Xabier Etxebarrieta: berrikuspenen arteko aldeak
9. lerroa: | 9. lerroa: | ||
|orrialdea=263 |
|orrialdea=263 |
||
|url=https://books.google.es/books?id=8i4RWPs66B0C&printsec=frontcover&hl=es#v=onepage&q&f=false}}</ref> |
|url=https://books.google.es/books?id=8i4RWPs66B0C&printsec=frontcover&hl=es#v=onepage&q&f=false}}</ref> |
||
1957 aita hil zitzaion. 1961 urtean, Bilboko Alde Zaharrera aldatu zen familia, egungo [[Miguel Unamuno plaza (Bilbo)|Miguel Unamuno plaza]]ra. Ekonomia ikasketak egin zituen Elkano kaleko eskolan lehenbizi eta 1964tik Sarrikoko fakultatean. Musika klasikoa, literatura eta zinema hizketagai zituen lagunartea zuen. Euskara ikasteari |
1957 aita hil zitzaion. 1961 urtean, Bilboko Alde Zaharrera aldatu zen familia, egungo [[Miguel Unamuno plaza (Bilbo)|Miguel Unamuno plaza]]ra. Ekonomia ikasketak egin zituen Elkano kaleko eskolan lehenbizi eta 1964tik Sarrikoko fakultatean. Musika klasikoa, literatura eta zinema hizketagai zituen lagunartea zuen. Euskara ikasteari ere ekin zion. 1963 urtean maitasun harreman laburra baina bizia du Isabel izeneko neska batekin. Idatzi ere egiten du, ia beti gaztelaniaz. 1961-62 urteetan ''El ruido de la vida'' lehen olerki-bilduma osatzen du, eta hurrengo urteetan ''Voces de amianto y calma'' (1963), ''En pie de pensamiento'' (1964, zeinarekin ''Adonais'' olerki-sarira aurkezten den), ''Las turbias potestades'' (1966) eta ''Versos sueltos'' (1963-1967).<ref name=LE>{{es}} {{Erreferentzia |
||
|abizena=Lorenzo Espinosa |
|abizena=Lorenzo Espinosa |
||
|izena=José María |
|izena=José María |
||
18. lerroa: | 18. lerroa: | ||
|url=https://books.google.es/books?id=Rz2F88evSNUC&printsec=frontcover&hl=es#v=onepage&q&f=false}}</ref> |
|url=https://books.google.es/books?id=Rz2F88evSNUC&printsec=frontcover&hl=es#v=onepage&q&f=false}}</ref> |
||
Fakultatean ''Facultad'' eta ''Sarriko'' izeneko ikasle-aldizkarietan idatzi eta azken horren zuzendaria ere izan zen. 1963-64 eta 1964-65 ikasturteetan militantzia politikoan aritzen da; hain zuzen, [[SEU]] (''Sindicato Español Universitario'') izeneko ikasleen sindikatu ofizial falangistaren aurkako mobilizazioetan nabarmentzen da. [[ETA]]n 1963an sartu zen<ref name=GC/>; hasieran, ordea, bere ardura garrantzi txikikoa da, eta bilera batzuetan parte hartu eta Ipar Euskal Herrian egindako trebatze-saio batzuetara mugatzen da. |
Fakultatean ''Facultad'' eta ''Sarriko'' izeneko ikasle-aldizkarietan idatzi eta azken horren zuzendaria ere izan zen. 1963-64 eta 1964-65 ikasturteetan militantzia politikoan aritzen da; hain zuzen, [[SEU]] (''Sindicato Español Universitario'') izeneko ikasleen sindikatu ofizial falangistaren aurkako mobilizazioetan nabarmentzen da. [[ETA]]n 1963an sartu zen<ref name=GC/>; hasieran, ordea, bere ardura garrantzi txikikoa da, eta bilera batzuetan parte hartu eta Ipar Euskal Herrian egindako trebatze-saio batzuetara mugatzen da.<ref name=LE/> 1965 urtean, ordea, ETA zuzentzen duen taldea Ipar Euskal Herritik deportatu, eta barruko ekintzaileen rola, tartean Etxebarrieta anaiena handitzen doa. |
||
== Etxebarrietaren jarduna ETAn == |
|||
1965ean ospatutako IV. Asanbleako garaitik, ETA printzipio sozialistak bereganatzen doa. Hurrengo bi urteetan joera hori areagotzen doa, ETAren Bulego Politikoa sektore ezkertiarren esku geratzen denean, eta printzipio abertzaleak alde batera geratzen direnean. Joera ezkertiar esklusibista horrek tentsioak eragin zituen ETAn eta egoerari irtenbide emateko, 1967 urtean V. Asanblea ospatu zen, Txabi etxebrrietaren zuzendaritzapean. Gaixo egoteagatik ez zen bertaratu [[Jose Antonio Etxebarrieta]], baina Txabi izan zen anaiak idatziriko ''Informe Txatarra'' izeneko txostena planteatu zuena, Bulego Politikoaren ikuspuntuak gaitzetsiz, espainiartuak, erreformazaleak, abertzaletasunaren aurkakoak eta bakezaleak izateagatik, eta abertzaletasun iraultzailea aldarrikatuz. Erakundea lau fronte osatuz antolatzea ere erabaki: kulturala, politikoa, militarra eta sozioekonomiko edo langilea. Asanblean galtzaile gertatutako tesien ordezkariak, Bulego Politikoaren taldekoak, [[Patxi Iturrioz]]en ingurukoak, kanporatuak izan ziren, eta ondoren [[ETA-Berri]] izeneko taldea osatu zuten. Hurrengo hilabeteetan Txabi Etxebarrietaren lana garrantzitsua izan zen erakundean, langileen frontea berregituratu egin baitzuen, zatiketaren ondorioz ahulduta geratu zenez. Garai horretan abiarazten da gainera IV. Asanblean onartutako ekintza-errepresio-ekintza estrategia eta 1967 urtean zehar ugariak izango dira ekintza armatuak. Errepresioa ere areagotzen doa eta Etxebarrieta bera da horren lekuko: 1967ko azaroaren 7an guardia zibil batzuk tiro egiten diote Etxebarrietari [[Derio]]n, baina honek onik ihes egitea lortzen du. Ipar Euskal Herrira ihes egingo zuelakoan, kontrol zorrotzak jarri ziren hurrengo egunetan eta Etxebarrieta zelakoan Mikel Iturbe izeneko gaztea tirokatu eta hil zuten mugan. |
|||
== José Pardines goardia zibilaren eta Etxebarrietaren hilketak == |
== José Pardines goardia zibilaren eta Etxebarrietaren hilketak == |
09:30, 27 maiatza 2016ko berrikusketa
Txabi Etxebarrieta, izen osoz Xabier Etxebarrieta Ortiz (Bilbo, Bizkaia, 1944ko urriaren 14a – Tolosa, Gipuzkoa, 1968ko ekainaren 7a), ETAko kide nabarmena izan zen, 1967an ETAren V. Asanbladako buruetako bat eta ondorengo ETAren Biltzar Ttipi edo batzorde exekutiboko kidea. ETAren lehen hilketa egin eta, aldi berean, Guardia Zibilak hil zuen lehen etakidea izateagatik ere da ezaguna. Etxebarrietaren hilketa ETAk espreski antolatutako lehen hilketa azkartu zuen, Melitón Manzanasena, bi hilabete geroago, 1968ko abuztuan.
Biografia
Bilboko Abando auzoan jaio zen, Ibañez kalean, 1944ko urriaren 14an. Aitaren aldeko familia Ispasterrekoa eta Lekeitiokoa zen, eta Aiaraldekoa amaren aldekoa. Lau anaietatik hirugarren izan zen, Jose Antonio eta Angelen ondoren, eta Asunberen aurretik. Lehen hezkuntza eta batxilergoa eskolapioen ikastetxean egin zituen. Eskolapioen ikastetxea Francoren erregimenaren aurkako jarrera izateagatik nabarmendu zen. Han, Justo Mokoroa eta Jabier Eizagirre, izan zituen irakasle, biak abertzaleak.[1] 1957 aita hil zitzaion. 1961 urtean, Bilboko Alde Zaharrera aldatu zen familia, egungo Miguel Unamuno plazara. Ekonomia ikasketak egin zituen Elkano kaleko eskolan lehenbizi eta 1964tik Sarrikoko fakultatean. Musika klasikoa, literatura eta zinema hizketagai zituen lagunartea zuen. Euskara ikasteari ere ekin zion. 1963 urtean maitasun harreman laburra baina bizia du Isabel izeneko neska batekin. Idatzi ere egiten du, ia beti gaztelaniaz. 1961-62 urteetan El ruido de la vida lehen olerki-bilduma osatzen du, eta hurrengo urteetan Voces de amianto y calma (1963), En pie de pensamiento (1964, zeinarekin Adonais olerki-sarira aurkezten den), Las turbias potestades (1966) eta Versos sueltos (1963-1967).[2]
Fakultatean Facultad eta Sarriko izeneko ikasle-aldizkarietan idatzi eta azken horren zuzendaria ere izan zen. 1963-64 eta 1964-65 ikasturteetan militantzia politikoan aritzen da; hain zuzen, SEU (Sindicato Español Universitario) izeneko ikasleen sindikatu ofizial falangistaren aurkako mobilizazioetan nabarmentzen da. ETAn 1963an sartu zen[1]; hasieran, ordea, bere ardura garrantzi txikikoa da, eta bilera batzuetan parte hartu eta Ipar Euskal Herrian egindako trebatze-saio batzuetara mugatzen da.[2] 1965 urtean, ordea, ETA zuzentzen duen taldea Ipar Euskal Herritik deportatu, eta barruko ekintzaileen rola, tartean Etxebarrieta anaiena handitzen doa.
Etxebarrietaren jarduna ETAn
1965ean ospatutako IV. Asanbleako garaitik, ETA printzipio sozialistak bereganatzen doa. Hurrengo bi urteetan joera hori areagotzen doa, ETAren Bulego Politikoa sektore ezkertiarren esku geratzen denean, eta printzipio abertzaleak alde batera geratzen direnean. Joera ezkertiar esklusibista horrek tentsioak eragin zituen ETAn eta egoerari irtenbide emateko, 1967 urtean V. Asanblea ospatu zen, Txabi etxebrrietaren zuzendaritzapean. Gaixo egoteagatik ez zen bertaratu Jose Antonio Etxebarrieta, baina Txabi izan zen anaiak idatziriko Informe Txatarra izeneko txostena planteatu zuena, Bulego Politikoaren ikuspuntuak gaitzetsiz, espainiartuak, erreformazaleak, abertzaletasunaren aurkakoak eta bakezaleak izateagatik, eta abertzaletasun iraultzailea aldarrikatuz. Erakundea lau fronte osatuz antolatzea ere erabaki: kulturala, politikoa, militarra eta sozioekonomiko edo langilea. Asanblean galtzaile gertatutako tesien ordezkariak, Bulego Politikoaren taldekoak, Patxi Iturriozen ingurukoak, kanporatuak izan ziren, eta ondoren ETA-Berri izeneko taldea osatu zuten. Hurrengo hilabeteetan Txabi Etxebarrietaren lana garrantzitsua izan zen erakundean, langileen frontea berregituratu egin baitzuen, zatiketaren ondorioz ahulduta geratu zenez. Garai horretan abiarazten da gainera IV. Asanblean onartutako ekintza-errepresio-ekintza estrategia eta 1967 urtean zehar ugariak izango dira ekintza armatuak. Errepresioa ere areagotzen doa eta Etxebarrieta bera da horren lekuko: 1967ko azaroaren 7an guardia zibil batzuk tiro egiten diote Etxebarrietari Derion, baina honek onik ihes egitea lortzen du. Ipar Euskal Herrira ihes egingo zuelakoan, kontrol zorrotzak jarri ziren hurrengo egunetan eta Etxebarrieta zelakoan Mikel Iturbe izeneko gaztea tirokatu eta hil zuten mugan.
José Pardines goardia zibilaren eta Etxebarrietaren hilketak
1968ko ekainaren 7an, Seat 850 coupé auto batean zihoazelarik, Adunatik Billabonarako errepidean, motozikleta banatan zebiltzan bi goardia zibilek Txabi Etxebarrieta eta Iñaki Sarasketa geldiarazi zituzten errutinazko kontrol batean. Autoa Mario Onaindiak lapurtutakoa zen,[3] eta matrikula aldatua zuen. José Pardines goardia zibila, autoaren atzealdean makurtuta, autoaren bastidoreko zenbakia matrikularekin bat ez zetozela ohartu zela ikusita, Etxebarrieta pistola hartuta autotik atera eta tiro egin zion bizkarretik; erortzean beste hiruzpalau tiro egin zizkion bularrean. Ihesean, Benta Haundin, Tolosaren hegoaldean, Guardia Zibilarekin tiroketa izan zuen, eta Etxebarrieta hil zuten. Iñaki Sarasketak ihes egitea lortu zuen, eta Errezilgo elizan gorde zen. Biharamunean atxilotu zuten.
Etxebarrietaren idazlanak
Etxebarrietaren lanak liburu batean bildu zituen Jose Maria Lorenzo Espinosak, 1996an: Poesía y otros escritos. 1961-1967.
Txabi Etxebarrieta, musikan
Etxebarrietaren irudia frankismo garaian mitifikatua izan zen. Horren adibide dugu Telesforo Monzonek eskaini zion Txabi Etxebarrieta kanta. Kanta hori Imanol Larzabal abeslariak eman zuen ezagutzera, bere Herriak ez du barkatuko diskoan, 1974an. 2007an Fermin Muguruzak eta Txabi Strubellek bertsio berri bat plazaratu zuten, Ahaztuak 1936-1977 elkarteak egindako Oroitzapenerako kantak izenburuko diskoan.
Hauek dira abestiaren lehen hitzak, abestian lelo gisa errepikatzen direnak[4]:
- Lehengo batean
- kalearen erdian
- Benta-Handi erdian,
- Xabier anaia, hil zuten.
Erreferentziak
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Gonzalez Chamorro, Javier. (2009). Bitarte: humanidades e historia del conflicto vasco-navarro : fueros, constitución y autodeterminación. , 263 or..
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Lorenzo Espinosa, José María. (1996). Poesía y otros escritos, 1961-1967. Txalaparta, 11-14 or..
- ↑ (Gaztelaniaz) Martínez Gorriarán, Carlos. (2011). Jorge Oteiza, hacedor de vacíos. , 316 or..
- ↑ Oroitzapenerako kantak, 26.or.