Edukira joan

Zutabe salomoniko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Josugoni (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 22:02, 30 abuztua 2020
Zutabe salomonikoa.

Zutabe salomonikoa fustea kiribilduta duen zutabea da. Hala deitzen zaio Erromako San Pedro elizan dagoenari, kondairak dioenez, Salomonen tenpluan baitzegoen hura, eta hala deitzen zaie haren gisako guztiei ere. Espainian, Portugalen eta Amerikako kolonietan maiz erabili zen, batez ere, barroko aldiko estilo churriguerescoan. Ezagunenetako batzuk Berninik San Petriren baldakinorako eginak dira (1624-1633).

Erreferentziak

Kanpo estekak


Arkitektura Artikulu hau Arkitekturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.