Carmen Kurtz: berrikuspenen arteko aldeak
+jaiotza eta heriotza datak |
|||
1. lerroa: | 1. lerroa: | ||
'''Carmen Kurtz''' (jaiotza-izena: ''Carmen de Rafel Marés'') katalan idazlea izan zen ([[Bartzelona]], [[1911]] - [[1999]]). |
'''Carmen Kurtz''' (jaiotza-izena: ''Carmen de Rafel Marés'') katalan idazlea izan zen ([[Bartzelona]], [[1911]]ko [[irailaren 18]]a - [[1999]]ko [[otsailaren 5]]a). |
||
== Biografia == |
== Biografia == |
20:59, 25 urtarrila 2016ko berrikusketa
Carmen Kurtz (jaiotza-izena: Carmen de Rafel Marés) katalan idazlea izan zen (Bartzelona, 1911ko irailaren 18a - 1999ko otsailaren 5a).
Biografia
1935ean, ikasketak Londresen egin ondoren, Pierre Kurtzekin ezkondu zen, eta idazten hasi zenean, haren abizena hartu zuen. Ezkondutakoan Frantziara joan ziren, baina Bigarren Mundu Gerran senarra gerrara deitu zuten, eta alemanek atxilo hartu zuten. Gatibualdiak haren izaera garraztu zuen, eta 50eko hamarraldian bereizi egin ziren. Esperientzia hori El desconocido (Ezezaguna) eleberrian kontatu zuen; 1956ko Planeta saria jaso zuen. Aurrerago, En la punta de los dedos (1968, Hatzen puntan) argitaratu zuen, Segoviako gerra ondoko giroaz. Ezkonduta egon zen garaiko azken urteak Segovian eman zituen, eta han hasi zen haurrentzako ipuinak idazten; baina Carmen Laforeten Nada eleberriak izan zuen arrakastak helduentzat idaztera bultzatu zuen. Horrela sortu zen Duermen bajo las aguas (1955, Urpean egiten dute lo), Bigarren Mundu Gerraren garaiko Frantzia okupatuari buruzko oroitzapenen bilduma.
1954an Bartzelona Hiria eleberri saria irabazi zuen.
Obra
Lan aipagarrienak: La vieja ley (1956, Zaharkitutako legea); Detrás de la piedra (1958, Harriaren atzean); Al lado del hombre (1961, Gizonaren ondoan); El becerro de oro (1964, Urrezko zekorra); Siete tiempos (1964, Zazpi aldi); Las algas (1966, Itsas belarrak); Entre dos oscuridades (1969, Bi iluntasunen artean); Al otro lado del mar (1973, Itsasoaz bestaldean); El viaje (1975, Bidaia); El regreso (1976, Itzulera); Cándidas palomas (1975, Uso xaloak). Haurrentzat idatzitako lanen artean aipatu beharrekoak dira Color de fuego (1964, Suaren kolorea), eta Oscar pertsonaiari eskainitako saila.
Estiloa
Carmen Kurtzek zorroztasunez aztertzen du beti errealitatea, berak bizitakoa, askotan, eta bere eleberriek horregatik dute eguneroko baten edo oroimen-liburu baten itxura.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.