Edukira joan

Xabier Etxebarrieta: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
9. lerroa: 9. lerroa:
|orrialdea=263
|orrialdea=263
|url=https://books.google.es/books?id=8i4RWPs66B0C&printsec=frontcover&hl=es#v=onepage&q&f=false}}</ref>
|url=https://books.google.es/books?id=8i4RWPs66B0C&printsec=frontcover&hl=es#v=onepage&q&f=false}}</ref>
1957 aita hil zitzaion. 1961 urtean, Bilboko Alde Zaharrera aldatu zen familia, egungo [[Miguel Unamuno plaza (Bilbo)|Miguel Unamuno plaza]]ra. Ekonomia ikasketak egin zituen Elkano kaleko eskolan lehenbizi eta 1964tik Sarrikoko fakultatean. Musika klasikoa, literatura eta zinema hizketagai zituen lagunartea zuen. Euskara ikasteari ekiten dio. 1963 urtean maitasun harreman laburra baina bizia du Isabel izeneko neska batekin. Idatzi ere egiten du, beti gaztelaniaz. 1961-62 urteetan ''El ruido de la vida'' lehen olerki-bilduma osatzen du, eta hurrengo urteetan ''Voces de amianto y calma'' (1963), ''En pie de pensamiento'' (1964, zeinarekin ''Adonais'' olerki-sarira aurkezten den), ''Las turbias potestades'' (1966) eta ''Versos sueltos'' (1963-1967) bildumak osatzen ditu.<ref name=LE>{{es}} {{Erreferentzia
1957 aita hil zitzaion. 1961 urtean, Bilboko Alde Zaharrera aldatu zen familia, egungo [[Miguel Unamuno plaza (Bilbo)|Miguel Unamuno plaza]]ra. Ekonomia ikasketak egin zituen Elkano kaleko eskolan lehenbizi eta 1964tik Sarrikoko fakultatean. Musika klasikoa, literatura eta zinema hizketagai zituen lagunartea zuen. Euskara ikasteari ekiten dio. 1963 urtean maitasun harreman laburra baina bizia du Isabel izeneko neska batekin. Idatzi ere egiten du, beti gaztelaniaz. 1961-62 urteetan ''El ruido de la vida'' lehen olerki-bilduma osatzen du, eta hurrengo urteetan ''Voces de amianto y calma'' (1963), ''En pie de pensamiento'' (1964, zeinarekin ''Adonais'' olerki-sarira aurkezten den), ''Las turbias potestades'' (1966) eta ''Versos sueltos'' (1963-1967).<ref name=LE>{{es}} {{Erreferentzia
|abizena=Lorenzo Espinosa
|abizena=Lorenzo Espinosa
|izena=José María
|izena=José María

13:33, 26 maiatza 2016ko berrikusketa

Txabi Etxebarrieta, izen osoz Xabier Etxebarrieta Ortiz (Bilbo, Bizkaia, 1944ko urriaren 14aTolosa, Gipuzkoa, 1968ko ekainaren 7a), ETAko kide nabarmena izan zen, 1967an ETAren V. Asanbladako buruetako bat eta ondorengo ETAren Biltzar Ttipi edo batzorde exekutiboko kidea. ETAren lehen hilketa egin eta, aldi berean, Guardia Zibilak hil zuen lehen etakidea izateagatik ere da ezaguna. Etxebarrietaren hilketa ETAk espreski antolatutako lehen hilketa azkartu zuen, Melitón Manzanasena, bi hilabete geroago, 1968ko abuztuan.

Biografia

Bilboko Abando auzoan jaio zen, Ibañez kalean, 1944ko urriaren 14an. Aitaren aldeko familia Ispasterrekoa eta Lekeitiokoa zen, eta Aiaraldekoa amaren aldekoa. Lau anaietatik hirugarren izan zen, Jose Antonio eta Angelen ondoren, eta Asunberen aurretik. Lehen hezkuntza eta batxilergoa eskolapioen ikastetxean egin zituen. Eskolapioen ikastetxea Francoren erregimenaren aurkako jarrera izateagatik nabarmendu zen. Han, Justo Mokoroa eta Jabier Eizagirre, izan zituen irakasle, biak abertzaleak.[1] 1957 aita hil zitzaion. 1961 urtean, Bilboko Alde Zaharrera aldatu zen familia, egungo Miguel Unamuno plazara. Ekonomia ikasketak egin zituen Elkano kaleko eskolan lehenbizi eta 1964tik Sarrikoko fakultatean. Musika klasikoa, literatura eta zinema hizketagai zituen lagunartea zuen. Euskara ikasteari ekiten dio. 1963 urtean maitasun harreman laburra baina bizia du Isabel izeneko neska batekin. Idatzi ere egiten du, beti gaztelaniaz. 1961-62 urteetan El ruido de la vida lehen olerki-bilduma osatzen du, eta hurrengo urteetan Voces de amianto y calma (1963), En pie de pensamiento (1964, zeinarekin Adonais olerki-sarira aurkezten den), Las turbias potestades (1966) eta Versos sueltos (1963-1967).[2]

Fakultatean Facultad eta Sarriko izeneko ikasle-aldizkarietan idatzi eta azken horren zuzendaria ere izan zen. 1963-64 eta 1964-65 ikasturteetan militantzia politikoan aritzen da; hain zuzen, SEU (Sindicato Español Universitario) izeneko ikasleen sindikatu ofizial falangistaren aurkako mobilizazioetan nabarmentzen da. ETAn 1963an sartu zen[1]; hasieran, ordea, bere ardura garrantzi txikikoa da, eta bilera batzuetan parte hartu eta Ipar Euskal Herrian egindako trebatze-saio batzuetara mugatzen da. ETAren V. Asanbladatik hartzen du rol nabarmena erakundean.[2]

José Pardines goardia zibilaren eta Etxebarrietaren hilketak

1968ko ekainaren 7an, Seat 850 coupé auto batean zihoazelarik, Adunatik Billabonarako errepidean, motozikleta banatan zebiltzan bi goardia zibilek Txabi Etxebarrieta eta Iñaki Sarasketa geldiarazi zituzten errutinazko kontrol batean. Autoa Mario Onaindiak lapurtutakoa zen,[3] eta matrikula aldatua zuen. José Pardines goardia zibila, autoaren atzealdean makurtuta, autoaren bastidoreko zenbakia matrikularekin bat ez zetozela ohartu zela ikusita, Etxebarrieta pistola hartuta autotik atera eta tiro egin zion bizkarretik; erortzean beste hiruzpalau tiro egin zizkion bularrean. Ihesean, Benta Haundin, Tolosaren hegoaldean, Guardia Zibilarekin tiroketa izan zuen, eta Etxebarrieta hil zuten. Iñaki Sarasketak ihes egitea lortu zuen, eta Errezilgo elizan gorde zen. Biharamunean atxilotu zuten.

Etxebarrietaren idazlanak

Etxebarrietaren lanak liburu batean bildu zituen Jose Maria Lorenzo Espinosak, 1996an: Poesía y otros escritos. 1961-1967.

Txabi Etxebarrieta, musikan

Etxebarrietaren irudia frankismo garaian mitifikatua izan zen. Horren adibide dugu Telesforo Monzonek eskaini zion Txabi Etxebarrieta kanta. Kanta hori Imanol Larzabal abeslariak eman zuen ezagutzera, bere Herriak ez du barkatuko diskoan, 1974an. 2007an Fermin Muguruzak eta Txabi Strubellek bertsio berri bat plazaratu zuten, Ahaztuak 1936-1977 elkarteak egindako Oroitzapenerako kantak izenburuko diskoan.

Hauek dira abestiaren lehen hitzak, abestian lelo gisa errepikatzen direnak[4]:

Lehengo batean
kalearen erdian
Benta-Handi erdian,
Xabier anaia, hil zuten.

Erreferentziak

  1. a b (Gaztelaniaz) Gonzalez Chamorro, Javier. (2009). Bitarte: humanidades e historia del conflicto vasco-navarro : fueros, constitución y autodeterminación. , 263 or..
  2. a b (Gaztelaniaz) Lorenzo Espinosa, José María. (1996). Poesía y otros escritos, 1961-1967. Txalaparta, 11-14 or..
  3. (Gaztelaniaz) Martínez Gorriarán, Carlos. (2011). Jorge Oteiza, hacedor de vacíos. , 316 or..
  4. Oroitzapenerako kantak, 26.or.