Edukira joan

Pierre Augustin Caron de Beaumarchais

Wikipedia, Entziklopedia askea
MerlIwBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 16:40, 27 urtarrila 2013
Pierre Augustin Caron de Beaumarchais
Pierre Augustin Caron de Beaumarchais
Datu pertsonalak
Jaio 1732ko urtarrilaren 24a
Paris (Frantziako Erresuma)
Hil 1799ko maiatzaren 18a
Paris (Frantziako Lehen Errepublika)

Pierre Augustin Caron de Beaumarchais (Paris, 1732ko urtarrilaren 24a - Paris, 1799ko maiatzaren 18a) frantses idazle, musikari eta enpresagizona izan zen, eta Argien mendeko pertsona enblematikoenetako bat.

Erloju-konpontzaile baten semea zen eta hamahiru urterekin ikasketak utzi eta aitaren lanbidea hartu zuen. Gero, Luis XV.aren gortean sartu zen, haren alaben harpa-irakaslea izan zelarik. 1757an maila apaleko aitoren alaba batekin ezkondu baitzen, emaztearen jabetza batetik hartu zuen Beaumarchais deitura. Ezkontzarekin aberasturik eta erregearen babesa izanik, finantza-negozioetan sartu zen. Ameriketako Estatu Batuen Independentzia Gerran arma-merkatari ibili zen. Frantziatik ihes egin behar izan zuen Iraultza-aldian.

1777an Idazle Dramatikoen Elkartearen (Société des auteurs et compositeurs dramatiques) sortu zuen eta 1783-1790 artean Voltaireren lan guztiak agerrarazi zituen. Zenbait drama burges idatzi zituen, hala nola Eugénie (1767), Les Deux Amis (1770). Ospea, alabaina, bi lan bikainek ekarri zioten: Le Barbier de Séville (1775) eta Le Mariage de Figaro (1784). Sei urtez debekatua egon zen azken lan hau, Iraultzaren aitzindari gisa hartua izan da, satira gisakoa, kritikaren helburu ziren aitoren semeek berek txalotu bazuten ere. Opera ospetsuen oinarri izan dira biak.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pierre Augustin Caron de Beaumarchais