Edukira joan

Txikipedia:Zortzimilako

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hamalau zortzimilakoak mapan.

Zortzimilakoak Lurrean dauden mendi garaienak dira. 8.000 metrotik gorako altuera dutelako eman zaie izen hori. Guztira 14 mendi dira eta denak Asian daude.

Kokapena

Mendi guztiak bi mendikatetan daude: Himalaia eta Karakorum. Mendi altuena Everest da eta Himalaian dago. Bigarrena K2 mendia da eta Karakorumen dago.

Igoerak

Mendirik altuenak direnez mendizale asko saiatu dira igotzen. 1950 urtean lortu zen lehenengo mendia igotzea. Gaur egun mendizale askok lortu dute 14 mendiak igotzea, euskaldunek ere bai.

Mendien zerrenda

  1. Everest: 8.848 metro ditu, nepal eta Txinako Herri Errepublikan dago. Tibeten Chomolungma izenez ezagutzen da, Nepalgo xerpek Chomolangma deitzen diote eta Txinan berriz Zhumulangm Feng, Chu-mu-lang-ma Feng edo Qomolangma Feng izenez da ezagutzen da. 1953ko maiatzaren 29an, Edmund Hillary eta Tenzing Norgayek igo zuten.
  2. K2:munduko mendirik altueneetan bigarrena da, 8.611 metro ditu, Txinaren eta Pakistanen artean dago kokatuta. Lehen aldiz, 1856ean igo zuen T.G. Montgomery europarrak.
  3. Kanchenjunga:8.586 metro ditu eta Indian dago. Kachendzonga ere deitzen zaio. George Band eta Joe Brown izan zen lehena igotzen 1955-ean.
  4. Lhotse:munduko mendirik altuenetan laugarrena da, eta Everest mendiari lotuta dago Hegoaldetik. 8516 metro ditu eta beste bi gailur ditu alboan,8414 eta 8383 metrokoak. 1956ko maiatzaren 18an igo zuten lehenengo aldiz mendia Ermst Reiss eta Fritz Luchsinger suitzar alpinistek.
  5. Makalu: 8462m-ko altuera du. Munduko mendirik altuenetan bosgarrena da. Nepal eta txinaren artean dago. 1955eko maiatzaren 15ean, Lionel Terrayk eta Jean Couzyk igo zuten lehenengo aldiz.
  6. Cho Oyu:8.188 m ditu, Nepalen eta Txinako errepublikan dago.Cho Oyo edo Zhuoaoyou izenez ere ezagutzen da. Lehenengo aldiz 1945 Urriaren 19 ean igo zuten Herbert Tichy, Joseph Joechler eta Pasang Dawa Lamak Austriarrek.
  7. Dhaulagiri:Dhaulagiri munduko mendirik altuenetan zazpigarrena da, 8.167 metro ditu. Nepalen kokatuta dago. Kurt Kurt Diemberger, Peter Diener, Ernst Forrer, Albin Schelbert, Nyima Dorji eta Nawang Dorjik igo zuten lehen aldiz 1.960 maiatzaren 13an.
  8. Manaslu:8.163 metro ditu, Nepalen kokatuta dago. Kutang izena ere badu.1956-ean igo zuten lehen aldiz japoniar talde batek.
  9. Nanga Parbat:munduko mendirik altuenetan bederatzigarrena da, 8125 metro baititu. Himalaia mendietan dago, Pakistango lurretan. Hermann Buhl austriar alpinista izan zen igotzen lehena, 1953ko uztaiaren 3an.
  10. Annapurna: 8091 metroko altuera du, eta munduko hamargarren altuena da. Nepalen dago. Munduko mendirik arriskutsuena da. Igo dutenetatik, 41%ak bizia utzi du. 1950eko ekainaren 3an, Maurice Herzogek eta Louis Lachenal frantziarrek lehen aldiz igo zuten.
  11. Gasherbrum I:8.068 metro ditu, Pakistan eta Txinako errepublikan dago. Hidden Peak izena ere badu. lehengo aldiz 1958an igo zen. Talde amerikar batek igo zuen.
  12. Broad Peak:Broad peak munduko mendirik altuenetan hamabi garrena da, 8.047 metro ditu eta Gasherbum mendigunean dago. 1957ko ekainaren 9an Fritz Winterstellerk, Marcus schmuck, Kurt Diembergek eta Hermann Buhlek igo zuten lehen aldiz.
  13. Gasherbrum II:8.035 metro ditu,Asian kokatuta dago. K4 izena ere badu.

1856-ean igo zen lehen aldiz expedizio batean.

  1. Shishapangma:8013 metro ditu eta Txinan dago. Lehenengo aldiz Hsu Ching txinatarrak igo zuen 1964ko maiatzaren 2an.

Datu bitxiak

  • Mendi altuena: Everest
  • Lehenengo igo zen mendia: Annapurna
  • Mendi arriskutsuena: Annapurna
  • 14 mendiak igo zituen gizonezko lehen mendizalea: Reinhold Messner italiarra
  • 14 mendiak igo zituen emakumezko lehen mendizalea: Edurne Pasaban, Euskal Herria
  • Gehienetan igo den mendia: Everest
  • Gutxien igo den mendia:

Iruditegia