Rosario Tomasena Alzuri: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
t Wikimaribarre wikilariak «Lankide:Wikimaribarre/Proba orria» orria «Rosario Tomasena Alzuri» izenera aldatu du |
(Ez dago alderik)
|
14:34, 19 uztaila 2023ko berrikusketa
Artikulu hau hobetzeko lanean ari da wikilari bat. Hori dela eta, beharbada hutsuneren batzuk izango dira edukian edo formatuan. Mesedez, aldaketa handi bat egin baino lehen, eztabaida ezazu haren lankide orrian edo artikuluaren eztabaida orrian, erredakzioa koordinatzeko. |
Rosario Tomasena Alzuri | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Urnieta, 1946ko martxoaren 13a (78 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | kirolaria eta triatloia |
Izengoitia(k) | Txaro |
Rosario Tomasena Alzuri "Txaro" (Urnieta, Gipuzkoa) igerilaria da. 2023an erronkarik inportanteenetan inportanteena gauzatzea lortu zuen,Gibraltarreko itsas-zeharkaldia egin zuen, igerian, sei ordu pasatxoan.[1]
Biografia
Kirolari ibilbidea
Txaroren egunerokoan ez zegoen kirolerako aparteko lekurik. Mendizaleak dira senarra eta biak, eta, asteburuan, irteerak egiten ziituzten. Baina kirolari ibilbideari, bere horretan, 65 urterekin ekin zion, entrenatzaile pertsonal batekin, fundamentu handiz.
2003an, Astigarragako lagun batekin batera, Getaria-Zarautz itsas-zeharkaldia egin zuen, baita asko gozatu ere. Horregatik, igeriketari heldu zion hasieran, 69 urte bete arte. Ondoren, hankak indartzeko asmoz, korrika egiten hasi zen. Horrela, bere lehen triatloiean hartu zuen parte. Bizikletan ibiltzen ikasi egin behar izan zuen, ez batzekien.[2]
Kairoscore taldeko kirolaria da Txaro eta 2022 tik zeukan buruan Gibraltarreko itsas-zeharkaldia. Horrela aitortu zion Aiurri aldizkariari, 2022ko maiatzaren 15ean argitaratutako elkarrizketan:
Sei hilean behin egiten ditut osasun-azterketak, nire bizitzako probarik handiena egitear nago-eta: Master Joko Olinpikoak garrantzitsuak dira, baina, inportanteetan inportanteena, Gibrartalgo itsas-zeharkaldia da. Izan ere, mugara eramango dut gorputza: erritmo jakin batean egin behar dut, sei edo zazpi bat orduz.[1]
Erreferentziak
- ↑ a b «Txaro Tomasena, besakada luzeko igerilaria - Urnieta» Aiurri.eus (Noiz kontsultatua: 2023-07-19).
- ↑ «"Niretzat kirola osasuna da, sendagaia" - Urnieta» Aiurri.eus (Noiz kontsultatua: 2023-07-19).