Balkanetako Bigarren Gerra
Balkanetako Bigarren Gerra | |||
---|---|---|---|
Data | 1913ko ekainaren 16a – 1913ko uztailaren 18a | ||
Lekua | Balkanak | ||
Emaitza | Bulgariarren porrota | ||
Gudulariak | |||
| |||
Buruzagiak | |||
| |||
Indarra | |||
| |||
Galerak | |||
|
1913ko ekainak 1ean Greziak eta Serbiak amaitutzat eman zuten ordura arte Bulgariarekin izan zuten aliantza, urte horretako ekainak 29an Balkanetako Bigarren Gerra eragin zuena.
Londresko Itunak tirabirak eragin zituen balkaniar aliatuen artean, bereziki Serbia eta Bulgariaren artean. Tirabira hauen arrazoietako bat Bulgariak bulgariar kontrolpean zeuden Mazedoniako zenbait guneren jabetzari buruzko Serbiaren aldarrikapena ez zuela errekonozitzen zen. Gainera, Serbiak mendeku hartu nahi zuen Adriatikoko kostaldean lurralderik lortu ez izanagatik.
1913ko ekainak 29an, bere gobernuaren aginduetara lan egiten ez zuen general batek serbiar posizio defentsiboak eraso zituen. Bulgariar gobernuak eraso honen berri ez zuela adierazi zuen arren, Greziak eta Serbiak Bulgariari gerra deklaratu zioten uztailak 8an.
Bi aste beranduago, beste horrenbeste egin zuten Errumaniak, Montenegrok eta Otomandar Inperioak. Uztailak 30ean, bulgariarrek, koalizio honi aurre egiteko gai ez zirenak, armistizio bat eskatu zuten, eman zitzaiena.
Negoziaketetan zehar Serbiak Albania inbaditu zuen, eta soilik austriar ultimatum baten ondoren erretiratu zen.
Honen ondorio izan zen bake hitzarmenaren arabera, Bukaresteko Hitzarmena deitua eta errumaniar hiriburuan abuztuak 10ean sinatua, Bulgariak bere lurraldearen zati handi bat galdu zuen, horien artean Errumaniari eman zitzaizkion 7.700 kilometro karratu. Beste konpentsazio batzuen artean, Mazedoniaren zatirik gehiena Serbia eta Greziaren zati izatera pasa zen. Bulgariak ere bere lurraldearen zati handi bat eman behar izan zion Otomandar Inperioari beranduago akordio batzuen arabera.
Balkanetako Gerrek eragin sakona izan zuten Europako historian zehar. Otomandar Inperioaren eta Bulgariaren desagerpenak ere, Europa hego-mendebaldean oso arriskutsuak ziren tirabirak sortu zituen.
Bake hitzarmenek Serbiar estatu indartsu eta anbiziotsu bat sortzea erraztu zuten, baina ondoko Austria-Hungariako Inperioan serbiarren aurkako gorroto eta beldurra ere sortu zuten. 1914an, Austriako artxidukea eta tronu inperialaren oinordekoa zen Franz Ferdinand Austriakoaren hilketak, Austria-Hungariari Serbia inbaditzeko aitzakia eman zion, hala, Lehen Mundu Gerra abiaraziz.
Ikus, gainera
Erreferentziak
Bibliografia
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Balkanetako Bigarren Gerra |
- Erickson, Edward J.; Bush, Brighton C.. (2003). Defeat in Detail: The Ottoman Army in the Balkans, 1912–1913. Greenwood Publishing Group ISBN 0-275-97888-5..
- Hall, Richard C.. (2000). The Balkan Wars, 1912–1913: Prelude to the First World War. Routledge ISBN 0-415-22946-4..
- Schurman, Jacob Gould. (2004). The Balkan Wars 1912 to 1913. Kessinger Publishing ISBN 1-4191-5345-5..