Edukira joan

Manuel Elkin Patarroyo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Marklar2007 (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 20:03, 23 urtarrila 2012
Fitxategi:Patarroyo.jpg
Manuel Elkin Patarroyo Murillo

Manuel Elkin Patarroyo Murillo (Ataco, Tolima, Kolonbia, 1946 -) kolonbiar sendagilea da.

Malariaren aurkako txertoaren aurkitzailea da.

Biografia

Medikuntza- eta kirurgia-ikasketak egin zituen Kolonbiako Unibertsitate Nazionalean. Ikasle-garaitik, immunologia- eta birologia-alorretan aritu zen, batez ere. 1967tik 1980ra, Yale Unibertsitatean, Stockholmeko Karolinska Institutuan eta Rockefeller Unibertsitatean aritu zen ikasketak sakontzen.

Bogotan, laborategi txiki bat zabaldu zuen, eta laborategi hura Kolonbiako Immunologia Institutu bihurtu zen aurrerago. 1978an, txertoei buruzko lanak egiten hasi zen, eta malariaren aurkako txertoa aurkitu eta arrakastaz frogatu zuen 1986-1988an. Hasieratik bukaeraraino laborategian sortutako lehen txertoa da malariaren kontrakoa. Latinoamerikan 30.000 pertsona txertatu ziren txertoaren eraginkortasuna frogatzeko: erien % 50 sendatu zen, baina bost urtez beherako haurren % 77.

Ikertzaile gisa egin duen lan handia dela eta, sari ugari jaso du, Zientzia eta Teknika Ikerkuntzako 1994ko Asturiasko Printzea saria, besteak beste. Tuberkulosiaren eta HIESAren aurkako txertoak lortzeko lanean ere aritu da. Gaur egun, Kolonbiako Immunologia Institutuko zuzendaria da.

Erreferentziak