Ilhan Omar
Ilhan Omar (Mogadiscio, Somalia, 1982ko urriaren 4a) Minnesotako estatubatuar politikaria da. 2016ko azaroan aukeratua izan zen, jatorri somaliarreko lehen pertsona eta Estatu Batuetako Ordezkarien Ganberan eserleku bat lortzen duen lehen emakume musulmana bihurtuz[1]. Eserleku bat lortu zuen Minnesotagatik, Somaliako komunitate handiena biltzen duen estatua, Minnesotako Laborantza Alderdi Demokrataren aliatua. Aurretik, Women Organizing Women Networkeko (Emakumeen sareak antolatzen dituzten emakumeak) Politika eta Ekimenen zuzendaria izan zen. Bere alderdiko caucus feministako presidenteordea da[2].
Ilhan Omarri eraso ugari egin dizkiote Ipar Amerikako sektore kontserbadoreek, hala nola, bigamia edo "migrazio iruzurra" egin izanaren akusazioa[3][4]. Bere aldetik, Donald Trumpek "herraz kargatutako estremista" izatea leporatu zion eta eskatu zion "bere herrialdera itzultzeko" nahiz eta Omar estatubatuar herritarra den[5][6].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Ilhan Omar elected as State Representative in District 60B — Ilhan Omar for State Representative - 60B» web.archive.org 2016-11-27 (Noiz kontsultatua: 2020-11-10).
- ↑ «Bio — Ilhan Omar for State Representative - 60B» web.archive.org 2016-11-27 (Noiz kontsultatua: 2020-11-10).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Se calienta la acusación que la anti Israel, Ilhan Omar estuvo casada con dos hombres y pudo cometer fraude en inmigración» Antena 305 (Noiz kontsultatua: 2020-11-10).
- ↑ Columnist, The Spectator Usa's Cockburn. (2019-07-18). «How Ilhan Omar tried to shut down rumors she married her BROTHER» Mail Online (Noiz kontsultatua: 2020-11-10).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Ilhan Omar, la congresista en el centro de la diana de Trump» La Vanguardia 2019-07-18 (Noiz kontsultatua: 2020-11-10).
- ↑ (Gaztelaniaz) «La congresista musulmana atacada por Trump, recibida en su Estado: “¡Bienvenida a casa!”» El País 2019-07-21 ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2020-11-10).