Prusia
Prusia Preußen | |||
---|---|---|---|
1525 – 1947 | |||
Monarkia, demokrazia | |||
| |||
Goiburua Suum cuique (Bakoitzari berea) | |||
Prusiaren lurraldeak, urdinez, Alemaniar Inperioan (1871 – 1918). | |||
Geografia | |||
Hiriburua | Königsberg, gero Berlin | ||
Biztanleria | 41.915.040 | ||
Kultura | |||
Hizkuntza(k) | Alemana | ||
Erlijioa | Protestantea, Erromatar Katolikoa | ||
Historia | |||
Prusiako Dukerria | 1618 | ||
Prusiako Estatu Askea | 1918 | ||
Abolizioa | 1947 | ||
Prusia (alemanez: Preuße; latinez: Borussia, Prutenia; letonieraz: Prūsija; lituanieraz: Prūsija; polonieraz: Prusy; antzinako prusieraz: Prūsa) Brandenburgen sortutako estatua izan zen, zeinek eragin handia izan zuen Alemaniako zein Europako historiaren gainean.
Hasieran Königsberg eta ondoren Berlin izan zituen hiriburu.
Historia
Antzinako prusiarrak herri baltiarra izan zen, lituaniarrengandik eta letoniarrengandik hurbila. Zaldun Teutonikoek lurraldea hartutakoan, ezarian ezarian alemaniar bihurtu zuten. Brandenburgeko Markerria eta Prusiako dukerria batzeak (1618) Prusiako Erresumaren sorrera ekarri zuen 1701ean.
Prusiak XVIII. nahiz XIX. mendeetan lortu zuen ahalmenaren erpinera iristea. XVIII. mendean, Frederiko II.arekin (1740-1786), Europako botere nagusienetakoa bilakatu zen. XIX. mendean, Otto von Bismarck kantzilerrari esker, Prusia Alemania berriko edo Bigarren Reicheko lurralde nagusia bihurtu zen politika, ekonomia eta populazioari zegokienez.
Lehen Mundu Gerrak ekarri zuen Hohenzollern dinastiaren amaierarekin batera, Prusia Weimar Errepublikako zati bat izan zen, Prusiako Estatu Askeko izenpean (1919). Naziek de facto 1934an ezabatu zuten Prusiaren estatu gisako izaera, eta aliatuek 1947an egin zuten gauza bera de jure.
Hortik aurrera, Prusia izena historian, kulturan edo geografian baino ez da erabili. Esaterako, etikan bertute prusiarrez mintzatzen da, hau da, antolakuntza hobezina, sakrifizioa, legearen agintea, autoritateari men egitea edo militarismoa, baina aldi berean, tolerantzia, puntualitatea, apaltasuna etab.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Prusia |