Xabier Etxebarrieta: berrikuspenen arteko aldeak
t testu gorputza osatu |
Rescuing 0 sources and tagging 1 as dead.) #IABot (v2.0.9.5 |
||
46. lerroa: | 46. lerroa: | ||
Beste guardia zibilak auto barnera tiro ere egin zuen, baina ez zuen inor zauritu. Etxebarrieta ezin mugiturik zela, beste guardia zibila hurbildu eta bi gorputzen artean pistola sartu zuen, pistolari jira egin eta tiro egin zion, pistolarekin Etxebarrieta ukitzen zuela. Etxebarrieta zerraldo erori zen, hilda.<ref name=":0">{{Erreferentzia|izena=Miel A.|abizena=Elustondo|izenburua=«Guardia zibilak berbertatik sartu zion tiroa Etxebarrietari»|hizkuntza=eu|url=https://www.berria.eus/paperekoa/1930/046/001/2021-08-01/guardia-zibilak-berbertatik-sartu-zion-tiroa-etxebarrietari.htm|aldizkaria=Berria|sartze-data=2021-08-02}}</ref> [[Iñaki Sarasketa]]k eta Eduardo Osak ihes egitea lortu zuten, ziztu batean. Sarasketa [[San Martin eliza (Errezil)|Errezilgo elizan]] gorde zen; Osa [[Amezketa]]ra joan zen. Biharamunean atxilotu zuten Sarasketa. |
Beste guardia zibilak auto barnera tiro ere egin zuen, baina ez zuen inor zauritu. Etxebarrieta ezin mugiturik zela, beste guardia zibila hurbildu eta bi gorputzen artean pistola sartu zuen, pistolari jira egin eta tiro egin zion, pistolarekin Etxebarrieta ukitzen zuela. Etxebarrieta zerraldo erori zen, hilda.<ref name=":0">{{Erreferentzia|izena=Miel A.|abizena=Elustondo|izenburua=«Guardia zibilak berbertatik sartu zion tiroa Etxebarrietari»|hizkuntza=eu|url=https://www.berria.eus/paperekoa/1930/046/001/2021-08-01/guardia-zibilak-berbertatik-sartu-zion-tiroa-etxebarrietari.htm|aldizkaria=Berria|sartze-data=2021-08-02}}</ref> [[Iñaki Sarasketa]]k eta Eduardo Osak ihes egitea lortu zuten, ziztu batean. Sarasketa [[San Martin eliza (Errezil)|Errezilgo elizan]] gorde zen; Osa [[Amezketa]]ra joan zen. Biharamunean atxilotu zuten Sarasketa. |
||
Etxebarrietaren autopsiari buruzko Javier Buces historialariaren azterketak areago gezurtatu du XXI. mende arte iraun duen tiroketaren tesi ofiziala, Etxebarrieta bigarren tiroan bizkarretik hil zutela berretsi baitzuen.<ref name=":1">{{Erreferentzia|izena=Jon O.|abizena=Urain|izenburua=Txabi Etxebarrieta, kontakizun partzial baten «kasu paradigmatikoena»|hizkuntza=eu|url=https://www.berria.eus/paperekoa/2015/002/001/2021-09-22/txabi-etxebarrieta-kontakizun-partzial-baten-laquokasu-paradigmatikoenaraquo.htm|aldizkaria=Berria|sartze-data=2021-09-22}}</ref> Historialariak, halaber, salatu zuen kasua zintzotasun faltaz kudeatu zela, ETAren eta euskal nazionalismoaren kontra erabiltzeko, horretarako akademian oinarrituz; "kontakizun bat egitea bilatzen dute, ez egia akademikoa kontatzea", adierazi zuen kasu honen inguruko ikerketa egin ondoren.<ref name=":1" /> |
Etxebarrietaren autopsiari buruzko Javier Buces historialariaren azterketak areago gezurtatu du XXI. mende arte iraun duen tiroketaren tesi ofiziala, Etxebarrieta bigarren tiroan bizkarretik hil zutela berretsi baitzuen.<ref name=":1">{{Erreferentzia|izena=Jon O.|abizena=Urain|izenburua=Txabi Etxebarrieta, kontakizun partzial baten «kasu paradigmatikoena»|hizkuntza=eu|url=https://www.berria.eus/paperekoa/2015/002/001/2021-09-22/txabi-etxebarrieta-kontakizun-partzial-baten-laquokasu-paradigmatikoenaraquo.htm|aldizkaria=Berria|sartze-data=2021-09-22}}{{Apurtutako esteka|date=apirila 2024 |bot=InternetArchiveBot |fix-attempted=yes }}</ref> Historialariak, halaber, salatu zuen kasua zintzotasun faltaz kudeatu zela, ETAren eta euskal nazionalismoaren kontra erabiltzeko, horretarako akademian oinarrituz; "kontakizun bat egitea bilatzen dute, ez egia akademikoa kontatzea", adierazi zuen kasu honen inguruko ikerketa egin ondoren.<ref name=":1" /> |
||
2022ko ekainean, EHUk eta Aranzadi Zientzia Elkarteak atera azken ikerketa txostenean, Etxebarrietarena hilketa estrajudizialtzat hartu zen, eta autoreek "gizateriaren kontrako krimen" deklaratzea eskatu zuten.<ref>{{Erreferentzia|izena=Maddi Ane Txoperena|abizena=Iribarren|izenburua=«Litekeena» da Txabi Etxebarrieta «exekuzio estrajudizial» baten biktima izatea|hizkuntza=eu|url=https://www.berria.eus/albisteak/214362/litekeena-da-txabi-etxebarrieta-exekuzio-estrajudizial-baten-biktima-izatea.htm|aldizkaria=Berria|sartze-data=2022-06-07}}</ref> Etxebarrietaren autopsia 50 urte baino gehiago egon zen ezkutaturik, 1968tik 2022rarte.<ref>{{Erreferentzia|izena=TAI GABE DIGITALA|abizena=SL|izenburua=La autopsia ocultada más de 50 años confirma que la GC remató a Etxebarrieta tras herirlo|hizkuntza=es|data=2021-06-03|url=https://www.naiz.eus/eu/info/noticia/20220607/la-autopsia-ocultada-mas-de-50-anos-confirma-que-la-gc-remato-a-etxebarrieta-tras-herirlo|aldizkaria=naiz:|sartze-data=2022-06-07}}</ref> Guardia Zibilak 2023ko udazkenean Iruñean antolatu erakusketa batean, ez zen hilketa estrajudizial horren berri eman, baina "[hil egingo zutela] ez zuen susmatuko" adierazten zen.<ref>{{Erreferentzia|izena=TAI GABE DIGITALA|abizena=SL|izenburua=La Guardia Civil se jacta de la muerte de Txabi Etxebarrieta: «Seguro que no lo sospechaba»|hizkuntza=es|data=2023-11-10|url=https://www.naiz.eus/es/info/noticia/20231110/la-guardia-civil-se-jacta-de-la-muerte-de-txabi-etxebarrieta-seguro-que-no-lo-sospechaba|aldizkaria=naiz:|sartze-data=2023-11-13}}</ref> Hain zuzen, 1978ko martxoan, ETAk José María Acedo guardia zibila hil zuen [[Aduna]]n eta, bere gain hilketa hartzean, oharrean adierazi zuen Etxebarrietaren hilketan parte hartu zuen guardia zibiletako bat izan zela. |
2022ko ekainean, EHUk eta Aranzadi Zientzia Elkarteak atera azken ikerketa txostenean, Etxebarrietarena hilketa estrajudizialtzat hartu zen, eta autoreek "gizateriaren kontrako krimen" deklaratzea eskatu zuten.<ref>{{Erreferentzia|izena=Maddi Ane Txoperena|abizena=Iribarren|izenburua=«Litekeena» da Txabi Etxebarrieta «exekuzio estrajudizial» baten biktima izatea|hizkuntza=eu|url=https://www.berria.eus/albisteak/214362/litekeena-da-txabi-etxebarrieta-exekuzio-estrajudizial-baten-biktima-izatea.htm|aldizkaria=Berria|sartze-data=2022-06-07}}</ref> Etxebarrietaren autopsia 50 urte baino gehiago egon zen ezkutaturik, 1968tik 2022rarte.<ref>{{Erreferentzia|izena=TAI GABE DIGITALA|abizena=SL|izenburua=La autopsia ocultada más de 50 años confirma que la GC remató a Etxebarrieta tras herirlo|hizkuntza=es|data=2021-06-03|url=https://www.naiz.eus/eu/info/noticia/20220607/la-autopsia-ocultada-mas-de-50-anos-confirma-que-la-gc-remato-a-etxebarrieta-tras-herirlo|aldizkaria=naiz:|sartze-data=2022-06-07}}</ref> Guardia Zibilak 2023ko udazkenean Iruñean antolatu erakusketa batean, ez zen hilketa estrajudizial horren berri eman, baina "[hil egingo zutela] ez zuen susmatuko" adierazten zen.<ref>{{Erreferentzia|izena=TAI GABE DIGITALA|abizena=SL|izenburua=La Guardia Civil se jacta de la muerte de Txabi Etxebarrieta: «Seguro que no lo sospechaba»|hizkuntza=es|data=2023-11-10|url=https://www.naiz.eus/es/info/noticia/20231110/la-guardia-civil-se-jacta-de-la-muerte-de-txabi-etxebarrieta-seguro-que-no-lo-sospechaba|aldizkaria=naiz:|sartze-data=2023-11-13}}</ref> Hain zuzen, 1978ko martxoan, ETAk José María Acedo guardia zibila hil zuen [[Aduna]]n eta, bere gain hilketa hartzean, oharrean adierazi zuen Etxebarrietaren hilketan parte hartu zuen guardia zibiletako bat izan zela. |
Hauxe da oraingo bertsioa, 13:20, 13 apirila 2024 data duena
Xabier Etxebarrieta | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bilbo, 1944ko urriaren 14a |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Heriotza | Tolosa, 1968ko ekainaren 7a (23 urte) |
Heriotza modua | poliziak tirokatua hilda: bala zauria |
Familia | |
Haurrideak | |
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | EHUko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatea |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | ikaslea eta militantea |
Parte-hartzailea
| |
Kidetza | Euskadi Ta Askatasuna |
Txabi Etxebarrieta, izen osoz Xabier Etxebarrieta Ortiz (Bilbo, Bizkaia, 1944ko urriaren 14a – Tolosa, Gipuzkoa, 1968ko ekainaren 7a), ETAko kide nabarmena izan zen, 1967an ETAren V. Asanbladaren zuzendaria eta ondorengo ETAren Biltzar Ttipi edo batzorde exekutiboko kidea. Halaber, ETAren lehen hilketa egin eta, aldi berean, Guardia Zibilak hil zuen lehen etakidea izateagatik ere bada ezaguna.
Etxebarrietaren hilketak ETAk espresuki antolatutako lehen hilketa azkartu zuen, Melitón Manzanasena, bi hilabete geroago, 1968ko abuztuan. Halaber, 1978ko martxoan, ETAk José María Acedo guardia zibila hil zuen Adunan. Hilketa bereganatzean, Etxebarrietaren hilketan parte hartu zuen guardia zibiletako bat izan zela adierazi zuen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bilboko Abando auzoan jaio zen, Ibañez kalean, 1944ko urriaren 14an. Aitaren aldeko familia Ispasterrekoa eta Lekeitiokoa zen, eta Aiaraldekoa amaren aldekoa. Lau anaietatik hirugarrena izan zen, Jose Antonio eta Angelen ondoren, eta Asunberen aurretik. Lehen hezkuntza eta batxilergoa eskolapioen ikastetxean egin zituen. Eskolapioen ikastetxea Francoren erregimenaren aurkako jarrera izateagatik nabarmendu zen. Han, Justo Mokoroa eta Jabier Eizagirre, izan zituen irakasle, biak abertzaleak.[1]
1957 aita hil zitzaion. 1961 urtean, Bilboko Alde Zaharrera aldatu zen familia, egungo Miguel Unamuno plazara. Ekonomia ikasketak egin zituen Elkano kaleko eskolan lehenbizi eta 1964tik Sarrikoko fakultatean. Musika klasikoa, literatura eta zinema hizketagai zituen lagunartea zuen. Euskara ikasteari ere ekin zion. 1963 urtean maitasun harreman laburra baina bizia du Isabel izeneko neska batekin. Idatzi ere egin zuen, ia beti gaztelaniaz. 1961-62 urteetan El ruido de la vida lehen olerki-bilduma osatzen du, eta hurrengo urteetan Voces de amianto y calma (1963), En pie de pensamiento (1964, zeinarekin Adonais olerki-sarira aurkeztu zen), Las turbias potestades (1966) eta Versos sueltos (1963-1967).[2]
Fakultatean Facultad eta Sarriko izeneko ikasle-aldizkarietan idatzi eta azken horren zuzendaria ere izan zen. 1963-64 eta 1964-65 ikasturteetan militantzia politikoan aritu zen; hain zuzen, SEU (Sindicato Español Universitario) izeneko ikasleen sindikatu ofizial falangistaren aurkako mobilizazioetan nabarmendu zen. ETAn 1963an sartu zen[1]; hasieran, ordea, bere ardura garrantzi txikikoa izan zen, eta bilera batzuetan parte hartu eta Ipar Euskal Herrian egindako trebatze-saio batzuetara mugatu zen.[2] 1965 urtean, ordea, ETA zuzentzen zuen taldea Ipar Euskal Herritik deportatu, eta barruko ekintzaileen rola, tartean Etxebarrieta anaiena handitu egin zen.
Etxebarrietaren jarduna ETAn
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1965ean ospatutako IV. Asanbleako garaitik, ETA printzipio sozialistak bereganatzen doa. Hurrengo bi urteetan joera hori areagotu egingo da, ETAren Bulego Politikoa sektore ezkertiarren esku geratu zenean, eta printzipio abertzaleak alde batera geratu zirenean. Joera ezkertiar esklusibista horrek tentsioak eragin zituen ETAn eta egoerari irtenbide emateko, 1967 urtean V. Asanblea ospatu zen, Txabi Etxebarrietaren zuzendaritzapean.
Gaixo egoteagatik ez zen bertaratu Jose Antonio Etxebarrieta, baina Txabi izan zen anaiak idatziriko Informe Txatarra izeneko txostena planteatu zuena, Bulego Politikoaren ikuspuntuak gaitzetsiz, espainiartuak, erreformazaleak, abertzaletasunaren aurkakoak eta bakezaleak izateagatik, eta abertzaletasun iraultzailea aldarrikatuz. Erakundea lau fronte osatuz antolatzea ere erabaki zen: kulturala, politikoa, militarra eta sozioekonomiko edo langilea. Biltzarrean galtzaile gertatutako tesien ordezkariak, Bulego Politikoaren taldekoak, Patxi Iturriotzen ingurukoak, kanporatuak izan ziren, eta ondoren ETA-Berri izeneko taldea osatu zuten. Hurrengo hilabeteetan Txabi Etxebarrietaren lana garrantzitsua gertatu zen erakundean, langileen frontea berregituratu egin baitzuen, zatiketaren ondorioz ahulduta.
Garai horretan abiarazi zen gainera IV. Asanblean onartutako ekintza-errepresio-ekintza estrategia eta 1967 urtean zehar ugariak izan ziren ekintza armatuak. Errepresioa ere areagotzen doa eta Etxebarrieta bera izan zen horren lekuko: 1967ko azaroaren 7an guardia zibil batzuek tiro egin zioten Etxebarrietari Derion, baina onik ihes egitea lortu zuen. Ipar Euskal Herrira ihes egingo zuelakoan, kontrol zorrotzak jarri ziren hurrengo egunetan eta Etxebarrieta zelakoan Mikel Iturbe izeneko gaztea tirokatu eta hil zuten mugan.
Etxebarrietaren hilketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1968ko ekainaren 7an, Seat 850 coupé auto batean zihoazelarik, Adunatik Billabonarako errepidean, motozikleta banatan zebiltzan bi guardia zibilek Txabi Etxebarrieta eta Iñaki Sarasketa geldiarazi zituzten errutinazko kontrol batean. Autoa Mario Onaindiak lapurtua zen,[3] eta matrikula aldatua zuen. José Pardines guardia zibila, autoaren atzealdean makurtuta, autoaren bastidoreko zenbakia matrikularekin bat ez zetorrela ohartu zela ikusita, Etxebarrieta Astra 600/43 pistola hartuta autotik atera eta tiro egin zion bizkarretik; lurrean zegoela beste hiruzpalau tiro egin zizkion bularrean.[4]
Ihesean, Bentaundin, Tolosaren hegoaldean, Guardia Zibilaren kontrol bat zegoen. Bertan hil zuten Etxebarrieta eta, orduko bertsio ofizialaren arabera, tiroketa batean hil zen. Eduardo Osa Santibañezek, autoan zihoan hirugarren etakideak, kontatu zuen autoa miatzen hasi zirela; Etxebarrieta autotik irten zen, pistola gordeta zuela. Guardia zibilak zerbait sumatu zuen, eta ETAkoa zirela igarri zien; kinka horretan, guardia zibila gainera joan zitzaion Etxebarrietari, ETAkoak zirela oihukatuz.[5] Osaren testigantzaren arabera, guardia zibila indartsuagoa zen, eta zutik estu heldu zion Etxebarrietari.
Beste guardia zibilak auto barnera tiro ere egin zuen, baina ez zuen inor zauritu. Etxebarrieta ezin mugiturik zela, beste guardia zibila hurbildu eta bi gorputzen artean pistola sartu zuen, pistolari jira egin eta tiro egin zion, pistolarekin Etxebarrieta ukitzen zuela. Etxebarrieta zerraldo erori zen, hilda.[5] Iñaki Sarasketak eta Eduardo Osak ihes egitea lortu zuten, ziztu batean. Sarasketa Errezilgo elizan gorde zen; Osa Amezketara joan zen. Biharamunean atxilotu zuten Sarasketa.
Etxebarrietaren autopsiari buruzko Javier Buces historialariaren azterketak areago gezurtatu du XXI. mende arte iraun duen tiroketaren tesi ofiziala, Etxebarrieta bigarren tiroan bizkarretik hil zutela berretsi baitzuen.[6] Historialariak, halaber, salatu zuen kasua zintzotasun faltaz kudeatu zela, ETAren eta euskal nazionalismoaren kontra erabiltzeko, horretarako akademian oinarrituz; "kontakizun bat egitea bilatzen dute, ez egia akademikoa kontatzea", adierazi zuen kasu honen inguruko ikerketa egin ondoren.[6]
2022ko ekainean, EHUk eta Aranzadi Zientzia Elkarteak atera azken ikerketa txostenean, Etxebarrietarena hilketa estrajudizialtzat hartu zen, eta autoreek "gizateriaren kontrako krimen" deklaratzea eskatu zuten.[7] Etxebarrietaren autopsia 50 urte baino gehiago egon zen ezkutaturik, 1968tik 2022rarte.[8] Guardia Zibilak 2023ko udazkenean Iruñean antolatu erakusketa batean, ez zen hilketa estrajudizial horren berri eman, baina "[hil egingo zutela] ez zuen susmatuko" adierazten zen.[9] Hain zuzen, 1978ko martxoan, ETAk José María Acedo guardia zibila hil zuen Adunan eta, bere gain hilketa hartzean, oharrean adierazi zuen Etxebarrietaren hilketan parte hartu zuen guardia zibiletako bat izan zela.
Etxebarrietaren idazlanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Etxebarrietaren lanak liburu batean bildu zituen Jose Maria Lorenzo Espinosak, 1996an: Poesía y otros escritos. 1961-1967.
Txabi Etxebarrieta, kulturan eta oroimenean
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Etxebarrietaren irudia frankismo garaian mitifikatua izan zen. Horren adibide dugu Telesforo Monzonek eskaini zion Txabi Etxebarrieta kanta. Kanta hori Imanol Larzabal abeslariak eman zuen ezagutzera, bere Herriak ez du barkatuko diskoan, 1974an.[10] 2007an Fermin Muguruzak eta Txabi Strubellek bertsio berri bat plazaratu zuten, Ahaztuak 1936-1977 elkarteak egindako Oroitzapenerako kantak izenburuko diskoan. Hauek dira abestiaren lehen hitzak, abestian lelo gisa errepikatzen direnak[11]:
- Lehengo batean
- kalearen erdian
- Benta-Handi erdian,
- Xabier anaia, hil zuten.
Etxebarrietaren heriotzak biziki hunkitu zuen Jorge Oteiza. Par móvil eskultura eskaini zion,[12] 90eko hamarkadaren hasieran hil zuten tokian bertan kokatua, eskultoreak hala nahita, nahiz eta orduan, Oteizak adierazi ere zuen Etxebarrietak hildako José Pardines guardia zibilari eskaintzen ziola, baita ere. Dena den, Oteizak bere lagunari eskaini zion eskultura adierazgarriena Pietá da, Arantzazun instalatu zena. Hauxe adierazi zuen (erdarazkoaren itzulpena):
« | Ekainaren 7an, Benta-aundin sakrifikatua, gure azken Erresistentziaren lehendabizikoa... [1968ko] azaroaren 1ean Arantzazura igotzen naizenean, erabaki dut jada Murruaren gainean Seme hila jarriko dudala, Amaren oinetan, zerura begira, hizketan, ez dakit...[13] | » |
Gabriel Aresti bezala, Etxebarrieta Albiakoa zen (Abando), euskaltasun galaraziaren eta gizarte baldintza hertsagarrien kezka berdinek arduratua. Arestik Etxebarrietak aske izateko zuen gaitasuna miretsi zuen bere poemetan, arrano hegalaritzat hartuz, berbera usakume zen bitartean.[14]
2023ko ekainaren 7an, jendetza bat bildu zen Bilboko Unamuno Plazan (edo Etxebarrieta Anaien Plazan) haren heriotzaren 55. urteurrenean oroimen ekitaldi bat egiteko, Etxebarrieta Memoria Elkarteak deiturik. Goizean, Derioko hilerrian ere oroitu zuten. Hamar minutura, ordea, Ertzaintza agertu zen eta, antolatzaileek salatu zutenez, haren argazki handi bat eraman zuen, bertaratuek gehiago erakutsi zituzten arren.[15]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b (Gaztelaniaz) Gonzalez Chamorro, Javier. (2009). Bitarte: humanidades e historia del conflicto vasco-navarro : fueros, constitución y autodeterminación. , 263 or..
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Lorenzo Espinosa, José María. (1996). Poesía y otros escritos, 1961-1967. Txalaparta, 11-14 or..
- ↑ (Gaztelaniaz) Martínez Gorriarán, Carlos. (2011). Jorge Oteiza, hacedor de vacíos. , 316 or..
- ↑ (Gaztelaniaz) Fernández, Gaizka. (2018ko ekaina). «La primera víctima de ETA» La Aventura de la Historia (236) ISSN 1579-427X..
- ↑ a b Elustondo, Miel A.. ««Guardia zibilak berbertatik sartu zion tiroa Etxebarrietari»» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-08-02).
- ↑ a b Urain, Jon O.. «Txabi Etxebarrieta, kontakizun partzial baten «kasu paradigmatikoena»» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-09-22).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ Iribarren, Maddi Ane Txoperena. ««Litekeena» da Txabi Etxebarrieta «exekuzio estrajudizial» baten biktima izatea» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-06-07).
- ↑ (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2021-06-03). «La autopsia ocultada más de 50 años confirma que la GC remató a Etxebarrieta tras herirlo» naiz: (Noiz kontsultatua: 2022-06-07).
- ↑ (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2023-11-10). «La Guardia Civil se jacta de la muerte de Txabi Etxebarrieta: «Seguro que no lo sospechaba»» naiz: (Noiz kontsultatua: 2023-11-13).
- ↑ Lartzanguren, Edu. «Txabi Etxebarrietaren omenezko loreak eta ikurrina bat jarri dituzte hil zuten lekuan» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-04-18).
- ↑ Oroitzapenerako kantak, 26.or.
- ↑ «Par Móvil» turismoa.tolosa.eus 2018-02-14 (Noiz kontsultatua: 2023-06-14).
- ↑ «Erria» erria.eus (Noiz kontsultatua: 2023-06-14).
- ↑ Landa, Karmelo. (2021). Bilbon dabil Gabriel Aresti. Erroa ISBN 978-84-948076-6-4. PMC 1287668561. (Noiz kontsultatua: 2023-04-30).
- ↑ SL, TAI GABE DIGITALA. (2023-06-07). «Ertzaintzak Txabi Etxebarrietaren argazkia eraman du Bibon eta beste hamarnaka «agertu» dira» naiz: (Noiz kontsultatua: 2023-06-20).
Bibliografia gehigarria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- [1]: Etxebarrietaren hilketaren testigu batekin elkarrizketa,