Assault on Precinct 13 (1976ko filma)
Assault on Precinct 13 (1976ko filma) | |
---|---|
John Carpenterren filma | |
Egilea(k) | John Carpenter |
Argitaratze-data | 1976 |
Izenburua | Assault on Precinct 13 |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | krimenezko filma, ekintza-filma, thrillerra eta Exploitation filma |
Iraupena | 91 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | John Carpenter |
Gidoigilea(k) | John Carpenter |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizle eragilea | Joseph Kaufman |
Edizioa | John Carpenter |
Ekoizpen-diseinatzailea | Tommy Lee Wallace |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | John Carpenter |
Argazki-zuzendaria | Douglas Knapp (en) |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Los Angeles |
theofficialjohncarpenter.com… | |
Assault on Precinct 13 (euskaraz Erasoa 13. Barrutiko Polizia-Etxeari) 1976ko John Carpenter estatubatuar zinema zuzendari eta gidoigileak zuzendu eta idatzitako akziozko thriller filma bat da. Austin Stoker, Darwin Joston, Laurie Zimmer eta Nancy Kyes aktoreek antzeztu zuten.
Aurrekontu murritz edo apaleko filma da, Carpenterren arabera, gidoia idazteko orduan Howard Hawks zuzendariaren Rio Bravo (1959) western filman eta George A. Romero zuzendariaren Night of the Living Dead (1968, Bizidun Hildakoen Gaua) beldurrezko filman oinarritu omen zen.
Denboraren poderioz kultuzko filma bilakatu da. 2005an Jean-François Richetek zuzendu eta Ethan Hawke eta Laurence Fishburne aktoreek antzeztutako izenburu berdineko berregokitzapena filmatu zen.
Argumentua
Los Angelesko Ethan Bishop (Austin Stoker) polizia hiriaren 13. barrutiko polizia-etxea itxi aurretik bertako azken gauzak eramateko joan da. Leku hartako lasaitasuna ezerk apurtuko ez duela dirudi, baina Napoleon Wilson (Darwin Joston) gaizkile ospetsu bat dakarren furgoia iritsi eta bertako kartzelan gaua igarotzera doanean, kale gaizkile talde ugari batek ia defendatzailerik ez duen polizia-etxeari erasotzen hasiko zaio.
Aktoreak
- Austin Stoker: Ethan Bishop tenientea
- Darwin Joston: Napoleon Wilson
- Laurie Zimmer: Leigh
- Martin West: Lawson
- Tony Burton: Wells
- Charles Cyphers: Starker agente berezia
- Nancy Loomis:Julie
- Henry Brandon: Chaney sarjentua
- Kim Richards: Kathy
- Peter Bruni: Izozki saltzailea
- John J. Fox: Kartzelazaina
- Frank Doubleday: White Warlord
- Marc Ros: Tramer patruilaria
- Alan Koss: Baxter patruilaria
- John Carpenter: Gaizkile taldeko kidea (krediturik gabe)
Ikus gainera
Kanpo estekak
- 1976ko filmak
- John Carpenterrek zuzendutako filmak
- John Carpenterrek idatzitako filmak
- Austin Stokerrek antzeztutako filmak
- Darwin Jostonek antzeztutako filmak
- Laurie Zimmerrek antzeztutako filmak
- Tony Burtonek antzeztutako filmak
- Kim Richardsek antzeztutako filmak
- Frank Doubledayk antzeztutako filmak
- Martin Westek antzeztutako filmak
- Ameriketako Estatu Batuetako filmak
- Ekintza filmak
- Thrillerrak
- Hiri tribuei buruzko filmak
- Los Angelesen girotutako filmak
- Kultuzko filmak