Edukira joan

Basurde: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-TaxoiDatubaseak +autoritate kontrola)
78. lerroa: 78. lerroa:
{{Commons|Sus scrofa}}
{{Commons|Sus scrofa}}
{{Wikispecies|Sus scrofa}}
{{Wikispecies|Sus scrofa}}
{{autoritate kontrola}}
{{TaxoiDatubaseak}}


[[Kategoria:Suidae]]
[[Kategoria:Suidae]]

12:15, 26 azaroa 2019ko berrikusketa

Basurde
Pleistozeno-gaur egun

Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
KlaseaMammalia
OrdenaArtiodactyla
FamiliaSuidae
LeinuaSuini
GeneroaSus
Espeziea Sus scrofa
Banaketa mapa
Datu orokorrak
Ernaldia121 egun
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakwild boar meat (en) Itzuli, haunch of wild boar (en) Itzuli eta boar's skin (en) Itzuli
Eguneko zikloaeguneko
Genomaren kokapenaensembl.org…

Basurdea (Sus scrofa) mammalia klaseko eta suidae familiako ugaztuna da. 90 – 150 cm inguru neurtzera iritsi daiteke eta 80 kg inguruko pisua pisatzera.

Ia mundu osoan zabalduta dagoen ugaztun hau txerriaren antza handia daukan animalia da. Leku batzuetan desagertuta dago, gizakiak akabatu duelako, adibidez Britainiar Uharteetan. Beste batzuetan, aldiz, gizakiak berak eraman du; Ameriketara eta Ozeaniara adibidez. Gehienak, Afrikako iparraldean, Europan eta Asian bizi dira. Ingurune guztietan bizi da baldin eta basoak badaude; horiek beharrezkoak ditu eguna gordeta pasatzeko.

Sus scrofa animaliak azpiespezie ditu:

Ezaugarriak

Txerriak bezala, buru handia eta begi txikiak ditu. Belarriak handi samarrak ditu eta musu luzea du. Musuaren bukaeran sudur-zuloak eta kailu zapal bat dauka. Emeak arrak baino txikiagoak dira eta musua luzeagoa daukate.

Basurdea oso animalia sendoa da. Zurden artean gorputz osoa estaltzen dion ile fina dauka. Aurreko hankak atzekoak baino txikiagoak dira eta laurak oso sendoak. Hankaren bukaeran bi behatzdun apatxa daukate. Buztan zuzena dute, txerriarena ez bezala.

Basurdeek duten gorputzeko atal ikusgarrienetako bat letaginak dira. Beheko masaileko letaginak oso luzeak dira (20 zentimetroraino iritsi daitezke) eta goiko masailekoak laburragoak. Arrek letagin horiek borrokarako erabiltzen dituzte eta emeek ez dituzte arrek bezain luzeak. Basurdeak animalia orojaleak dira, hau da, denetarik jaten dute: sustraiak, fruituak, karraskari txikiak, intsektuak, haratustelak, etab. Oso usaimen ona daukate eta lur azpiko jana usaintzeko gauza dira.

Ugalketa

Emeak azaro edo abenduan araldian sartzen dira eta orduan arra, bakarti bizi izan dena, hurbiltzen da emeen taldera. Garai honetan borroka latzak egoten dira arren artean emeak ernaltzeko. Lau hilabetera 2-6 kume jaioko dira. Kume hauek amarengandik esnea hartuko dute hiru edo lau hilabetez eta urtebetera arrak joango dira taldetik. Kumeek marra batzuk dauzkate bizkar aldean eta horri esker errazago egiten zaie etsaiengandik ezkutatzea. Sei hilabetera, kumeak gorrixkak dira eta heldutasun sexuala bi urterekin iristen zaie. Hemeretzi urte arte bizi daitezke.

Emeak dira taldea gidatzen dutenak.

Banaketa

Munduko lau haizeetara joz gero basurdearen berri izan dezakegu. Salbuespenak salbuespen, oso hedaturik dagoen espeziea dela esan daiteke. Salbuespenak aipatzekotan, Afrikako zona ekuatoriala eta hegoaldea aipatuko genuke basurderik gabeko gune zabal nabarmen gisa. Hala ere, aipatzekoa da bertan basurdearen ahaideak (fakokeroak) topa daitezkeela. Siberia iparraldeko muturreko klimari aurre egiteko ere ez da gai.

Europa mailan mendialdeetan dago hedatuen, eta Eskandinabiar penintsula eta Britainiar Uharteak salbu, hedapen zabala du kontinente osoan zehar. Euskal Herriari gagozkiolarik, mendialde eta basoetan oso hedatua da, baserri inguruetako baratzak ugari diren zonetan ingurune aberats eta segurua topatu duelarik. Gauetik egunera basurde eraso baten ondorioz makina bat baserritar gelditu da uztarik gabe!

Euskal Herrian

Euskal Herrian bizi dira bereziki, nekazaritza-lurrak geroz eta utziagoak daudelako. Asko daudenez nekazaritza lurretan sekulako triskantzak egiten dituzte. Zientzialariek Iberiar penintsulan bi basurde klase bereizi dituzte eta Euskal Herrian dagoena sus scrofa castillanus espeziekoa da, nahiz eta oso argi ez egon azpi espezie horren eta Europan dagoenaren (sus scrofa scrofaren) arteko desberdintasuna.

Mendi eta baso inguruetan bizi da bereziki gurean. Iberiar penintsulan Sus scrofa baeticus eta Sus scrofa castilianus azpiespezieak bizi dira, bigarrena iparraldean.

Habitata

Baso eta ingurune sastrakatsuak ditu gogoko basurdeak. Egunez animalia ezkutaria izan ohi da, eta beharrezko zaio ingurune itxi eta babestu samarra. Hala ere, itsasotik gertu ere bizi da eta ingurune irekietara osteratxoak egiteko zale ere bada.

Bizimodua

Basurde gazte bat elurretan Wisentgehege Springe parkean, Springe ondoan, Hanover, Alemania.

Oso animalia soziala da eta ez du lurraldetasunarengatiko edota bestela mugarekiko inolako lehiaketarik burutzen. Egunez sedentario samarrak izaten dira, gauez, aldiz, 2 – 15 km burutzeko gai dira. Trosta arinez mugitzen dira normalean eta larrialdi kasuan abiadura azkartzeko gai diren arren, ez dira esprinta luzaroan mantentzeko gai.

Talde txikitan migratzeko joera dute, eme eta kumeez osatuak. Taldeok 20 aletarainokoak izatera iritsi daitezke, baina orokorrean ez da dozena erdi basurde baino talde handiagorik topatzen. Arrak taldeen periferian bizi dira, araldian taldera jotzen dutelarik. Osterantzean bakartiak izaten dira, nahiz eta batzuetan ar zaharrak beste ar gazte baten konpainian ikusi izan diren arren.

Orokorrean behin-behineko ezkutalekuez baliatzen den izakia dugu. Hala eta guztiz ere, kumaldiaren amaieran pertz erako oheak osatzen ditu zuhaitz edota sastraken gerizpean. Bertan izaten ditu kumeak, bizitzako lehen egunetan ezkutatuta eta amaren begirada zorrozpean biziko direnak.

Espezieen arteko elkarrekintzak

Basurdeak basoko ekosisteman ez du inolako etsai naturalik, are gehiago, ekosistemaren dominatzaileetako bat dela esan daiteke. Basurdea mugagabe hedatu da eta leku askotan gehiegizko populazioa dela eta arazoak eragin ditu baratz eta flora basatian. Horrexegatik ehizaldiak antolatu izan dira, ekosistemaren orekarako beharrezkoa gertatzen baita basurde populazioa kontrolatzea.

Basurdea heraldikan

Euskal Herrian zein munduan barrena basurdea maiz erabili da ikur gisa herri eta hiri zein abizen ezberdinen armarrietan.

Gastronomia

Gure inguruan basurdearen okela eta berarekin egindako hestebeteak erabiltzen dituzte, txerrikiak askoz ohikoagoak badira ere.

Erreferentziak

Ikus, gainera


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Basurde
Wikispezieetan bada informazioa gehiago, gai hau dela eta: Sus scrofa