Dejabu Konpainia: berrikuspenen arteko aldeak
tNo edit summary |
|||
80. lerroa: | 80. lerroa: | ||
== Kanpo-estekak == |
== Kanpo-estekak == |
||
* |
* [http://www.dejabu.eus Webgunea] |
||
* |
* [https://www.instagram.com/dejabu/@dejabu_konpainia Instagram] |
||
* |
* [https://www.facebook.com/dejabuAntzerkiKonpainia/ Facebook] |
||
* [[Ganbila.eus|Ganbila]] |
19:06, 11 abendua 2024ko berrikusketa
Dejabu Konpainia | |
---|---|
Datuak | |
Mota | Konpainia |
Kide kopurua | Ainara Gurrutxaga, Urko Redondo, Miren Alcalá |
Erabilitako hizkuntza | Euskara |
Osatuta | |
Historia | |
Sorrera | 2001 |
webgune ofiziala |
Poetikoa, garaikidea eta hauskorra den antzerkia interesatzen zaie. Elkartzeko gonbitea egiten duena. Eszena sorkuntza konpainiaren lan lerro nagusia izanik ere, azken urteetan arte instalakuntza eta arte zuzendaritza lanak ere burutu dituzte. 2001.ean sortu zuten Dejabu. Ondoren LISPA eta London International Puppet School-en graduatu ziren (UK). Ainara Gurrutxaga, Urko Redondo eta Miren Alcalá dira konpainiako kideak. Egitasmo bakoitzean sortzaile talde zabala izaten dute ondoan. Gaur egun Errenteriako Niessen Kulturgunean konpainia egoiliar dira eta Lekuona Fabrikaren gidaritza taldeko kide. Sentsibilizazio eta bitartekaritza egitasmo hainbatetan aritzen dira lanean, artea eta gizartearen arteko zubiak eraikitzen.
Ezaugarriak
“Objektuei esker gorputzak eta munduak ekartzen ditugu espaziora eta kaosean murgiltzen gara. Irudiak eta mugimenduak dira etortzen lehenak, ondoren datoz istorioak eta pertsonaiak. Antzezlan bakoitza zerotik hasten dugula sinetsi nahi dugu eta hala ere, beti hor daude euria, hegaztiak, irratiak, berokiak, izarrak, telefonoak eta kotxeak. Ez gara, agian, hain originalak :)” Ainara Gurrutxaga
"Arrastoak" (EHAZE, 2019) liburuan argitaratuta topatu daitezke haien sormen prozesuari buruzko azalpenak.
Taularatutako antzezlanen zerrenda
- Gori Gori (2024)
- Naon Tokin (2021)[1][2][3]
- Linbo planeta (2017)[4]
- Arrastoak (2014)[5][6]
- Idazlea zeu zara (2013)
- Gure bide galduak (2012)[7] [8][9]
- Azken portua (2008)
- Gizona ez da txoria (2007)
- Koprodukzioan:
- Maiteder (2022)
- Kiribil Urmaela (2020).
- Kiribil Zaldi urdina (2019). Artedrama, Axut
- Francoren bilobari gutunak (2017) Artedrama, Axut [10][11]
- Hamlet (2015) Artedrama, Axut [12]
- Errautsak (2011) Artedrama, Axut
Argitalpenak
- LINBO PLANETA (2024)
Egilea: Paula Estevez / Dejabu konpainia
Argitaletxea: Elkar
- LIBURUXKA PEDAGOGIKOAK (2023)
Egilea: Dejabu konpainia, Arkaitz Gartziandia eta Maddi Goikoetxea
Argitaletxea: Autoedizioa ARRASTOAK (2019)
Egilea: Dejabu konpainia
Argitaletxea: EHAZE
- FRANCOREN BILOBARI GUTUNA (2017)
Egilea: Unai Iturriaga, Igor Elortza Argitaletxea: Susa eta EHAZE
- HABIAK / NIDOS (2013)
Egilea: Maite Gurrutxaga / Dejabu konpainia
Argitaletxea: Txalaparta
- GURE BIDE GALDUAK (2012)
Egilea: Dejabu konpainia
Argitaletxea: Artezblai
- ERRAUTSAK (2011)
Egilea: Igor Elortza, Unai Iturriaga
Argitaletxea: Artezblai
Erreferentziak
- ↑ (Ingelesez) «Naon Tokin» Arrate Rodriguez (Noiz kontsultatua: 2024-11-05).
- ↑ «Zentzumenen bidezko esperientzia» Berria 2021-06-18 (Noiz kontsultatua: 2024-11-05).
- ↑ (Gaztelaniaz) «De la instalación teatral a las artes de calle: propuestas escénicas más allá de los auditorios» EITB 2021-09-08 (Noiz kontsultatua: 2024-11-05).
- ↑ Herri Bizia. (2020-07-25). Limbo Planeta - Dejabu Panpin Laborategia. Oarsoirriak. (Noiz kontsultatua: 2024-11-05).
- ↑ (Gaztelaniaz) ibargutxi, felix. (2015-02-24). «Dejabu Panpin Laborategiak irabazi du XV. Donostia Antzerki Saria» El Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2024-11-05).
- ↑ ARROSA, Zebrabidea. (2014-11-10). «Dejabu panpin laborategiaren 'Arrastoak' obra» Arrosa (Noiz kontsultatua: 2024-11-05).
- ↑ «Dejabu antzerki konpainia sariduna, pozik» Irutxuloko Hitza 2012-02-29 (Noiz kontsultatua: 2024-11-05).
- ↑ «Dejaburen 'Gure bide galduak' obrak jasoko du Donostia antzerki saria» Berria 2012-02-29 (Noiz kontsultatua: 2024-11-05).
- ↑ «Talde bizipenak oholtzan» Argia (Noiz kontsultatua: 2024-11-05).
- ↑ «Lan kolektibo bat kolektiboarentzat» Berria 2020-05-03 (Noiz kontsultatua: 2024-11-05).
- ↑ «Francoren bilobari gutuna» EITB (Noiz kontsultatua: 2024-11-05).
- ↑ «'Hamlet', XXI. mendean eta euskaraz» EITB (Noiz kontsultatua: 2024-11-05).