Edukira joan

Himba: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
MerZab (eztabaida | ekarpenak)
MerZab (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
11. lerroa: 11. lerroa:


=== Bizirauteko ekonomia ===
=== Bizirauteko ekonomia ===
OvaHimba nagusiki, [[Abere|abeltzainak]] dira<ref>{{Erreferentzia|izena=Pérez, Fernando Pedro|abizena=(1963-)|izenburua=Afrikako herriak|argitaletxea=Arrain|data=2008|url=https://www.worldcat.org/oclc/863179549|edizioa=1. argit|isbn=9788492401260}}</ref>, zaintzen dituzten arrazak buztan-lodiko ardiak eta [[Ahuntz|ahuntzak]] izaten  dira, baina [[Aberastasun|aberastasuna]]<nowiki/>ren neurria [[Behi|behien]] kopuruak ematen du. Halaber, lehorreko landareak  landatzen dituzte, hala nola, [[Arto|artoa]] eta [[Artatxiki|artatxikia]]. Abeltzaintza da [[esne]] eta [[haragi]] iturri nagusia OvaHimbaentzat. Bere dieta arto [[Irin|irinez]], [[Oilo|oil]]<nowiki/>o [[arrautza]], basa-belar eta [[ezti]]<nowiki/>z osatua da. Noizean behin, eta kasu berezietan, abeltzaintzaren emaitza saltzen dute [[Eskudiru|diru]] trukean. Nekazaritzatik kanpo dauden negozioak, soldatak eta ordainsariak, [[Pentsio|pentsioak]], eta beste diru sarrerak oso zati txikia dira OvaHimbaen bizibidean, gehienbat, [[Naturagune babestu|naturaguneen babesaren]] alde egiten duten lanagatik, adinekoen [[Pentsio|pentsioak]], eta [[Lehorte|lehorte<nowiki/>guneei]] Namibiako gobernuak ematen dizkien laguntzetatik datoz.
OvaHimba nagusiki, [[Abere|abeltzainak]] dira<ref name="pere">{{Erreferentzia|izena=Pérez, Fernando Pedro|abizena=(1963-)|izenburua=Afrikako herriak|argitaletxea=Arrain|data=2008|url=https://www.worldcat.org/oclc/863179549|edizioa=1. argit|isbn=9788492401260}}</ref>, zaintzen dituzten arrazak buztan-lodiko ardiak eta [[Ahuntz|ahuntzak]] izaten  dira, baina [[Aberastasun|aberastasuna]]<nowiki/>ren neurria [[Behi|behien]] kopuruak ematen du. Halaber, lehorreko landareak  landatzen dituzte, hala nola, [[Arto|artoa]] eta [[Artatxiki|artatxikia]]. Abeltzaintza da [[esne]] eta [[haragi]] iturri nagusia OvaHimbaentzat<ref name="pere"/>. Bere dieta arto [[Irin|irinez]], [[Oilo|oil]]<nowiki/>o [[arrautza]], basa-belar eta [[ezti]]<nowiki/>z osatua da. Noizean behin, eta kasu berezietan, abeltzaintzaren emaitza saltzen dute [[Eskudiru|diru]] trukean. Nekazaritzatik kanpo dauden negozioak, soldatak eta ordainsariak, [[Pentsio|pentsioak]], eta beste diru sarrerak oso zati txikia dira OvaHimbaen bizibidean, gehienbat, [[Naturagune babestu|naturaguneen babesaren]] alde egiten duten lanagatik, adinekoen [[Pentsio|pentsioak]], eta [[Lehorte|lehorte<nowiki/>guneei]] Namibiako gobernuak ematen dizkien laguntzetatik datoz.


=== Eguneroko bizitza ===
=== Eguneroko bizitza ===
[[Emakume|Emakumeek]] eta [[Neska|neskek]], [[Gizon|gizonek]] eta [[Mutil|mutilek]] baino lan gehiago egiten dute, adibidez, [[Ur|ura]] herrira eramaten dute, mopane [[Zur|egurrezko]] etxeak atondu [[buztin]] gorri eta behi-[[Simaur|simaurraz]] eginiko ohiko nahasketaz, egurra bildu, landatutako [[edankuia]]<nowiki/>k zaindu [[esne]] garratzez hornituak izateko, sukaldatu eta bazkariak zerbitzatu, eta baita [[Eskulangintza|artisautza]] lanak; [[Eskulangintza|eskulanak]], [[Jantzi|arropa]] eta bitxiak eginez.<ref /> [[Behi|Behiak]] eta [[Ahuntz|ahuntzak]] jezteko erantzukizuna ere emakume eta neskei dagokie.<ref /> Beraiek ere zaintzen dituzte seme-alabak, eta edozein emakume edo neskak zaindu ahal du beste emakume batena. Gizonen zeregin nagusiena [[Abere|abeltzaintza]]<nowiki/>z arduratzea da, artzaintzaz, askotan familia eta etxetik urrun denbora luzez ematen dutela, animalien hilketaz, [[eraikuntza]]<nowiki/>z, eta tribal herrien buruekin kontseiluak antolatzeaz.<ref />
[[Emakume|Emakumeek]] eta [[Neska|neskek]], [[Gizon|gizonek]] eta [[Mutil|mutilek]] baino lan gehiago egiten dute, adibidez, [[Ur|ura]] herrira eramaten dute, mopane [[Zur|egurrezko]] etxeak atondu [[buztin]] gorri eta behi-[[Simaur|simaurraz]] eginiko ohiko nahasketaz, egurra bildu, landatutako [[edankuia]]<nowiki/>k zaindu [[esne]] garratzez hornituak izateko, sukaldatu eta bazkariak zerbitzatu, eta baita [[Eskulangintza|artisautza]] lanak; [[Eskulangintza|eskulanak]], [[Jantzi|arropa]] eta bitxiak eginez.<ref /> [[Behi|Behiak]] eta [[Ahuntz|ahuntzak]] jezteko erantzukizuna ere emakume eta neskei dagokie.<ref /> Beraiek ere zaintzen dituzte seme-alabak, eta edozein emakume edo neskak zaindu ahal du beste emakume batena. Gizonen zeregin nagusiena [[Abere|abeltzaintza]]<nowiki/>z arduratzea da, artzaintzaz, askotan familia eta etxetik urrun denbora luzez ematen dutela<ref name="pere"/>, animalien hilketaz, [[eraikuntza]]<nowiki/>z, eta tribal herrien buruekin kontseiluak antolatzeaz.<ref />


Familia zabal baten kideek, [[etxalde]] batean bizi ohi dira (''onganda''), herri txiki baten, ''okuruwo'' ([[Arbaso|arbasoen]] su sakratua) eta abere sakratuak gordetzeko ''kraal'' baten inguruan, borobilean, etxolak eta lanerako aterpeak antolatuz. Bai, [[Su|sua]] eta bai abeltzaintza ere estuki lotuta daude hildako arbasoen gurtzearekin, su sakratuak arbasoen babesa irudikatzen du eta abere sakratuek "gizakiak eta arbasoen arteko harremanak ahalbidetzen dituzte".<ref name="ran">{{Erreferentzia|izena=Crandall, David P.,|abizena=1960-|izenburua=The place of stunted ironwood trees : a year in the lives of the cattle-herding Himba of Namibia|argitaletxea=Continuum|data=2000|url=https://www.worldcat.org/oclc/44039689|isbn=9780826412706}}</ref>
Familia zabal baten kideek, [[etxalde]] batean bizi ohi dira (''onganda''), herri txiki baten, ''okuruwo'' ([[Arbaso|arbasoen]] su sakratua) eta abere sakratuak gordetzeko ''kraal'' baten inguruan, borobilean, etxolak eta lanerako aterpeak antolatuz. Bai, [[Su|sua]] eta bai abeltzaintza ere estuki lotuta daude hildako arbasoen gurtzearekin, su sakratuak arbasoen babesa irudikatzen du eta abere sakratuek "gizakiak eta arbasoen arteko harremanak ahalbidetzen dituzte"<ref name="ran">{{Erreferentzia|izena=Crandall, David P.,|abizena=1960-|izenburua=The place of stunted ironwood trees : a year in the lives of the cattle-herding Himba of Namibia|argitaletxea=Continuum|data=2000|url=https://www.worldcat.org/oclc/44039689|isbn=9780826412706}}</ref><ref name="pere">.


=== Arropa eta orrazkera ===
=== Arropa eta orrazkera ===
36. lerroa: 36. lerroa:
== Tribal egitura ==
== Tribal egitura ==
[[Fitxategi:Headman_Kapika_und_sein_Enkel.jpg|ezkerrera|thumb|200x200px|Eskualde Buru tradizionala edo OvaHimba Buruzagia, Kapuka Thom liderra († 2009) Vita (Thom) Erret Etxekoa<ref>{{Erreferentzia|izena=Friedman, John|abizena=T.|izenburua=Imagining the post-apartheid state : an ethnographic account of Namibia|argitaletxea=Berghahn Books|data=2011|url=https://www.worldcat.org/oclc/681487355|isbn=9780857450906}}</ref>, bere bilobarekin]]
[[Fitxategi:Headman_Kapika_und_sein_Enkel.jpg|ezkerrera|thumb|200x200px|Eskualde Buru tradizionala edo OvaHimba Buruzagia, Kapuka Thom liderra († 2009) Vita (Thom) Erret Etxekoa<ref>{{Erreferentzia|izena=Friedman, John|abizena=T.|izenburua=Imagining the post-apartheid state : an ethnographic account of Namibia|argitaletxea=Berghahn Books|data=2011|url=https://www.worldcat.org/oclc/681487355|isbn=9780857450906}}</ref>, bere bilobarekin]]
Bizi diren [[basamortuko klima]] gogorra dela eta, eta kanpo eraginetik bananduak daudenez, OvaHimbako bizimodu tradizionala mantentzea lortu dute. Kideak, bi lerroko [[Jaraunsletza|ondorengotza]] oinarritzat duen egitura tribalean bizi dira, muturreko ingurugiroan bizitzen laguntzen diena.
Bizi diren [[basamortuko klima]] gogorra dela eta, eta kanpo eraginetik bananduak daudenez, OvaHimbako bizimodu tradizionala mantentzea lortu dute. Kideak, [[Jaraunsletza|ondorengo]] bikoitza oinarritzat duen egitura tribalean bizi dira, muturreko ingurugiroan bizitzen laguntzen diena.
[[Fitxategi:Himba-Arbeit.jpg|eskuinera|thumb|225x225px|Himba neska lanean]]
[[Fitxategi:Himba-Arbeit.jpg|eskuinera|thumb|225x225px|Himba neska lanean]]
Bi lerroko ondorengotzapean, tribuko kide bakoitzari bi [[klan]] dagozkio: bata aita bidezkoa (''oruzo'' izenekoa) eta bestea ama bidezkoa (''eanda'' izenekoa)<ref name="ran"/>. Himba klanetako burua bertako gizon zaharrena da. Seme-alabak aitaren klanarekin bizi dira eta alabak ezkontzean, senarraren klanera doaz bizitzera. Hala ere, aberastasunaren [[Jaraunsletza|herentziak]] ez du aita lerroa jarraitzen, amaren lerroa baizik, hau da, semeak bere aitaren [[Abere|ganadua]] oinordetzan jaso ordez, ama aldeko osabarena jasoko du.
Ondorengo bikoitzapean, tribuko kide bakoitzari bi [[klan]] dagozkio: bata aita bidezkoa (''oruzo'' izenekoa) eta bestea ama bidezkoa (''eanda'' izenekoa)<ref name="ran"/>. Himba klanetako burua bertako gizon zaharrena da. Seme-alabak aitaren klanarekin bizi dira eta alabak ezkontzean, senarraren klanera doaz bizitzera. Hala ere, aberastasunaren [[Jaraunsletza|herentziak]] ez du aita lerroa jarraitzen, amaren lerroa baizik, hau da, semeak bere aitaren [[Abere|ganadua]] oinordetzan jaso ordez, ama aldeko osabarena jasoko du.


Bi lerroko ondorengotzapena talde gutxi batzuetan bakarrik aurkitu daiteke [[Mendebaldeko Afrika|Mendebaldeko Afrikan]], [[India|Indian]], [[Australia|Australian]], [[Melanesia|Melanesian]] eta [[Polinesia|Polinesian]], eta [[Antropologia|antropologoek]] sistema onuragarritzat jotzen dute muturreko ingurunetan bizi diren taldeentzako, eremu zabal batean gizabanakoari bi [[familia]] multzoen baitan egoteko aukera ematen diolako<ref>{{Erreferentzia|izenburua=June 2001|hizkuntza=en|url=https://www.scientificamerican.com/magazine/sa/2001/06-01/#article-the-himba-and-the-dam|aldizkaria=Scientific American|sartze-data=2018-01-03}}</ref>.
Ondorengo bikoitza talde gutxi batzuetan bakarrik aurkitu daiteke [[Mendebaldeko Afrika|Mendebaldeko Afrikan]], [[India|Indian]], [[Australia|Australian]], [[Melanesia|Melanesian]] eta [[Polinesia|Polinesian]], eta [[Antropologia|antropologoek]] sistema onuragarritzat jotzen dute muturreko ingurunetan bizi diren taldeentzako, eremu zabal batean gizabanakoari bi [[familia]] multzoen baitan egoteko aukera ematen diolako<ref>{{Erreferentzia|izenburua=June 2001|hizkuntza=en|url=https://www.scientificamerican.com/magazine/sa/2001/06-01/#article-the-himba-and-the-dam|aldizkaria=Scientific American|sartze-data=2018-01-03}}</ref><ref name="pere">.


== Historia ==
== Historia ==
58. lerroa: 58. lerroa:
Honela, OvaHimbak nazioarteko ekintzaileekin batera lanean aritu dira, beren arbasoen lurrak urpetuko zituen, Kunene Ibaian proposatutako [[Presa|presa hidroelektriko]] bat blokeatzeko<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Dam will mean our destruction, warn Himba|hizkuntza=en|data=2008-01-18|url=http://www.irinnews.org/report/76311/namibia-dam-will-mean-our-destruction-warn-himba|aldizkaria=IRIN|sartze-data=2018-01-03}}</ref>. [[2011|2011an]], Namibiak Orokawen, Baynes Mendietan, presa berri bat eraikitzeko plan berri bat iragarri zuen. OvaHimbak [[2012|2012ko]] [[Otsail|otsailan]] presa hidroelektrikoaren aurkako beren protesta Adierazpena aurkeztu zuten [[Nazio Batuen Erakundea|Nazio Batuen]], [[Afrikar Batasuna]] eta Namibiako Gobernuaren aurrean<ref name="decl">{{Erreferentzia|izenburua=EARTH PEOPLES Blog » Blog Archive » DECLARATION OF THE MOST DIRECTLY AFFECTED OVAHIMBA, OVATWA, OVATJIMBA AND OVAZEMBA AGAINST THE OROKAWE DAM IN THE BAYNES MOUNTAINS|hizkuntza=en-US|url=http://earthpeoples.org/blog/?p=1061|sartze-data=2018-01-03}}</ref>.
Honela, OvaHimbak nazioarteko ekintzaileekin batera lanean aritu dira, beren arbasoen lurrak urpetuko zituen, Kunene Ibaian proposatutako [[Presa|presa hidroelektriko]] bat blokeatzeko<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Dam will mean our destruction, warn Himba|hizkuntza=en|data=2008-01-18|url=http://www.irinnews.org/report/76311/namibia-dam-will-mean-our-destruction-warn-himba|aldizkaria=IRIN|sartze-data=2018-01-03}}</ref>. [[2011|2011an]], Namibiak Orokawen, Baynes Mendietan, presa berri bat eraikitzeko plan berri bat iragarri zuen. OvaHimbak [[2012|2012ko]] [[Otsail|otsailan]] presa hidroelektrikoaren aurkako beren protesta Adierazpena aurkeztu zuten [[Nazio Batuen Erakundea|Nazio Batuen]], [[Afrikar Batasuna]] eta Namibiako Gobernuaren aurrean<ref name="decl">{{Erreferentzia|izenburua=EARTH PEOPLES Blog » Blog Archive » DECLARATION OF THE MOST DIRECTLY AFFECTED OVAHIMBA, OVATWA, OVATJIMBA AND OVAZEMBA AGAINST THE OROKAWE DAM IN THE BAYNES MOUNTAINS|hizkuntza=en-US|url=http://earthpeoples.org/blog/?p=1061|sartze-data=2018-01-03}}</ref>.


[[Norvegia]] eta [[Islandia|Islandiako]] Gobernuek Himba haurrentzako [[eskola]] mugikorrak finantzatu zituzten, baina Namibiak [[2010|2010ean]] bere gain hartu zituenetik eskolak finkoak dira. Himba liderrak kulturalki desegokitzat jotzen dute eskola sistema; beren kultura, identitatea eta bizimodua mehatxatzen duela diote. 
[[Norvegia]] eta [[Islandia|Islandiako]] Gobernuek Himba haurrentzako [[eskola]] mugikorrak finantzatu zituzten, baina Namibiak [[2010|2010ean]] bere gain hartu zituenetik eskolak finkoak dira. Himba liderrak kulturalki desegokitzat jotzen dute eskola sistema; beren kultura, identitatea eta bizimodua mehatxatzen duela diote<ref name="pere"/>


=== Giza eskubideak ===
=== Giza eskubideak ===

18:32, 3 urtarrila 2018ko berrikusketa

Himba

Himba (singularra: OmuHimba, plurala: OvaHimba) 50.000 pertsona inguruko biztanleria duen herri indigena da, Namibia iparraldeko Kunene Eskualdean (antzina Kaokoland) eta, Angolan, Kunene ibaiaren beste aldean bizi dena. Badira ere, talde gutxi batzuk OvaTwaren ezkerraldean, halaber, OvaHimba direnak, baina hauek ehiztari-biltzaileak dira. OvaHimba erdi-nomada dira, artzainak, Namibia iparraldeko eta Angola hegoaldeko Hereroengandik kulturalki bereizgarriak, OtjiHimba hitzegiten dute, Bantu familiako Hereroeraren aldaera bat, Niger–Kongo hizkuntzetako bat.

OvaHimba Namibiako azken herri erdi-nomada dira.

Kultura

Himba artzain erdi-nomadak Kaokolanden

Bizirauteko ekonomia

OvaHimba nagusiki, abeltzainak dira[1], zaintzen dituzten arrazak buztan-lodiko ardiak eta ahuntzak izaten  dira, baina aberastasunaren neurria behien kopuruak ematen du. Halaber, lehorreko landareak  landatzen dituzte, hala nola, artoa eta artatxikia. Abeltzaintza da esne eta haragi iturri nagusia OvaHimbaentzat[1]. Bere dieta arto irinez, oilarrautza, basa-belar eta eztiz osatua da. Noizean behin, eta kasu berezietan, abeltzaintzaren emaitza saltzen dute diru trukean. Nekazaritzatik kanpo dauden negozioak, soldatak eta ordainsariak, pentsioak, eta beste diru sarrerak oso zati txikia dira OvaHimbaen bizibidean, gehienbat, naturaguneen babesaren alde egiten duten lanagatik, adinekoen pentsioak, eta lehorteguneei Namibiako gobernuak ematen dizkien laguntzetatik datoz.

Eguneroko bizitza

Emakumeek eta neskek, gizonek eta mutilek baino lan gehiago egiten dute, adibidez, ura herrira eramaten dute, mopane egurrezko etxeak atondu buztin gorri eta behi-simaurraz eginiko ohiko nahasketaz, egurra bildu, landatutako edankuiak zaindu esne garratzez hornituak izateko, sukaldatu eta bazkariak zerbitzatu, eta baita artisautza lanak; eskulanak, arropa eta bitxiak eginez.Aipuaren errorea: Baliogabeko <ref> etiketa; edukirik gabeko erreferentziek izena izan behar dute Behiak eta ahuntzak jezteko erantzukizuna ere emakume eta neskei dagokie.Aipuaren errorea: Baliogabeko <ref> etiketa; edukirik gabeko erreferentziek izena izan behar dute Beraiek ere zaintzen dituzte seme-alabak, eta edozein emakume edo neskak zaindu ahal du beste emakume batena. Gizonen zeregin nagusiena abeltzaintzaz arduratzea da, artzaintzaz, askotan familia eta etxetik urrun denbora luzez ematen dutela[1], animalien hilketaz, eraikuntzaz, eta tribal herrien buruekin kontseiluak antolatzeaz.Aipuaren errorea: Baliogabeko <ref> etiketa; edukirik gabeko erreferentziek izena izan behar dute

Familia zabal baten kideek, etxalde batean bizi ohi dira (onganda), herri txiki baten, okuruwo (arbasoen su sakratua) eta abere sakratuak gordetzeko kraal baten inguruan, borobilean, etxolak eta lanerako aterpeak antolatuz. Bai, sua eta bai abeltzaintza ere estuki lotuta daude hildako arbasoen gurtzearekin, su sakratuak arbasoen babesa irudikatzen du eta abere sakratuek "gizakiak eta arbasoen arteko harremanak ahalbidetzen dituzte"[2]Aipuaren errorea: Ixteko </ref> falta da <ref> etiketarako. Neskatxa batzuek, salbuespena gisa, txirikorda bakarra daramate aurrerantz eta honek bikia dela esan nahi du.[3]

Pubertarotik aurrera, mutilak txirikorda bakarrarekin jarraituko dute, neskak ordea, otjize testuradun txirikorda asko izango dituzte, batzuk neskaren aurpegia belatzeko antolatuak, egunerokotasunean elkarrekin lotzen dituzte, eta aurpegitik kendu.[3] Gutxienez urtebetez ezkonduak diren, edo haur bat izan duten, emakumeek buruko apaindu bat daramate, ardi larruz egina, koloretako eta otjizez igurtzitako txirikordekin.[3] Gizon gazte ezkongabeek atzeraka doan txirikorda bakarrarekin jarraitzen dute, ezkonduek, berriz, txano edo burua biltzen duen zapi bat daramate, azpian, ilea txoirikordarik gabe dutela[3]. Alargun geratzen diren gizonek zapi edo txanoa kentzen dute eta ilea aske uzten. OvaHimbak, ur eskasia dela eta, ilea egur errautsaz garbitzeko ohitura dute.[3]

Ohiturak

OvaHimba poligamoak dira, batez beste, Himba gizonak bi emazte ditu aldi berean. Goiz adostutako ezkontzak burutzen dituzte. Himba neskak bere aitak aukeratutako gizonarekin ezkontzen dira. Hau nerabezaroaren hasieratik gertatzen denez, 10 urte edo gutxiago dituzten neskak ezkonduta daude.Aipuaren errorea: Baliogabeko <ref> etiketa; edukirik gabeko erreferentziek izena izan behar dute Praktika hau legez kanpokoa da Namibian, eta nahiz eta OvaHimba batzuk uko egin, oso hedatuta dago[4]. Himba herrian, ohikoa da iragatze erritu bezala, mutilak erdaintzea nerabezaroa baino lehen. Himba mutila gizontzat jotzen da ezkondu bezain pronto, baina Himba neskak ez dira emakumetzat hartzen haur bat erditu arte.

Gizartea

OvaHimba gehienak, landa inguruneetan eta baserrietan, kultur bizimodu desberdin batean bizi diren arren, gizarte dinamikoak dira, eta ez dira tokiko hiri kultura joeretatik guztiz isolatuta. OvaHimba beste talde etniko eta hirietako joera sozialekin bizi eta elkarreragiten dute. Batez ere, Opuwotik, Kunene Eskualdeko hiriburutik gertu bizi direnak, maiz bidaiatzen dute supermerkatuetan erostera, merkataritzak ematen dien erosotasunagatik, janaria salerosteko eta osasun arreta jasotzeko.Aipuaren errorea: Baliogabeko <ref> etiketa; edukirik gabeko erreferentziek izena izan behar dute

Tribal egitura

Eskualde Buru tradizionala edo OvaHimba Buruzagia, Kapuka Thom liderra († 2009) Vita (Thom) Erret Etxekoa[5], bere bilobarekin

Bizi diren basamortuko klima gogorra dela eta, eta kanpo eraginetik bananduak daudenez, OvaHimbako bizimodu tradizionala mantentzea lortu dute. Kideak, ondorengo bikoitza oinarritzat duen egitura tribalean bizi dira, muturreko ingurugiroan bizitzen laguntzen diena.

Himba neska lanean

Ondorengo bikoitzapean, tribuko kide bakoitzari bi klan dagozkio: bata aita bidezkoa (oruzo izenekoa) eta bestea ama bidezkoa (eanda izenekoa)[2]. Himba klanetako burua bertako gizon zaharrena da. Seme-alabak aitaren klanarekin bizi dira eta alabak ezkontzean, senarraren klanera doaz bizitzera. Hala ere, aberastasunaren herentziak ez du aita lerroa jarraitzen, amaren lerroa baizik, hau da, semeak bere aitaren ganadua oinordetzan jaso ordez, ama aldeko osabarena jasoko du.

Ondorengo bikoitza talde gutxi batzuetan bakarrik aurkitu daiteke Mendebaldeko Afrikan, Indian, Australian, Melanesian eta Polinesian, eta antropologoek sistema onuragarritzat jotzen dute muturreko ingurunetan bizi diren taldeentzako, eremu zabal batean gizabanakoari bi familia multzoen baitan egoteko aukera ematen diolako[6]Aipuaren errorea: Ixteko </ref> falta da <ref> etiketarako. Lehorte larri batek  abereen %90 hil zuen eta askok ganadua utzi eta errefuxiatu bihurtu ziren  Opuwo hirian, txabola auzoetan biziz Nazioarteko Gizaldeko Laguntzapean edo Koevoet unitate paramilitarretara gehituz, abeltzaintzan izan zituzten galerak eta gosetea sahiesteko.[7] Angolako mugan zehar bizi ziren OvaHimba, noizean behin bahituak izan ziren Hegoafrikako Mugako gerran, bahituri gisa batzuetan eta bestetan Namibiako Herri Askapenerako Armadara behartuta sartzeko (PLAN, SWAPOko armada)[7].

Erlijioa

OvaHimba monoteistak dira, Mukuru Jainkoa gurtzen dute, eta baita beren klanen arbasoak ere (arbasoen gurtzea). Arbasoek bedeinkatu eta madarikatu dezaketen bitartean bakarrik ahal du Mukuruk ere bedeinkatu[2]. Familia bakoitzak bere arbasoen su sakratua du, su-zaintzaileak zaintzen duelarik. Zazpi edo zortzi egunero, su-zaintzailea su sakratura hurbiltzen da, familiaren izenean Mukuru eta arbasoekin hitzegitera[2]. Askotan, Mukuru urrutiko erreinuren batean lanpetuta dagoenez, arbasoak dira Mukururen ordezkariak[2].

OvaHimbak omitin sinesten dute, batzuen esanetan sorginkeria bezala itzultzen da baina, beste batzuek, "magia beltza" edo "botika gaiztoa" deritzote[2]. OvaHimba batzuek heriotza omitik eragiten duela uste dute, edo, hobeto esanda, norbaitek helburu maltzurrekin omiti erabiliz[2]. Gainera, batzuen ustetan, omiti erabiltzen duten pertsona gaiztoek,  beste baten buruan pentsamendu txarrak jarri ditzakete edo ezohiko gertaerak sortu (hala nola, gaixotasun arrunt batek norbaiten bizitza arriskuan jartzen duenean)[2]. Omiti erabiltzaileek ez diote beti bere biktimari zuzenean erasotzen; batzuetan sendiko bat edo maite duena kaltetzen dute[2]. Honelakotan OvaHimbak Afrikako sendalari-sorgina kontsultatzen dute, aparteko gertaeraren atzean zer dagoen edo omitiaren iturria zein den agerian jartzeko[2].

Namibiaren Independentzia geroztik

Himba eskola mugikorra

OvaHimba herria arrakastatsua izan da bere kultura eta bizimodu tradizionala mantentzen.

Honela, OvaHimbak nazioarteko ekintzaileekin batera lanean aritu dira, beren arbasoen lurrak urpetuko zituen, Kunene Ibaian proposatutako presa hidroelektriko bat blokeatzeko[8]. 2011an, Namibiak Orokawen, Baynes Mendietan, presa berri bat eraikitzeko plan berri bat iragarri zuen. OvaHimbak 2012ko otsailan presa hidroelektrikoaren aurkako beren protesta Adierazpena aurkeztu zuten Nazio Batuen, Afrikar Batasuna eta Namibiako Gobernuaren aurrean[9].

Norvegia eta Islandiako Gobernuek Himba haurrentzako eskola mugikorrak finantzatu zituzten, baina Namibiak 2010ean bere gain hartu zituenetik eskolak finkoak dira. Himba liderrak kulturalki desegokitzat jotzen dute eskola sistema; beren kultura, identitatea eta bizimodua mehatxatzen duela diote[1]

Giza eskubideak

Ovatwa azken ehiztari eta biltzaile talde batzuk Kunene eskualdean, Namibiako iparraldean, segurtasun eremuetan sartuak daude, Himba buruen kexen arren, Ovatwak han bere baimenik gabe eta, beren nahien aurka bait daude[10].

2012ko otsailean, Himba buruzagi tradizionalek[11], Afrikar Batasuna eta Nazio Batuen OHCHRri bi Deklarazio bereiziak[12] luzatu zizkieten .

Lehenak, "Ovahimba, Ovatwa, Ovatjimba eta Ovazemba kaltetuenen deklarazioa, Baynes Mendietako Orokawe presaren aurka"[9] deiturikoa, Kunena ibaiaren ondoan bizi diren eskualdeko Himba buruzagien eta komunitateen kontrako arrazoiak deskribatzen ditu.

Bigarrenak, "Namibiako Kakaolandeko Himba buruzagi tradizionalen adierazpena"[12] deiturikoa, Namibiako Gobernuak urratu dituen eskubide zibil, kultural, ekonomiko, ingurumenarekiko, gizarte eta politikoak zerrendatzen ditu.

2012ko Irailan, Herri Indigenen Eskubideei buruzko Nazio Batuen Kontalari Bereziak OvaHimbak bisitatu zituen eta haien kezkak entzun; inguruko tribuetako buruzagien jurisdikziopean daudela gutxiengo komunitateen izenean erabakiak hartzen dituztelarik. Bere ustez, ohiko buruzagien onartzea falta da, Namibiako zuzenbidearen arabera, gutxiengo indigenen tribuen "lur komunak" aintzatespena falta dela[13].

2012ko azaroaren 23an, Omuhonga eta Epupa eskualdetako ehundaka OvaHimba eta Zemba Okanguatin protestatu egin zuten Baynes Mendietan, Kunene Ibaian, presa eraikitzeko Namibiak duen planaren aurka, beren lur tradizionaletan meatzaritza jarduerak gehitzearen kontra, eta giza eskubideen urraketen aurka[14].

2013ko martxoaren 25ean, 1.000 Himba baino gehiagok protesta egin zuten berriro, oraingoan Opuwoan, Namibian bizi dituzten giza eskubideen urraketen aurka. Bere frustrazioa adierazi zuten Himba tradiziozko buruzagiak "Agintari tradizionalak" bezala aitorpen falta izateagatik gobernuaren aldetik[15]; Namibiako planak Orokawe presa Baynes Mendilerroan eraikitzeko Kunene ibaian OvaHimbak kontsultatu gabe, eraikuntza planak onartzen ez dituztenak; hezkuntza kulturalki desegokia; beren ohiko lur eremu batzuen legez kanpoko hesiketa; eta mendeetan zehar bizi izan diren lurraldeko jabetza eskubide eza. 2002ko Komunitate Lurreko Erreforma Legearen ezarpenaren aurka ere protestatu zuten[16].

2013ko urriaren 14ean, Kaipka Himba buruzagiak, Epupa bere eskualdearen eta komunitatearen izenean Wild Girls, alemaniar RTL errealitate TB ikuskizuna, gaitzetsi zuen, Himba jende eta herritarrak modu okerrean erabiltzen bait zituen, eta saioen geldialdia eskatu zuen, Himba jendearen kultura eta izaeraz iseka egingo zutelako[17].

2014ko martxoaren 29an, Angola eta Namibiako OvaHimbak, protestan abiatu ziren berriz ere, presaren eraikuntzaren aurka eta gobernuak beren eskualdeko Himba buruzagia erostearen saiakeraren aurka. Epupa eskualdeko, presak gehien kaltetuko zuen eskuladeko Himba komunitateak sinatutako gutunean, buruzagi tradizionalek zera azaldu zuten; eroskeriaren ondorioz buruzagi ohiak sinatutako baimen inprimiakiak ez zuela inongo baliorik, beraiek presaren kontra jarraitzen bait zuten[18].

Ikerketa antropologikoak

Koloreen pertzepzioa

Hainbat ikertzaileek OvaHimba koloreen pertzeptzioa aztertu dute[19]. OvaHimbak lau kolore izen erabiltzen dituzte: zuzu urdin, gorri, berde eta morearen tonu ilunei dagokio; vapa zuria da eta horiaren zenbait tonu; buru, berde eta urdin zenbait tonu; eta dambu berde, gorri eta marroiaren beste zenbait tonu. Horrek, OvaHimbak Herero kolore kategoria batean dauden bi kolore bereizteko hartzen duten denbora luzatzen duela uste da, bi kolorekoak kategoria desberdinetan bereizten duten hizkuntzadun pertsonekin alderatuta[20].

Ikus, halaber,

Literatura

Erreferentziak

  1. a b c d (1963-), Pérez, Fernando Pedro. (2008). Afrikako herriak. (1. argit. argitaraldia) Arrain ISBN 9788492401260..
  2. a b c d e f g h i j 1960-, Crandall, David P.,. (2000). The place of stunted ironwood trees : a year in the lives of the cattle-herding Himba of Namibia. Continuum ISBN 9780826412706..
  3. a b c d e Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman dai izeneko erreferentziarako
  4. (Ingelesez) «Opuwo's lonely voice against child marriages» The Namibian (Noiz kontsultatua: 2018-01-03).
  5. T., Friedman, John. (2011). Imagining the post-apartheid state : an ethnographic account of Namibia. Berghahn Books ISBN 9780857450906..
  6. (Ingelesez) «June 2001» Scientific American (Noiz kontsultatua: 2018-01-03).
  7. a b Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman mich izeneko erreferentziarako
  8. (Ingelesez) «Dam will mean our destruction, warn Himba» IRIN 2008-01-18 (Noiz kontsultatua: 2018-01-03).
  9. a b (Ingelesez) EARTH PEOPLES Blog  » Blog Archive  » DECLARATION OF THE MOST DIRECTLY AFFECTED OVAHIMBA, OVATWA, OVATJIMBA AND OVAZEMBA AGAINST THE OROKAWE DAM IN THE BAYNES MOUNTAINS. (Noiz kontsultatua: 2018-01-03).
  10. (Ingelesez) Indigenous groups in Namibia demand a halt to a new dam on their land | Open Society Initiative of Southern Africa (OSISA). 2012-02-28 (Noiz kontsultatua: 2018-01-03).
  11. Indigenous Himba Appeal to UN to Fight Namibian Dam. 2013-10-17 (Noiz kontsultatua: 2018-01-03).
  12. a b (Ingelesez) EARTH PEOPLES Blog  » Blog Archive  » Download original: DECLARATION BY THE TRADITIONAL HIMBA LEADERS OF KAOKOLAND IN NAMIBIA. (Noiz kontsultatua: 2018-01-03).
  13. A.HRC.24.41_AUV.pdf. (Noiz kontsultatua: 2018-01-03).
  14. (Ingelesez) EARTH PEOPLES Blog  » Blog Archive  » NAMIBIA: INDIGENOUS SEMI-NOMADIC HIMBA AND ZEMBA MARCH IN PROTEST AGAINST DAM, MINING AND HUMAN RIGHTS VIOLATIONS. (Noiz kontsultatua: 2018-01-03).
  15. (Ingelesez) EARTH PEOPLES Blog  » Blog Archive  » German GIZ directly engaged with dispossessing indigenous peoples of their lands and territories in Namibia. (Noiz kontsultatua: 2018-01-03).
  16. Sasman, Catherine. (2013-03-26). «Namibia: Himba, Zemba Reiterate 'No' to Baynes Dam» The Namibian (Windhoek) (Noiz kontsultatua: 2018-01-03).
  17. Sasman, Catherine. (2013-03-26). «Namibia: Himba, Zemba Reiterate 'No' to Baynes Dam» The Namibian (Windhoek) (Noiz kontsultatua: 2018-01-03).
  18. Sasman, Catherine. (2013-03-26). «Namibia: Himba, Zemba Reiterate 'No' to Baynes Dam» The Namibian (Windhoek) (Noiz kontsultatua: 2018-01-03).
  19. Roberson, Debi; Davidoff, Jules; R L Davies, Ian; Shapiro, Laura. (2006-01-01). Colour categories and category acquisition in Himba and English.  doi:10.1075/z.pics2.14rob. (Noiz kontsultatua: 2018-01-03).
  20. (Ingelesez) Regier, Terry. (pdf) Language, thought, and color: Whorf was half right. (Noiz kontsultatua: 2018/01/03).

Gehiago irakurri

  • ISBN 0-8264-1270-X..
  • Peter Pickford, Beverly Pickford, Margaret Jacobsohn: Himba; ed. New Holland Argitaletxeak (ERRESUMA batua) Ltd, 1990; ISBN 978-1-85368-084-7
  • Klaus G. Förg, Gerhard Burkl: Himba. Namibias ockerrotes Volk; Rosenheim: Rosenheimer Verlagshaus, 2004; ISBN 3-475-53572-6 (alemanez)
  • Rina Sherman: Ma vie avec les Ovahimba; Paris: Hugo et Cie, 2009; ISBN 978-2-7556-0261-6 (frantsesez)

Kanpoko loturak

Argazkiak