Edukira joan

Muda (biologia): berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
13. lerroa: 13. lerroa:
[[Narrasti]]ek azalberritzea urtean bitik hamabira aldiz egiten dute. [[Suge]]ek, gorputza objetu gogor baten kontra igurtziz (adibidez harri bat edo egur zati bat) azal zaharra kentzen dute burutik hasita atzerantz, jantzi bat balitz bezala, azalari buelta emanez. Askotan pieza bakar batean kentzen du, eta erauzitako azalak sugearen kanpo morfologiaren xehetasunak gordetzen ditu, baina buelta emanda. Azalarekin batera begi-ezkata ere kentzen dute, eta hori garrantzitsua da sugearen ikusmena ongi mantentzeko. Gainerako narrastiek, oro har, zatika kentzen dute azala.

==[[Anfibio]]etan==
==Anfibioetan==
[[Fitxategi:Ranapipiensmoulting.jpg|thumb|[[Igel]]a, azala ahoaz kentzen.]]
[[Anfibio]]etan ohikoa da azalaren kanpo geruzaren mudatzea, eta batzuetan pieza batean kentzen dute. Azala kentzeko ahoaz tiratzen diote eta jan egiten dute.

== Ikus, gainera ==
== Ikus, gainera ==

15:17, 25 azaroa 2015ko berrikusketa

Txitxarraren muda.

Muda, biologian, zenbait animaliarengan gertatzen den azalberritzeari edo tegumentuen berritzeari esaten zaio. Animalia batzuetan muda urtero ematen da urtaro jakin batean, eta beste animalia batzuetan beren bizitza-zikloaren une jakinetan. Artropodoetan gertatzen den mudari ekdisi esaten zaio.

Muda, gorputz osoan edo soilik gorputzaren zati batean izan daiteke, eta berritze hori larruazalarena, lumajearena, ilearena, oskolarena edo gorputza estaltzen duen edozein geruzarena izan daiteke.

Narrastietan

Musker berdearen azalberritzea.

Narrastiek azalberritzea urtean bitik hamabira aldiz egiten dute. Sugeek, gorputza objetu gogor baten kontra igurtziz (adibidez harri bat edo egur zati bat) azal zaharra kentzen dute burutik hasita atzerantz, jantzi bat balitz bezala, azalari buelta emanez. Askotan pieza bakar batean kentzen du, eta erauzitako azalak sugearen kanpo morfologiaren xehetasunak gordetzen ditu, baina buelta emanda. Azalarekin batera begi-ezkata ere kentzen dute, eta hori garrantzitsua da sugearen ikusmena ongi mantentzeko. Gainerako narrastiek, oro har, zatika kentzen dute azala.

Anfibioetan

Igela, azala ahoaz kentzen.

Anfibioetan ohikoa da azalaren kanpo geruzaren mudatzea, eta batzuetan pieza batean kentzen dute. Azala kentzeko ahoaz tiratzen diote eta jan egiten dute.

Ikus, gainera

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Muda (biologia) Aldatu lotura Wikidatan