Edukira joan

Iritzi artikulu

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea
Gorkaazk (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 14:31, 18 maiatza 2023
(ezb.) ←Bertsio zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb.) | Bertsio berriagoa→ (ezb.)

Anjel Lertxundi idazleak 2003-2017 bitartean egunero idatzi zituen iritzi artikuluak Berrian[1]. Lehenago Euskaldunon Egunkarian eta beste hedabide batzuetan ibili zen.

Iritzi artikulua testu-tipo bat da non egileak bere iritzi bat edo iritzi batzuk agerrarazi nahi dituen. Argudio-testu mota bat dela ere esan daiteke. Egileak bere iritzia plazaratuko du, ez beti tesi bat defendatzeko asmoz. Irakurlearen iritzia aldatzea izango litzateke helburu nagusietako bat.

  • Kazetaritzan ohikoa den testu-tipoa da. Hedabideetan ohikoa. Prentsa idatzitik irrati-telebistara igaro dira iritzi artikuluak, hasieran idatzizkoa izan den genero honek, ahozko formatua hartzeko behar zuen bidea egin du. Horrela, irratiko esatari batek bere iritzia bakarrizketa batean plazara dezake.
  • Duela gutxi gertaturiko berri batean oinarriturik emandako iritzia izan daiteke agertzen den iritzia, baina ez halabeharrez: gizartean ondo erroturik dauden jokabideak ere izan daitezke iritzi emailearen gaia, egunerokotasunetik hurbil zein urrun.
  • Iritzi-emailearen xedea, hartzailearen iritziarekin bat egitea izan ohi da batzuen ustez. Idazlearen xedea hartzailearen iritzia aldatzea dela diote beste batzuek.
  • Testu-tipo honetan ohikoak diren esapideak: ene ustez, nik uste, ene uste apalean, uste dut, nik dakidala, oso oker ez banago, badirudi, batzuek diote, esaten da, bolo-bolo dabil, aukeran nik nahiago, ez dago zalantzarik, bada garaia, nago...

Iritzi artikulu batzuk

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Editorialak edo hedabideetako artikulu nagusiak iritzi artikulu bereziak dira. Batzuetan pertsona bakar batek sinatzen ditu; beste batzuetan, ordea, hedabide osoaren izenean iritzi bateratu bat erakusten dute. Kontu inportante bati buruz iritzi landua aldezteko idazten dira, sarri irakurleengan eragiteko. Editorialetan estilo inpertsonal eta serioa izaten da ohikoa.


Hedabidearen jabeen eta kudeatzaileen iritzia erakusteko bidea dira editorialak. Hedabide bera eta bere jabeak editorialean emandako iritzi eta tesi guztien arduradun agertuko dira. Hedabidearen pentsamolde nagusia argi islatzeko, bere iritzi ofiziala zein den zehazteko bidea da editoriala.

Iritzi artikulu laburrak izaten dira hedabideen hartzaileek igorriak. Tesi edo iritzi argi batzuk agertzen dituzte, askotan kontu jakin batek sortutako haserrea agerraraziz. Gutun horietan normalean irakurle ibili direnen iritziak, iruzkinak, kritikak edota proposamen berriak egoten dira. Gaia hedabidean lehenago agertu den beste artikulu bat izan daiteke edo irakurlearentzat garrantzitsu den beste konturen bat.

  • Prentsa idatzian kazetari batzuek lekutxo bat izaten dute non, bere sinadurarekin, bere iritziak eta analisiak argitaratzen dituzten.
  • Igorlea, askotan, ez da hedabideko langilea izaten, baina hedabidean askotan parte hartuz gero erredakzio-taldekotzat hartzen dute askotan irakurleek. Hedabideko langileez gain, idazleak, adituak, kultura alorrekoak... izan daitezke.
  • Testu laburrak izaten dira, egiturari dagokionez nahiko libreak.
  • Baliabide literarioez baliatzen dira maiz.

Irratiko edo telebistako esatariaren analisia edo bakarrizketa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Idatzizko iritzi artikuluek dauzkaten ahozko analisi edo bakarrizketak izaten dira. Denbora laburrean esatari batek bere izenean emandako iritziak normalean. Editorialen paralelo ahozkoak ez dira batere ohikoak baina kazetari batzuen analisi pertsonalak nahiko ohikoak dira zenbait irratsaio edota telebistako saiotan.

  • Joaquín Dolz, Auguste Pasquier: Escribo mi opinión: una secuencia didáctica de iniciación a los textos de opinión para el tercer ciclo de educación primaria[2]. 2000. Argitaratzailea: Iruñea : Nafarroako Gobernua. Hezkuntza eta Kultura Saila. ISBN: 84-235-1985-6

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Editorial, Berria. (2017-06-06). «Anjel Lertxundi - Topaketa BERRIAren irakurleekin» Berria (Noiz kontsultatua: 2017-06-06).
  2. Dolz, Joaquim. (DL 2000). Escribo mi opinión : una secuencia didáctica de iniciación a los textos de opinión para el tercer ciclo de educación primaria. Gobierno de Navarra, Departamento de Educación y Cultura ISBN 84-235-1985-6. PMC 863192486. (Noiz kontsultatua: 2021-09-24).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]