ra idatzi zuen. Ideia neoplatonikoen eta kristautasunaren arteko uztarria eratzen saiatu zen liburu horretan, eta, Jainkoa izadiarekin bat jotzen zuelarik, dotrina panteisten zabaltzailetzat jo zuten kristau dogmatikoek. Karlos Burusoila erregea hil zenean (877), Ingalaterrara jo zuen, eta Mamesburyko eskolako zuzendari izan zen. Handik gutxira hil zuten bere ikasleek. Eskoto Erigenaren obrek eragin handia izan zuten Erdi Aroan.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]