Soziologia politiko
Soziologia |
Aspektu orokorrak |
---|
Gizarte ikerkuntza |
Alorrak edo gertuko alorrak |
Kriminologia · Demografia |
Kategoriak eta zerrendak |
|
Soziologia politikoak boterearen eta pertsonalitatea, gizarte egitura eta politikaren arteko hartu-emana aztertzen duen soziologiaren arloa da. Soziologia politikoa, halaber, soziologiaren eta zientzia politikoaren arteko diziplina da, diziplinartekotasun handiko ezagutza arloa izanez.
Soziologia politikoak historia konparatiboa erabili ohi du gobernu sistemek eta ekonomia antolaketek sortutako gizarte ereduak aztertzeko. Soziologia politikoaren sortzaileak Max Weber alemaniarra eta Moisey Ostrogorsky errusiarra izan ziren.
Ikerketa lerro nagusiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Soziologia politiko garaikidean lau ikerketa lerro nagusi nabarmentzen dira:
- Estatu modernoaren sorrera soziopolitikoa.
- "Zeinek agintzen du?" Gizarte talde desberdinen (klasea, arraza, generoa, etab.en arabera) arteko berdintasun ezak eragindako ondorio politikoak.
- Politikaz kanpoko pertsonalitate publikoek, gizarte mugimenduek edota bestelako joerek politikaren gain duten eragina.
- Gizarte taldeen arteko eta taldeon barneko botere harremanak (familia, lan eremuak, burokrazia, hedabideak, etab.).