Edukira joan

Garazi Navas

Wikipedia, Entziklopedia askea
Wikimaribarre (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 20:36, 26 abendua 2024
(ezb.) ←Bertsio zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb.) | Bertsio berriagoa→ (ezb.)
Garazi Navas

Bizitza
JaiotzaUsansolo1995eko apirilaren 26a (29 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaMusikene
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakakordeoi-jotzailea

Garazi Navas Mundiñano (Usansolo, Bizkaia, 1995ko apirilaren 26a) soinujolea, musikaria da. [1]

Zazpi urterekin hasi zen akordeoia jotzen Galdakaoko Máximo Moreno Musika Eskolan, eta  Musikene, Euskal Herriko Goi-Mailako Musika Ikastegian jarraitu zituen bere musika ikasketak. Pianoa, perkusioa eta kantua ikasi zituen arren akordeoi-interpretazioan Goi-Maila (edo Gradua) eta Masterra ditu, eta baita Euskal Musika Tradizionalean Graduondoa. Mota eta estilo ezberdinetako kontzertuetan (klasikoa, garaikidea, folka, jazza), bai bakarka, bai talde txikiekin eta baita orkestrekin ere aritzen da. Aldi berean, sorkuntza eta inprobisazioaren munduan, diziplinarteko proiektu anitzetan ari da lanean.

Prestakuntza akademikoa

Musikako Goi-Mailako Ikasketak, akordeoi espezialitatean (Musikene, Euskal Herriko Goi-Mailako Musika Ikastegia). - Musika-Interpretazioko Irakaskuntza Artistikoen Masterra, akordeoi espezialitatean (Musikene, Euskal Herriko Goi-Mailako Musika Ikastegia). - Euskal Musika Tradizionalean Graduondoko Espezializazio-Ikastaroa (Musikene, Euskal Herriko Goi-Mailako Musika Ikastegia). - Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta Hizkuntzen Irakaskuntzako Irakasleen Prestakuntzako Unibertsitate Masterra (VIU, Universidad Internacional de Valencia).

Proiektuak

  • Bitartean folk-taldea. [2]
  • Akordeoi-irakaslea Gernikako Julia Foruria Kontserbatorioan eta Zornotzako Zubiaur Musika-Eskolan.
  • Arratiako Koruko zuzendaria.[3]
  • Bilboko Orkestra Sinfonikoa
  • Bilbo Hiria Irratiko Stendhalen Oihartzunak saioko idazle, zuzendari eta esataria.
  • Ostomila Txotxongilo-Konpainia. [4]
  • Chillida-Lekun Paula Sigler konpositorearen biolontxelo eta akordeoirako obraren estreinaldia.
  • Ezust Duo proiektua Arakistain pianojolearekin batera. [5]
  • Dopelganger proiektua, “Sainen hildo” izeneko binilo berria.
  • A.Maiah (Asier Pérez Basterra) artistarekin inprobisazio-proiektua.
  • Tripak antzerki-konpainiarekin “Platea” antzezlana.

Kolaborazioak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 2020 Donostiako Orfeoi-Musikene Saria jaso zuen karrera-amaierako lanagatik. [8]
  • 2024ko Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxaren Humanitateak, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzien Saria. Maite Aizpuruarekin batera sortutako Adarbakarra eta soinujolea proiektuarekin irabazi zuen sormena eta ikerketa bultzatzen dituen sari hau. [9]Egileek euskal kulturaren irudimenean, mitologian eta erreferentzietan ikertzea proposatzen dute, ikuspegi queer-feminista eta garaikidean oinarrituta, performance baten bidez. Bertan, musika, literatura eta antzerkia uztartuz, euskal kulturaren elementu tradizionalak eguneratuko baitituzte. Umorea eta poesia baliatuz, eta diziplina arteko tresnak erabiliz, Adarbakarra eta soinujolea lanak gaur egungo euskal topikoei buruz esperimentatzen du, gogoeta eta begirada berriak ikusaraziz. [10][11][12]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Espinosa, Maider Ibañez. (2024-03-07). «Garazi Navas: «Akordeoia jotzea nire adierazteko modu edo biderik zuzenena da, gehien ezagutzen eta menperatzen dudana»» Geuria (Noiz kontsultatua: 2024-07-02).
  2. (Gaztelaniaz) r01epd0122e4ed314423e0db04c97a47b5baa317f, r01etpd158aa64558419b9ec5ed77644af02263cda. (2023-09-08). «'Bitartean Folk & Band'» www.kulturklik.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2024-12-26).
  3. Usansolo. (2024-07-10). «Navas ahizpak Burdeosen aritu ziren Arratiako koruarekin» BINKE (Noiz kontsultatua: 2024-12-26).
  4. «titeresostomila» www.titeresostomila.com (Noiz kontsultatua: 2024-12-26).
  5. (Gaztelaniaz) «Ezust Duo» Museo de Bellas Artes de Bilbao (Noiz kontsultatua: 2024-12-26).
  6. Espinosa, Maider Ibañez. (2023-10-18). «Galdakaoko emakume sortzaileek eta musikariek lekua izango dute udazkeneko Sormenen» Geuria (Noiz kontsultatua: 2024-12-26).
  7. «Maite Larburu y Garazi Navas. Concierto | Tabakalera» www.tabakalera.eus (Noiz kontsultatua: 2024-12-26).
  8. (Gaztelaniaz) «Musikene y el Orfeón Donostiarra premian a tres alumnos» El Diario Vasco 2020-12-01 (Noiz kontsultatua: 2024-12-26).
  9. Adarbakarra eta soinujolea. .
  10. Eusko Ikaskuntza Saria. .
  11. (Gaztelaniaz) «El espectáculo "Adarbakarra eta soinujolea" gana el premio joven de Eusko Ikaskuntza» EITB 2024-05-07 (Noiz kontsultatua: 2024-07-02).
  12. Usansolo. (2024-05-08). «Garazi Navasek Eusko Ikaskuntzaren Gazte Saria irabazi du» BINKE (Noiz kontsultatua: 2024-07-02).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]