Sarako Eskola: berrikuspenen arteko aldeak
para bn |
t Reverted 1 edit by 85.86.23.214 (talk) identified as vandalism to last revision by Syum90. (TW) |
||
1. lerroa: | 1. lerroa: | ||
'''Sarako Eskola''' [[euskal literatura]]ko [[literatura mugimendu|mugimendu]] bat izan zen, [[XVII. mendea|XVII. mendeko]]a. Eskolako kideak [[Lapurdi]]ko [[Sara]], [[Donibane Lohizune]] eta [[Ziburu]] herriek eratutako triangeluan sortuak ziren gehienbat. |
'''Sarako Eskola''' [[euskal literatura]]ko [[literatura mugimendu|mugimendu]] bat izan zen, [[XVII. mendea|XVII. mendeko]]a. Eskolako kideak [[Lapurdi]]ko [[Sara]], [[Donibane Lohizune]] eta [[Ziburu]] herriek eratutako triangeluan sortuak ziren gehienbat. |
||
== Jatorria |
== Jatorria == |
||
XVII. mendea izpiritualtasunaz beteriko mendea zen, eta kultura oso lotuta zen izpiritualtasunari. Izpiritualtasuna hedatzeko, inguruko apaizek herri hizkuntza erabili zuten: [[euskara]]. Hori zela eta, XVII. mendea [[euskal kultura]]ren pizkundearen mendea izan zen. |
XVII. mendea izpiritualtasunaz beteriko mendea zen, eta kultura oso lotuta zen izpiritualtasunari. Izpiritualtasuna hedatzeko, inguruko apaizek herri hizkuntza erabili zuten: [[euskara]]. Hori zela eta, XVII. mendea [[euskal kultura]]ren pizkundearen mendea izan zen. |
||
12:46, 6 azaroa 2014ko berrikusketa
Sarako Eskola euskal literaturako mugimendu bat izan zen, XVII. mendekoa. Eskolako kideak Lapurdiko Sara, Donibane Lohizune eta Ziburu herriek eratutako triangeluan sortuak ziren gehienbat.
Jatorria
XVII. mendea izpiritualtasunaz beteriko mendea zen, eta kultura oso lotuta zen izpiritualtasunari. Izpiritualtasuna hedatzeko, inguruko apaizek herri hizkuntza erabili zuten: euskara. Hori zela eta, XVII. mendea euskal kulturaren pizkundearen mendea izan zen.
Sarako eskola berez ez zen eskola bat, baizik eta ezaugarri komunak zituzten idazle batzuen taldea edo mugimendu literarioa. Hain izan zen garrantzizkoa, non ekialdeko idazleetan ere izan baitzuen oihuartzun eta eragina, hala nola Arnaud Oihenart eta Juan Tartasengan.
Kideak
Hiru multzo egin daitezke:
- 1643 arteko idazleak: Esteve Materre, Joanes Etxeberri, Joannes Haranburu, Pierre Argaiñaratz eta Axular. Garai berekoa izan arren, oso bestelakoa da, asmoz eta hizkuntzaz, Voltoire.
- 1643 arteko liburuetan eliz oniritziak edo laudoriozko poesiak egiten agertzen direnak: Stephanus Hirigoiti, Klaberia, Gillentena eta Hegi.
- 1643 ondokoak edo epigonoak: Silvain Pouvreau, Bernard Gazteluzar, Mixel Xurio, Joanes Etxeberri Sarakoa, Joannes Haraneder.
Ezaugarriak
Sarako eskolako idazleak batzen dituzten ezaugarriak hauek dira:
- Gehienak liburu erlijiosoak idazten zituzten elizgizonak ziren.
- Guztiek heziketa humanistiko sakona zuten.
- Herri euskaratik hurbilago zegokeen hizkuntza bat erabili zuten, Joanes Leizarragak erabilitako maila jasotik aldenduta, baina haren lorpen batzuk bereganatuta, gutxienez grafian eta lexikoan.
- Talde bat osatzen zuten eta elkarri eliz-oniritziak eta poemak idatzi zizkioten.
- Bereziki olerkigintza jorratu zuten.
Kritika
Hainbat adituk —besteak beste, Patxi Salaberri Muñoak[1]— zalantzan jartzen dute benetan «eskola» batez hitz egin dezakegunik. Ez dago argi idazle horien artean benetako adiskidetasun edo lankidego harremanik izan zitekeenik. Sarako Eskola deritzon taldearen barnean sartu izan dira geografikoki, kronologikoki nahiz hierarkia sozialaren aldetik oso urrun ziren pertsonak. Kontzeptu hori garai jakin bateko idazleak biltzeko etiketa baino ez litzateke izango.
Erreferentziak
- ↑ Mikel ASURMENDI: «Jean Haritxelhar, Patxi Ezkiaga, Patxi Salaberri. Mahai-ingurua: literatura idatzia 1900 arte», Argia, 1899. zenbakia, 2003-05-18.
Ikus, gainera
Kanpo loturak
- Xabier GARCÍA ARGUELLO: «Idazle klasikoen arrastoan», El País, 2005-08-29.