Edukira joan

Itsasuko Agiria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Aihotz (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 00:35, 16 abuztua 2017

Itsasuko Agiria edo Itsasuko Ageria 1963 urteko Aberri Egunean Itsasu herrian plazaratutako agiria izan zen, Europan integraturiko Euskal Herria nazio moduan aldarrikatzen zuena. Agiria Enbata mugimenduak idatzi zuen eta Ipar Euskal Herriko abertzaletasunaren mugarritzat jotzen da, horren inguruan mugimendu abertzale zabala garatu baitzen. Ondorioz, Enbata mugimendua 1964 eta 1967 urteetan hauteskundeetara aurkeztu eta bozen %5a eskuratu zuen.

Itsasuko Ageriaren aldarrikapenaren oroitarri bat badago Itsasu herriko San Fruktuoso elizaren kanpoaldean, hitz hauek jasotzen dituena:

Egun 1963ko apirilaren 15an aberri egunean
Lapurdiko Itsasun landatu dugun arbolaren pean bildurik
huna zer jakin arazten dugun
GUK EUSKALDUNEK
ZER GIREN
Lurraren arrazaren mintzairaren ohiduren
aldetik herri bat eta bakar bat gira
iragan denborako eta egungo nahiaz
nazione bat gira
Naturaz eta historioaz demokrazia bat gira
herri nazione demokrazia gisa
ZER DIOGUN
Batasunaren obratzeko eskubidea
gure buruaren jabetasunaren osoa nahi ditugu
herri bakotxari :zor baitzako mende huntan
bere buruaren gobernatzeko dretxoa
JAKIN ARAZTEN DUGU :
Gure nazionea guhaurek gobernat nahi dugula
bertze herrieri gure Euskal Herria nazionetzat onhar araztea oldartuko girela
Horrela bat eginen da Euskal Herria eta
gure aberriari bizia eta segida emanen diogu.


Politika Artikulu hau politikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.