Edukira joan

Zientziaren filosofia

Wikipedia, Entziklopedia askea
TheklanBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 16:47, 16 apirila 2023
(ezb.) ←Bertsio zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb.) | Bertsio berriagoa→ (ezb.)

Zientziaren filosofia zientziaren sistemak, ondorioak eta oinarri filosofikoak aztertzen dituen filosofiaren adarra da, bai zientzia naturalei (fisika, biologia, etab.) bai gizarte zientzei (psikologia, ekonomia, etab.) dagokienez. Zientziaren alderdi metafisikoak, epistemologikoak eta semantikoak jorratzen dira gehienbat, honako hauek besteak beste:

  • Pentsamolde zientifikoaren natura, garapena eta kontzeptuak.
  • Zer nolako prozesuak erabiltzen dira zientzia egiterakoan.
  • Zientzia eta naturaren arteko lotura.
  • Zientzien teoriak balioesteko moduak.
  • Metodo zientifikoa.
  • Zientzien arrazoibideak eta haren baliokide filosofikoak.
  • Metodo zientifikoaren eta gizartearen elkarrenganako loturak.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]