Beppe Grillo: berrikuspenen arteko aldeak
t r2.7.1) (robota Erantsia: no:Beppe Grillo |
t r2.6.5) (robota Erantsia: eo:Beppe Grillo |
||
30. lerroa: | 30. lerroa: | ||
[[el:Μπέπε Γκρίλο]] |
[[el:Μπέπε Γκρίλο]] |
||
[[en:Beppe Grillo]] |
[[en:Beppe Grillo]] |
||
[[eo:Beppe Grillo]] |
|||
[[es:Beppe Grillo]] |
[[es:Beppe Grillo]] |
||
[[fi:Beppe Grillo]] |
[[fi:Beppe Grillo]] |
20:41, 5 martxoa 2013ko berrikusketa
Giuseppe Grillo, Beppe Grillo bezala ezaguna (1948ko uztailaren 21a) Italiako umorista eta aktorea da, bere emanaldietan politikariak eta korporazioak kritikatzeagatik ezaguna.
Biografia
Komedian kasualitatez hasi zen, proba batean bakarrizketa inprobisatzeko gai izan baitzen 1977an. Umorea kritikatzeko erabiltzeko erabakia 1985ean hartu zuen. Hastapenean, bere ustez telebistako gehiegizko melodramatismoa salatu bazuen ere, berehala iragarki faltsuen eta produktu kutsakorren aurka egin zuen.
1987an, RAI telebista publikoko saio batean, Grillok Bettino Craxi Lehen Ministroa kritikatu zuen ustelkeriaren susmoak egotziz. Izan ere, Craxi Txinako Herri Errepublika bisitatzen ari zela, Grillok esan zuen:
Txinatar guztiak sozialistak baldin badira, nor lapurtzen dute?
Nahiz eta Craxiren gobernuko ustelkeria masiboa epaitegietan frogatuta egon (Craxi bera Tunisian hil zen erbesteratuta, Italiara itzuli ezinik), orduz geroztik oso gutxitan agertu da Grillo Italiako kate publikoetan, baita Silvio Berlusconiren Mediaset media sarean ere. Hala ere, 1993an, azkenean RAIra bueltatu zenean, 16 milioi ikusleko audientzia eskuratu zuen.
Hori dela eta, leporaino betetzen diren antzokietan ematen ditu gobernu eta korporazioen aurkako ikuskizunak; energia, ustelkeria, globalizazioa, adierazpen eskubidea edo teknologia ditu hizpide ohikoak. Parmalat enpresako ustelkeria kasuak leher egin baino askoz lehenago salatu zuen Grillok, finantza hutsuneak begi bistakoak zirelakoan. Internet ere erabili ohi du (Wikipedia goraipatu du ezaguerak partekatzeko balioarengatik), eta berak idatzitako bloga Italiako irakurriena da. 2005eko urrian, Time aldizkariak Europako 25 heroietako bat izendatu zuen Grillo.