Edukira joan

Hiru sektoreen hipotesia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Aosbot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 15:06, 14 abendua 2019

Hiru sektoreen hipotesia ekonomia hiru jarduera sektoretan banatzen duen teoria ekonomikoa da: lehengaiak erauztea (lehen sektorea), fabrikazioa (bigarren sektorea) eta zerbitzuak (hirugarrena). Colin Clark, Jean Fourastié eta A.G.B. Fisher-ek garatu zuten. Ekonomia sistema modernoaren logikan oinarritu zuten beren hipotesia:

«
  1. Muga fisiko bat du elikagaien eskaerak; horren ondorioz, ongizatea handitu ahala, industria-gaietara eta zerbitzuetara lerratzen da etxe barruko premien egitura.
  2. Mekanizazioak eta industrializazioak, batez ere industria-ekoizpenarenak, hirugarren sektoreko zerbitzuak garatzea eskatzen du, esate baterako bigarren mailako salgaiak saltzeko eta mantentzeko.
  3. Aurrerapen teknikoek asko igotzen dute produktibitatea lehenengo sektorean eta bigarrenean eta, beraz, eskulana libre uzten dute; hirugarren sektorean, aldiz, askoz astiroago egiten du gora produktibitateak. Hirugarren mailako gai gehiago eskatzeak igoarazi egin du, orain arte, sektore horretako langile kopurua.
  4. Batez ere barne-merkatua zerbitzatzeko egiten du lan hirugarren sektoreak; beraz, nazioarteko merkatuak eta atzerritarren lehiak lehenengo sektorean eta bigarrenean baino eragin txikiagoa dute hirugarren sektorearen bolumenean eta zabaltzeko aukeran, eta gutxiago mugatzen dut.
»

[1].


Erreferentziak

  1. Martínez Rueda, Fernando; Aizpuru Murua, Mikel. (2011). Gaur egungo munduaren historia, 1945-2009. Udako Euskal Unibertsitatea ISBN 9788484383345..

Ikus, gainera

Kanpo estekak