Hegoafrika: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
No edit summary |
||
17. lerroa: | 17. lerroa: | ||
=== Erliebea === |
=== Erliebea === |
||
Hegoafrikako lurraldea funtsean ordoki zabal batek osatua da, erdialdean |
Hegoafrikako lurraldea funtsean ordoki zabal batek osatua da, erdialdean [[Kalahari]]ko sakongunea duena, eta ertzak goratuak. Erdialdean eta ekialdean, sedimentazio materialek antzinako zorua estaltzen dute, ertzetan izan ezik. Oso haran sakonek arrailtzen dute ordokia, eta horien gainean jatorri [[bolkaniko]]ko gune gogorrak edo muinoak daude (600-1800 metro garai); gainera, giza jarduerak eraginda eta erosio bizkorrak areagoturiko arrakala sakonak ere daude, donga izenekoak. |
||
Ertzetako erliebea era askotakoa da: mendebaldea garaiera txikienekoa da (1.000-1.200 metro); hegoaldeko ertza zabala da eta bertako mendialdeak garaiak (1.600-2.600 metro); ekialdean daude mendirik handienak ([[Drakensberg]] mendiak, 3.000 metrotik gorakoak). Ertz horren eta kostaldearen artean |
Ertzetako erliebea era askotakoa da: mendebaldea garaiera txikienekoa da (1.000-1.200 metro); hegoaldeko ertza zabala da eta bertako mendialdeak garaiak (1.600-2.600 metro); ekialdean daude mendirik handienak ([[Drakensberg]] mendiak, 3.000 metrotik gorakoak). Ertz horren eta kostaldearen artean ordoki estuak dira, [[Lurmutur Mendebaldea]] eskualdean izan ezik; han [[Karoo|Karroo Txikia]] ordokiak bi mendilerro multzo bereizten ditu: [[Swartberg]] (2.325 metro) iparraldean, eta [[Langeberg]]-[[Outeniqua mendiak|Outeniqua]] hegoaldean. |
||
Hegoaldeko muturrean [[Esperantza Oneko lurmuturra]] dago, Indiako ozeanoa eta Atlantikoa banatzen dituena. |
|||
=== Hidrografia === |
=== Hidrografia === |
||
Hegoafrikako sare hidrografikoa ez da oso handia, klima oso lehorra baita. [[Orange (ibaia)|Orange]] da ibai nagusia (1.860 kilometro luze), Drakensbergetik Atlantikora doana. [[Vaal ibaia|Vaal]] (Orangeren adarra) eta [[Mozambike]]n itsasoratzen den [[Limpopo (ibaia)|Limpopo]] (1.600 kilometro) dira beste ibai garrantzitsuak. |
|||
=== Klima == |
=== Klima === |
||
Hiru klima mota bereizten dira: Mediterraneokoa Cape aldean (500 mm ur urteko), hosto iraunkorreko txara ugari duena; Tropikoko beroa eta hezea ekialdean (1.000-1.500 mm ur urteko), zuhaitzak eta landa-leku oparoak dituen sabana moldatu duena, eta Tropikoko agorra (400-60 mm ur urteko) herrialdeko erdialdetik iparraldera eta mendebalera, larre elkor eta xerofiloak besterik hartzen uzten ez duena (ibaien ertzetan izan ezik, han baso tropikalak baitira). |
|||
Haren eremu zabala dela-eta, muturreko [[klima]]k ditu: hegoaldean eta mendialdean, epela (Mediterraneokoa bezalakoa); ipar-mendebaldean, azpi-tropikala; eta ekialdean, erdi-lehorra. Batez besteko [[euri]] prezipitazioa 464 mm-koa da. |
|||
[[Ibai]] nagusiak hiru hauek dira: [[Orange (ibaia)|Orange]] ([[Ozeano Atlantikoa|Atlantikora]] isurtzen da), Vaal eta [[Limpopo]] ([[Indiako ozeanoa|Indikora]] isuriak). |
|||
== Historia == |
== Historia == |
22:13, 29 abendua 2021ko berrikusketa
Artikulu hau hobetzeko lanean ari da xirkan lankidea. Hori dela eta, beharbada hutsuneren batzuk izango dira edukian edo formatuan. Mesedez, aldaketa handi bat egin baino lehen, eztabaida ezazu haren lankide orrian edo artikuluaren eztabaida orrian, erredakzioa koordinatzeko. |
Hegoafrika[1][2][3] (ingelesez: South Africa), izen ofiziala Hegoafrikako Errepublika (ingelesez: Republic of South Africa), Afrikako hego muturreko estatu burujabea da, Atlantikoaren eta Indiako ozeanoaren artean kokaturik dagoena. Namibia, Botswana, Zimbabwe, Mozambike eta Eswatini ditu mugakide, eta Lesotho guztiz inguratzen du. 1.221.037 kilometro koadroko eremua hartzen du, eta 60,1 milioi biztanle zituen 2021ean.[4] Hiru hiriburu ditu: Lurmutur Hiria (Parlamentuaren egoitza), Pretoria (administratiboa) eta Bloemfontein (judiziala). Hiri handiena Johannesburg da.
Geografia
Mugak
Izenak dioen bezala, herrialdea Afrika kontinentearen hego muturrean dago, hegoaldeko latitudeko 22° eta 35° artean, eta ekialdeko longitudeko 16° eta 33° artean. Ipar-mendebaldean Namibiarekin du muga, iparraldean Botswana eta Zimbabwerekin, ipar-ekialdean Mozambike eta Eswatinirekin, hego-ekialdean eta ekialdean Indiako ozeanoarekin, eta hego-ekialdean Ozeano Atlantikoarekin; bestalde, alde guztietatik inguratzen du Lesotho estatu independentea.
Erliebea
Hegoafrikako lurraldea funtsean ordoki zabal batek osatua da, erdialdean Kalahariko sakongunea duena, eta ertzak goratuak. Erdialdean eta ekialdean, sedimentazio materialek antzinako zorua estaltzen dute, ertzetan izan ezik. Oso haran sakonek arrailtzen dute ordokia, eta horien gainean jatorri bolkanikoko gune gogorrak edo muinoak daude (600-1800 metro garai); gainera, giza jarduerak eraginda eta erosio bizkorrak areagoturiko arrakala sakonak ere daude, donga izenekoak.
Ertzetako erliebea era askotakoa da: mendebaldea garaiera txikienekoa da (1.000-1.200 metro); hegoaldeko ertza zabala da eta bertako mendialdeak garaiak (1.600-2.600 metro); ekialdean daude mendirik handienak (Drakensberg mendiak, 3.000 metrotik gorakoak). Ertz horren eta kostaldearen artean ordoki estuak dira, Lurmutur Mendebaldea eskualdean izan ezik; han Karroo Txikia ordokiak bi mendilerro multzo bereizten ditu: Swartberg (2.325 metro) iparraldean, eta Langeberg-Outeniqua hegoaldean.
Hegoaldeko muturrean Esperantza Oneko lurmuturra dago, Indiako ozeanoa eta Atlantikoa banatzen dituena.
Hidrografia
Hegoafrikako sare hidrografikoa ez da oso handia, klima oso lehorra baita. Orange da ibai nagusia (1.860 kilometro luze), Drakensbergetik Atlantikora doana. Vaal (Orangeren adarra) eta Mozambiken itsasoratzen den Limpopo (1.600 kilometro) dira beste ibai garrantzitsuak.
Klima
Hiru klima mota bereizten dira: Mediterraneokoa Cape aldean (500 mm ur urteko), hosto iraunkorreko txara ugari duena; Tropikoko beroa eta hezea ekialdean (1.000-1.500 mm ur urteko), zuhaitzak eta landa-leku oparoak dituen sabana moldatu duena, eta Tropikoko agorra (400-60 mm ur urteko) herrialdeko erdialdetik iparraldera eta mendebalera, larre elkor eta xerofiloak besterik hartzen uzten ez duena (ibaien ertzetan izan ezik, han baso tropikalak baitira).
Historia
Hegoafrikako historia askotarikoa eta aberatsa da, Historiaurretik hainbat herri, kultura eta etnia bildu eta nahastu baitira. San herriaren —europarrek boskimano deiturikoen— kultura duela gutxienez 25.000 urte dago eta bantuena, duela 2.500.
Historia idatzia europarren etorrerarekin hasi zen. Portugaldarrak iristen lehenengoak izan baziren ere, lurraldea ez zuten kolonizatu. Lehen kolonizatzaileak herbeheretarrak izan ziren, XVIII. mendearen bukaeratik aurrera, britaniarrekin lehian. Azken urteotako historia apartheid izeneko erregimen baztertzaileak eta haren amaierak markatu zuten.
Gobernua eta administrazioa
Politika
Banaketa administratiboa
Apartheida 1994an amaitzean, Hegoafrikako 4 probintziak eta 10 bantustan independenteak bertan behera geratu eta 9 probintziok sortu ziren:
- Lurmutur Mendebaldea (Western Cape): lehengo Lurmutur probintziaren hego-mendebaldea.
- Lurmutur Iparraldea (Northern Cape): lehengo Lurmutur probintziaren iparraldea
- Lurmutur Ekialdea (Eastern Cape): lehengo Transkei eta Ciskei bantustanak eta lehengo Lurmutur probintziaren hego-ekialdea, gehi Indiako ozeanoko bi hegoafrikar uharteak (Marion eta Eduardo Printzearen uharteak).
- KwaZulu-Natal: Natal eta Zululand.
- Estatu Askea (Free State): lehengo Orangeko Estatu Librea eta zenbait bantustan
- Ipar-mendebaldea (North West): lehengo Transvaal mendebaldea, Lurmutur probintziaren iparraldea eta Bophuthatswana bantustana.
- Gauteng: lehengo Pretoria-Witwatersrand-Vereeniging.
- Mpumalanga: lehengo Transvaal ekialdea.
- Limpopo: lehengo Transvaal iparraldea.
Hegoafrikako probintziak eta hauen hiriburuak | ||
---|---|---|
Lurmutur Mendebaldea (Lurmutur Hiria) • Lurmutur Iparraldea (Kimberley) • Lurmutur Ekialdea (Bhisho) • KwaZulu-Natal (Pietermaritzburg) • Estatu Askea (Bloemfontein) • Ipar-mendebaldea (Mafikeng) • Gauteng (Johannesburg) • Mpumalanga (Nelspruit) • Limpopo (Polokwane) |
Demografia
Hizkuntza ofizialak
Hegoafrikan hamaika hizkuntza ofizial daude: afrikaansa, ingelesa, ndebelera, iparraldeko sothoera, hegoaldeko sothoera, swaziera, tsongera, tswanera, vendera, xhosera eta zuluera. Kopuruaren aldetik, Indian bakarrik daude gehiago.
1996ko Errolda Nazionalaren arabera, ama-hizkuntza mintzatuenak zulua (9,2 milioi hiztun), xhosa (7,2 milioi) eta afrikaansa (5,8 milioi) dira eta bigarren hizkuntza gisa, ingelesa (2,2 milioi hiztun), afrikaansa (1,1 miloi) eta zulua (0,5 milioi).
Horretaz gain, beste zortzi hizkuntza onartzen dira, ofizialak ez badira ere: fanagaloa, khoea, lobedua, nama, ndebelea, phuthia, sana eta Hegoafrikako keinu hizkuntza. Zenbait lurraldetan egoera babestuagoa daukate, baina hiztun kopuru txikia dela eta, ez dute nazio osoko onarpenik. San eta khoikhoi herrien hizkuntzak Namibia eta Botswana aldera hedatzen dira. Nolanahi ere, ehiztari-biltzaile herri horien kultura eta hizkuntza, Afrikako beste herrien aldean hain desberdina, baztertuta egon dira oso, eta galtzeko zorian daude. Hegoafrikar zuri askok beste hizkuntza europarrez hitz egiten dute: portugesez (Angolan eta Mozambiken ere mintzatua), alemanez eta grekoz, besteak beste. Horiekin batera, asiar eta indiar askok Hego Asiako hizkuntzez hitz egiten dute: teluguz, hindiz, gujarateraz eta tamileraz.
Hegoafrikar ezagunak
- Henry Hare Dugmore (1810-1896), misiolaria eta xhosazko itzultzailea.
- John Ronald Reuel Tolkien (1892-1973), idazlea.
- Pieter Botha (1916-2006), apartheid sistemaren sustatzailea eta herrialdeko buruzagia izandakoa (1978-1989).
- Nelson Mandela (1918-2013) politikaria, giza eskubideen aldeko ekintzailea eta herrialdeko presidentea izandakoa (1994-1999).
- Desmond Tutu (1931-) apezpikua eta giza eskubideen aldeko ekintzailea.
- Miriam Makeba (1932-2008), abeslaria.
- Frederik de Klerk (1936-) herrialdeko presidentea izandakoa (1989-1994).
- John Maxwell Coetzee (1940-), idazlea.
- Joseph Shabalala (1941-), musikaria.
- Thabo Mbeki (1942-), herrialdeko presidentea izandakoa (1999-2008).
- Mark Shuttleworth (1973-), informatikari eta enpresaburua.
- Charlize Theron (1975-), aktorea.
- Benny McCarthy (1977-), futbolaria
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2021/12/29 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ 38. araua. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2010-06-01).
- ↑ Terminologia Bankua. Euskalterm (Noiz kontsultatua: 2010-06-01).
- ↑ Hegoafrika sarrera. Elhuyar Hiztegia (Noiz kontsultatua: 2010-06-01).
- ↑ South Africa. citypopulation.de (Noiz kontsultatua: 2021-12-29).
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- Hegoafrikari buruzko kanala Argia.com-en
- Hegoafrika, apartheidetik Munduko Kopara kronologia ilustratua
- Hegoafrikari buruzko 'Bakearen irribarrea' erreportajea Argia astekarian
- (Ingelesez) CIA - World Factbook Geografia, biztanleria, politika eta ekonomia datuak.