Isaak Rabin
![]() Isaak Rabin. | ||
Datu pertsonalak | ||
---|---|---|
Jatorrizko izena | Yitzhak Rabin | |
Jaio | 1922ko martxoaren 1a | |
Jerusalem (Palestinako Mandatu Britaniarra) | ||
Hil | 1995eko azaroaren 4a | |
Jerusalem (Israel) | ||
Sinadura | ![]() |
Isaak Rabin edo Yitzhak Rabin (Jerusalem, Palestinako Mandatu Britaniarra, 1922ko martxoaren 1a - Tel Aviv, Israel, 1995eko azaroaren 4a) militar eta politikari israeldarra izan zen.
Israelgo lehen ministroa izan zen birritan: 1974tik 1977ra eta 1992tik 1995era.
Biografia
Israelgo lejioko kide zen, eta Palestinarako europar juduen emigrazioaren arduradun nagusia izan zen.
Arabiarren eta israeldarren arteko lehen bi gerretan parte hartu zuen (1943-1948, Palmatx komandoak; 1956-1959, iparraldeko osteen komandante nagusia).

Israelen defentsarako gudarosteko estatu nagusiko buruzagi zen 1964-1968 urteetan, eta arabiarren eta israeldarren arteko hirugarren gerran buruzagi izan zen 1967an. Gerra amaitzean enbaxadore izan zen Washingtonen (1968-1973).
Alderdi Laboristako buru bihurtu zen eta Israelgo Lehen ministro hautatu zuten (1974-1977) baina finantza mailako arazoengatik kargua utzi behar izan zuen. Israelgo Defentsarako ministro izan zen 1984-1990 urteetan.
1992tik 1995era lehen ministro izendatu zuten berriz.
1994an Bakearen Nobel saria jaso zuen.
1995 urtean erail zuten.
Ikus, gainera
Kanpo loturak
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Isaak Rabin |
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.