Garrüze: berrikuspenen arteko aldeak
Rescuing 0 sources and tagging 1 as dead.) #IABot (v2.0.8 |
Add 1 book for Wikipedia:Egiaztagarritasuna (20211019)) #IABot (v2.0.8.2) (GreenC bot |
||
56. lerroa: | 56. lerroa: | ||
[[1790]]ean, [[Donapaleu]]ko barrutiaren barnean zegoen kantonamendu baten hiriburu bilakatu zen. Aipatutako kantonamenduan [[Amorotze-Zokotze]], [[Arrueta-Sarrikota]], [[Behauze]], [[Bithiriña]], Garrüze bera, [[Labetze-Bizkai]], [[Lüküze-Altzümarta]], [[Martxueta]] eta [[Oragarre]] udalerriek hartu zuten parte. |
[[1790]]ean, [[Donapaleu]]ko barrutiaren barnean zegoen kantonamendu baten hiriburu bilakatu zen. Aipatutako kantonamenduan [[Amorotze-Zokotze]], [[Arrueta-Sarrikota]], [[Behauze]], [[Bithiriña]], Garrüze bera, [[Labetze-Bizkai]], [[Lüküze-Altzümarta]], [[Martxueta]] eta [[Oragarre]] udalerriek hartu zuten parte. |
||
[[1814]]ko [[otsailaren 15]]ean, [[Iberiar Penintsulako Gerra|Espainiako Independentzia Gerra]] garaian, bertan [[Garrüzeko gudua]] egin zuten [[Jean Isidore Harizpe|Harispe jeneral baxenafarrak]] zuzendutako napoleondar armadak eta [[Arthur Wellesley|Wellingtongo markesak]] zuzendutako anglo-portugaldar armadak<ref>{{Erreferentzia| abizena1 = Glover| izena1 =Michael| izenburua = The Peninsular War 1807-1814| non= [[Londres]]| argitaletxea = Penguin| urtea = [[2001]]| isbn = 0-141-39041-7| orrialdea = 314}}</ref>. |
[[1814]]ko [[otsailaren 15]]ean, [[Iberiar Penintsulako Gerra|Espainiako Independentzia Gerra]] garaian, bertan [[Garrüzeko gudua]] egin zuten [[Jean Isidore Harizpe|Harispe jeneral baxenafarrak]] zuzendutako napoleondar armadak eta [[Arthur Wellesley|Wellingtongo markesak]] zuzendutako anglo-portugaldar armadak<ref>{{Erreferentzia| abizena1 = Glover| izena1 =Michael| izenburua = The Peninsular War 1807-1814| url = https://archive.org/details/peninsularwar1800000glov| non= [[Londres]]| argitaletxea = Penguin| urtea = [[2001]]| isbn = 0-141-39041-7| orrialdea = [https://archive.org/details/peninsularwar1800000glov/page/314 314]}}</ref>. |
||
Herria, [[Donapaleu]]ko udalerriaren zati izan zen [[1967]]ko [[urtarrilaren 1]]etik [[1997]]ko [[urtarrilaren 1]]erarte<ref>[http://www.insee.fr/fr/nom_def_met/nomenclatures/cog/affichecommune.asp?numdep=64&valcode=235&numct=36 Inseeren webgunea]</ref>. |
Herria, [[Donapaleu]]ko udalerriaren zati izan zen [[1967]]ko [[urtarrilaren 1]]etik [[1997]]ko [[urtarrilaren 1]]erarte<ref>[http://www.insee.fr/fr/nom_def_met/nomenclatures/cog/affichecommune.asp?numdep=64&valcode=235&numct=36 Inseeren webgunea]</ref>. |
01:43, 20 urria 2021ko berrikusketa
Garrüze | |||
---|---|---|---|
Nafarroa Beherea, Euskal Herria | |||
Ikuspegi orokorra | |||
| |||
Kokapena | |||
Herrialdea | Euskal Herria | ||
Lurraldea | Nafarroa Beherea | ||
Administrazioa | |||
Estatua | Frantzia | ||
Eskualdea | Akitania Berria | ||
Departamendua | Pirinio Atlantikoak | ||
Elkargoa | Euskal Hirigune Elkargoa | ||
Barrutia | Baiona | ||
Kantonamendua | Bidaxunerria, Amikuze eta Oztibarre | ||
Izen ofiziala | Garris | ||
Auzapeza | François Ladeuix (2008-2014) | ||
Posta kodea | 64120 | ||
INSEE kodea | 64235 | ||
Herritarra | garrüztar | ||
Kokapena | |||
Koordenatuak | 43°20′33″N 1°03′40″W / 43.3425°N 1.0611°W | ||
Azalera | 3,13 km2 | ||
Garaiera | 73 – 219 metro | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 281 (2018: 12) | ||
Dentsitatea | 98,72 biztanle/km² | ||
Zahartzea[1] | % 16,47 | ||
Ugalkortasuna[1] | ‰ 31,61 | ||
Ekonomia | |||
Jarduera[1] | % 69,66 (2011) | ||
Desberdintasuna[1] | % 1,17 (2011) | ||
Langabezia[1] | % 4,49 (2013) | ||
Euskara | |||
Euskaldunak | % 17,61 (2010) | ||
Erabilera | % 1,84 (2011) |
Garrüze ([gaʁys̻e]) Nafarroa Behereko udalerria da eta Amikuze eskualdean dago kokaturik.
Geografia
Sarbideak
Garrüze RD11, RD511 eta RD124 errepideek zeharkatua da.
Hidrografia
Bertatik Biduzeko ibaiadarra den Sallarteko erreka eta honen ibaiadarra den Zubiaga erreka pasa dira[2].
Udalerri mugakideak
- Amendüze-Unaso ekialdean
- Lüküze-Altzümarta mendebaldean
Toponimia
Euskarazko izen tradizionala Garrüze edo Garruce[3] da. Jean-Baptiste Orpustanen esanetan[4] 'ertz harritsua' esan nahi du.
Frantsesezko toponimoak, Garris, itxura hauek izan ditu:
- Carasa (Antoninoren Ibilbidea[3]),
- Garris (1119 eta 1249[4]),
- Sanctus Felix de Garris (XIII. mendea[3], Duchesne bilduma CXIV. liburukia[5]),
- Garritz (1249[4]),
- Garriz (1264[4]),
- Castieyllo de Guarriz (1326[3], Nafarroako paperak[6]),
- Guarriz (1350[4]),
- la biele de Garris (1413[4]),
- Garriis (1472[3], Bastidaxarreko notarioak[7]),
- Garritze (1508[3], Baionako kapitulua[8]), eta
- Garris (1650).
Historia
1790ean, Donapaleuko barrutiaren barnean zegoen kantonamendu baten hiriburu bilakatu zen. Aipatutako kantonamenduan Amorotze-Zokotze, Arrueta-Sarrikota, Behauze, Bithiriña, Garrüze bera, Labetze-Bizkai, Lüküze-Altzümarta, Martxueta eta Oragarre udalerriek hartu zuten parte.
1814ko otsailaren 15ean, Espainiako Independentzia Gerra garaian, bertan Garrüzeko gudua egin zuten Harispe jeneral baxenafarrak zuzendutako napoleondar armadak eta Wellingtongo markesak zuzendutako anglo-portugaldar armadak[9].
Herria, Donapaleuko udalerriaren zati izan zen 1967ko urtarrilaren 1etik 1997ko urtarrilaren 1erarte[10].
Administrazioa
Alkateak
Agintaldia | Alkatea | Alderdia | Lanbidea |
---|---|---|---|
2001-2008 | Noël Chohobigarat | ||
2008-2014 | François Ladeuix |
Herri elkargoa
Amikuzeko Herri Elkargoaren kidea da.
Demografia
Karlos III.a Nafarroakoak agindutako[11]1412 eta 1413 artean egindako erroldaren datuak[12]1551ko erroldan lortutakoekin alderatuak[13], herriaren demografia ez zela asko handitu adierazten du. Lehendabizikoan Garrüzek 64 su zituen, bigarrenean, berriz, 68.
Hona hemen modernoagoak diren datuak:
|
Oharra: 2006ko biztanleria, INSEEk emaniko behin-behineko datua da
Ondasun nabarmenak
- Garruzeko Feria, uztailaren bukaera eta abuztuaren hasiera bitartean ospatzen dena, eta zaldi, pottoka eta behien salmenta ardatz duena.
- San Felix eliza[14], XII. mendekoa. Bere zutabe eta bere kapitela nabarmentzekoak dira, XVIII. mendekoak izanik[15] eta baita bere zurezko erretaula ere[16].
Garrüztar ezagunak
- Arnaud de Vivié, 1789an Estatu Orokorretan ordezkaria zena.
Erreferentziak
- ↑ a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ Sandre datu basea[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ a b c d e f Paul Raymond, Dictionnaire topographique Béarn-Pays basque
- ↑ a b c d e f Orpustan, Jean-Baptiste. (2006). Nouvelle toponymie basque. Presses universitaires de Bordeaux ISBN 2 86781 396 4..
- ↑ Duchesne bilduma, 99 - 114 liburukiak, Oihenarten paperak, Frantziako Liburutegi Nazionala
- ↑ Nafarroako erresumako paperak - Archives départementales des Pyrénées-Atlantiques
- ↑ Bastidaxarreko notarioak - Archives départementales des Pyrénées-Atlantiques
- ↑ Baionako kapitulua - Archives départementales des Pyrénées-Atlantiques
- ↑ Glover, Michael. (2001). The Peninsular War 1807-1814. Penguin, 314 or. ISBN 0-141-39041-7..
- ↑ Inseeren webgunea
- ↑ Zierbide, Ricardo. (1993). Censos de población de la Baja Navarra. Max Niemeyer Verlag.
- ↑ Goienetxe, Manex. (2001). Histoire générale du Pays basque. 3 Elkarlanean, 26 or. ISBN 2 9131 5634 7..
- ↑ Baratchart, Louis. (1995eko urtarrila). «des hommes et des armes qui sont dans le présent royaume de Navarre d'en deça les ports» Les amis de la vieille Navarre (Archives départementales des Pyrénées-Atlantiques) (E 575): 44-54..
- ↑ Mérimée datu-basea
- ↑ Palissy datu-basea
- ↑ Palissy datu-basea
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |