Edukira joan

Marta Elena Casaús Arzú

Wikipedia, Entziklopedia askea
Marta Elena Casaús Arzú
Bizitza
JaiotzaGuatemalako Hiria1948ko martxoaren 24a (76 urte)
Herrialdea Guatemala
BizilekuaEspainia
Hezkuntza
Hezkuntza-mailadoktoretza
katedraduna
Jarduerak
Jardueraksoziologoa, unibertsitateko irakaslea, idazlea eta historialaria
Enplegatzailea(k)Madrilgo Unibertsitate Autonomoa

Edukiak

  • 1Marta Elena Casaús Arzú
    • 1.1Biografía:
    • 1.2Lanak:
    • 1.3Guatemala: linaje y racismo
      • 1.3.1 Edukia:
    • 1.4Erreferentziak:

Marta

Biografia

Marta Elena Casaús Arzú (Guatemala, ) historialari eta idazlea da, Zientzia Politiko eta Soziologian Doktorea. Madrilgo Unibertsitate Autonomoan irakaslea da eta bertan Amerikako Historia jorratzen du.

Guatemalako Estatua eraiki zuten familia oligarketako baten oinordekoa da, horreri esker arrazakeriaren jatorria eta berorrek Guatemalan izan dituen eraginak aztertzeko aukera eman dio, "Castillo Arzú-etako bat ez banintz elkarrizketak burutzea (criolloen oinordekoekin) ezinezkoa litzateke"​.

Lanak

  • Guatemala: linaje y racismo (Costa Rica: FLACSO, 1992)
  • Desarrollo y diversidad cultural en Guatemala (Guatemala: Cholsamaj, 2000)
  • La metamorfosis del racismo en Guatemala (Guatemala: Cholsamaj, 2002)
  • Historia intelectual de Guatemala (Guatemala: USAC-CEUR/UAM)
  • Las redes intelectuales centroamericanas: un siglo de imaginarios nacionales (1820-1920) (Guatemala: F&G Editores, 2005)
  • Genocidio: ¿La máxima expresión del racismo en Guatemala? Cuadernos del Presente Imperfecto, 4 (Guatemala: F&G Editores, 2008)
  • El lenguaje de los ismos: Algunos conceptos de la modernidad en América Latina (Guatemala: F&G Editores, 2010)
  • El libro de la vida de Alberto Masferrer y otros escritores vitalistas. Edición crítica de la obra de teosófico-vitalista (1927-1952) (Guatemala: F&G Editores, 2012)

Guatemala: linaje y racismo[aldatu iturburu kodea | aldatu]

2017an 25 urte bete zituen liburuaren argitalpenak, gutxienez bost aldiz argitaratu da, azkena 2018an F&G Editores-en eskutik.

Guatemalako historian arakatzen du, indarrean dauden taldeak boterera nola iritsi diren aztertzen du eta horretarako lotura genealogikoak eta ekonomikoak bilatzen ditu aro kolonialean zein koloniaren ondorengoan. Aztertuta nortzuk diren, zer pentsatzen duten ere argitan jartzen du (Carlos M. Vilas, UNAM-eko ikertzailea, libururaren prologoan).

Liburua lau kapituluetan banatzen da. Lehengengoan, senide arteko sareak epe luzeko botere egitura gisa aztertzen ditu Ertamerikako testuinguruan. Bigarrenean, Guatemalako oligarken senideen sareen sorrera eta garapena aztertzen ditu, 1524tik 1988ra. Hirugarrenean, Guatemalako oligarkiaren senide arteko sare nagusiak aztertzen ditu, 1700 urtetik eta gaur egunera, aipatzekoa da euskal jatorria duten familien eragina zehazki Aycinena, Arzú, Urruela eta Díaz Durán. Ondoren, aipatzen ditu ere atzerriko beste familia batzuen sarrera hala nola Skinner Klee, alemaniako familiak eta Castillo abizendunak. Azkenik ere, laugarren kapituluan guatemalako oligarkiaren pentsamendu eta praktika arrazistak jorratzen ditu.

Erreferentziak

Casaús Arzú, Marta Elena. Guatemala: linaje y racismo. Guatemala: F&G Editores, 2018ko azaroa, 5. argitalpena. ISBN 978-9929-700-37-6.

  1. ↑ https://www.plazapublica.com.gt/content/marta-elena-casaus-arzu-o-el-indio-como-la-maldicion-de-la-oligarquia
  2. ↑ Casaús Arzú, Marta Elena. Guatemala: linaje y racismo. Guatemala: F&G Editores, noviembre de 2018, 5ta. edición. ISBN 978-9929-700-37-6.