Edukira joan

Hizkuntza-plangintza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Txerra (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 19:01, 6 martxoa 2007

Hizkuntza plangintzak besteen hizkuntza ohiturak aldatzea du helburu. Horretarako, diagnostikoa, helburuak, inplementazioa eta ebaluazioa ezarri behar ditu plangintza horrek. Zenbait egileren arabera, hizkuntza plangintza gobernu batek garatzen badu, hizkuntza politika deitu behar zaio.

Hizkuntza plangintza motak

Hasiera baten bi mota baino ez ziren desberdintzen: corpus eta estatus plangintzak. Hala ere, denborarekin beste hirugarren plangintza bat ere onartu du literaturak. Beraz, hiru hizkuntza plangintza mota daude:

  • Corpus plangintza: plangintza honek du helburu hizkuntzaren egitura aldatzea. Interbentzioa, beraz, hizkuntzaren formetan egiten da. Corpus plangintzak sarri askotan hizkuntzaren estandarizazioa du helburu. Horrela, hizkuntza gaitu nahi du administrazioan, hezkuntzan, komunikabideetan, ... erabili ahal izateko. Izan ere, corpus plangintzaren lehen urratsa izaten da idatzizko kodea estandarizatzea.
  • Estatus plangintza: plangintza honek du helburu hizkuntzaren funtzioetan eragitea, hizkuntza komunitatearen egituran eragitea. Horretarako, maiz hizkuntza bat ofizial bihurtzen du. Hizkuntza hori sustatuko da administrazioan, komunikabideetan, hezkuntzan, erlijioan, ... Estatus plangintza izaten da normalean hizkuntza plangintzarik eztabaidatuena (eta hizkuntza politikarekin alderatu ohi dena).
  • Jabetze plangintza: plangintza honi ere deitzen zaio hizkuntzaren eskuratze plangintza. Plangintza honek du helburu hizkuntzaren irakaspena bultzatzea. Plangintza honen helburua da hizkuntza baten hiztun multzoa handitzea. Horrez gain, hiztun berri horien hizkuntza tipologia optimizatzea ere du helburu.