Edukira joan

Sarako Eskola

Wikipedia, Entziklopedia askea
Stryn (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 19:11, 6 azaroa 2014

Sarako Eskola euskal literaturako mugimendu bat izan zen, XVII. mendekoa. Eskolako kideak Lapurdiko Sara, Donibane Lohizune eta Ziburu herriek eratutako triangeluan sortuak ziren gehienbat.

Jatorria

XVII. mendea izpiritualtasunaz beteriko mendea zen, eta kultura oso lotuta zen izpiritualtasunari. Izpiritualtasuna hedatzeko, inguruko apaizek herri hizkuntza erabili zuten: euskara. Hori zela eta, XVII. mendea euskal kulturaren pizkundearen mendea izan zen.

Sarako eskola berez ez zen eskola bat, baizik eta ezaugarri komunak zituzten idazle batzuen taldea edo mugimendu literarioa. Hain izan zen garrantzizkoa, non ekialdeko idazleetan ere izan baitzuen oihuartzun eta eragina, hala nola Arnaud Oihenart eta Juan Tartasengan.

Kideak

Hiru multzo egin daitezke:

Ezaugarriak

Sarako eskolako idazleak batzen dituzten ezaugarriak hauek dira:

  • Gehienak liburu erlijiosoak idazten zituzten elizgizonak ziren.
  • Guztiek heziketa humanistiko sakona zuten.
  • Herri euskaratik hurbilago zegokeen hizkuntza bat erabili zuten, Joanes Leizarragak erabilitako maila jasotik aldenduta, baina haren lorpen batzuk bereganatuta, gutxienez grafian eta lexikoan.
  • Talde bat osatzen zuten eta elkarri eliz-oniritziak eta poemak idatzi zizkioten.
  • Bereziki olerkigintza jorratu zuten.

Kritika

Hainbat adituk —besteak beste, Patxi Salaberri Muñoak[1]— zalantzan jartzen dute benetan «eskola» batez hitz egin dezakegunik. Ez dago argi idazle horien artean benetako adiskidetasun edo lankidego harremanik izan zitekeenik. Sarako Eskola deritzon taldearen barnean sartu izan dira geografikoki, kronologikoki nahiz hierarkia sozialaren aldetik oso urrun ziren pertsonak. Kontzeptu hori garai jakin bateko idazleak biltzeko etiketa baino ez litzateke izango.

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo loturak