Edukira joan

Apartheid

Wikipedia, Entziklopedia askea
Durban hondartzako (Hegoafrika) apartheid seinalea ingelesez, afrikaansez eta zuluz, hondartza zurieentzako bakarrik dela ohartaraziz

Apartheid hitzak "arrazazko bereizketa" esan nahi du afrikaansez. Gutxiengoan zeuden zurien gobernuek Hegoafrikan aplikatu zuten erregimen sozio-politikoaz aritzeko erabiltzen da batik bat. Garai luze honetan (1948-1990), biztanle gehienak ziren beltzek pairatu behar izan zuten giza eskubideen murrizte larria.

Aurrekariak

  • 1917an Jan Smuts-ek, 1919an Hegoafrikako Lehen Ministro bilakatuko zenak, "apartheid" hitza erabili zuen lehenengo aldiz hitzaldi batean.
  • 1948an Fagans Komisioa deiturikoak ikertu zituen bereizketaren zantzuak, ordurako hasiak zirenak, Jan Smuts jaunaren jendarteko ospea gutxitzen ari zela aprobetxatuz.

Kronologia

  • 1948an Daniel François Malan hautagaiak hauteskundeak irabazi zituen. Berehala hasi ziren eratzen "apartheid"-aren sistema.
  • 1949an, "The Prohibition of Mixed Marriages Act" ezkontza mistoak debekatzen zituen legea onartu zuten; Urte berean, African National Congress (ANC) alderdia protestak eta grebak antolatzen hasi zen.
  • 1950an "Group Areas Act" legeak zurien esku utzi zituen hiriko gunerik hoberenak, eta beltzak kanpoaldeko guneetara ("township") bidali zituzten. Soweto ("South Western Township") da gune horietako adibiderik ezagunena, Johannesburg-en; "The Immorality Act" legeak kriminalizatzen zituen zurien eta beltzen arteko sexu harremanak; "The Population Registration Act" dekretuak hiritarrak lau multzotan sailkatzen zituen (zuriak, indiarrak, beltzak eta koloredunak); "komunista" izateko susmagarria zen alderdi oro debekatzen zuen "The Suppression of Communism Act" legeak.
  • 1953an "The Reservation of Separate Amenities Act" legeak galarazi zuen arraza ezberdineko jendeak leku publiko bera erabiltzea (iturriak, komunak etab.); "The Bantu Education Act" dekretua jende beltzaren hezkuntza maila murrizteko diseinatu zuten.
  • 1956an "The Mines and Work Act" legeak lan arloan arrazaren araberako bereizketa ahalbidetzen zuen.
  • 1958an "The Promotion of Black Self-Government Act" dekretuaren bidez beltzentzako eremu independenteak ("homelands") sortzen hasi ziren. Haatik, Hegoafrikako Gobernuak eragin handia zeukan lurralde hauetan.
  • 1960an, Sharpville-ko Sarraskian poliziak 69 manifestari beltz hil zituen.
  • 1964an Nelson Mandela mugarik gabeko kartzelaldian jarri zuten, beste ekintzaile batzuekin batera.
  • 1966an Hendrik F. Verwoerd presidente zuria hil zuten.
Zuriek erabiltzeko
  • 1971an "Black Homeland Citizenship Act" legearen arabera, "homelands"-etan bizi ziren pertsonek ez zuten aurrerantzean Hegoafrikako hiritartasuna edukiko, horrela are eskubide gehiago galduz.
  • 1973an Nazio Batuen Erakundearen Biltzar Orokorrak "Apartheid krimena zigortzeko eta ezabatzeko nazioarteko akordioa" erdietsi zuen.
  • 1974an "The Afrikaans Medium Decree" dekretuak Afrikaans eta Ingelesa hizkuntzek eskoletan edukiko zuten estatusa erregulatu zuen, erdia eta erdia emanez, Lehenengo Hezkuntzaren azken urtetik aurrera.
  • 1976an istilu larriak gertatu ziren Soweton, non ia 600 ikasle hil baitzuen poliziak.
  • 1977an Steve Biko ikasleen buruzagia eta ekintzailea hil zen poliziak atxilotu eta torturatu ondoren.
  • 1978an (eta 1983an) NBEak "World Conference Against Racism" burutu zuen, arrazismoaren aurkako munduko biltzarra.
  • 1985-88: Pieter Botharen agindu zorigaiztokoan ezagutu zuen herrialdeak garairik bortitzena. 1984an Desmond Tutu apezpikuari Bakearen Nobel Saria eman zioten, egoeraren aurka egindako lanagatik. 1985an salbuespen-egoera ezarri zuten eta, honen ondorioz, milaka herritar preso hartu eta torturatu zituzten.
  • 1990an Frederik de Klerk presidente bihurtu zen. Herrialdeak nazioarteko presio handiak jaso ondoren, erreformak egiteari ekin zion. Urte bereko otsailaren 11n, espetxean 27 urte igaro eta gero, Nelson Mandela kalera atera zen. Bestalde, Namibiak independentzia eskuratu zuen Hegoafrikatik.
  • 1994an Nelson Mandelak zabal irabazi zituen hauteskundeak eta Hegoafrikako presidente bihurtu zen.

Zineman

Ikus, gainera

Kanpo loturak

Txantiloi:NA lotura Txantiloi:NA lotura Txantiloi:NA lotura