Edukira joan

Alcoià

Wikipedia, Entziklopedia askea
Adrar (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 17:56, 1 abuztua 2012
Alcoiàko mapa.
Eskualdea Valentziar Herrialdean kokatua.

L'Alcoià Valentziar Herrialdeko eskualdea da, Alcoi hiriburua duena. Iparraldean Vall d'Albaida eta Comtat ditu, ekialdean Marina Baixa, hegoaldean Alacantí eta Vinalopó Mitjà eta mendebaldean Alt Vinalopó.

Eskualde ofizialak 8 udalerri, 539,70 km²ko azalera du eta 2005ean 109.712 biztanle zituen.

Udalerriak

Udalerria Biztanleria Azalera Dentsitatea
Alcoi 61,552 129,86 473,99
Banyeres de Mariola 7.240 50,28 143,99
Benifallim 109 13'70 7,74
Castalla 10.327 114,6 90,11
Ibi 24.113 63 382,75
Onil 7.771 48,41 160,52
Penàguila 323 49,92 6,47
Tibi 1.719 70,38 24,42


Azpieskualdeak

Alcoiàn Menejador mendilerroak banatzen dituen bi azpieskualde bereizten dira:

Vall de Biar

Vall de Biar eskualde banaketa ofizialean Alt Vinalopón sartuta dauden zenbait udalerrik (Beneixama, Biar, el Camp de Mirra eta la Canyada de Biar) Banyeres de Mariolarekin batera osatzen duten azpieskualdea da. Alcoiàrekin izan dituen harremanengatik eta hizkuntza arloan, Villena ez bezala katalan hiztuna izateagatik, askoren ustez Alcoiàren barruan sartu beharreko esparrua da.

Ikus, gainera

Kanpo loturak

  • (Katalanez) Alacantí País Valencià, poble a poble, comarca a comarca webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alcoià