Lankide:Gotzon/Proba orria: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
No edit summary |
||
58. lerroa: | 58. lerroa: | ||
Yongzheng 1735ean hil zen. Bere seme Bao ({{Lang-zh|t=宝亲王}}) printzea izan zuen jarraitzaile, [[Qianlong]] enperadore izenaz. Hogeita lau urte zituela, jeneral trebea zen: kanpaina militarrak gidatu zituen pertsonalki [[Xinjiang|Xinjiangen]] eta [[Mongolia|Mongolian]].<ref>{{Erreferentzia|izena=Charles R.|abizena=Bawden|izenburua=The Mongol Rebellion of 1756-1757|orrialdeak=1-31. or|hizkuntza=en|data=1968|url=https://www.jstor.org/stable/41929869|aldizkaria=Journal of Asian History|alea=1|zenbakia=2|issn=0021-910X|sartze-data=2025-01-04}}</ref> Iskanbilak eta [[Matxinada|matxinadak]] arrakastaz itzali zituen [[Sichuan|Sichuanen]] eta hegoaldeko Txinako zenbait lekutan. Qianlongen erregealdiko berrogei urteen inguruan, Qing gobernuak neurrigabeko ustelkeria garai bat bizi izan zuen berriro. Heshen ofiziala zen dinastiako ustelenetarikoa eta [[Jiaqing]] enperadorearen aginduz (1796-1820) bere buruaz beste egitera behartu zuten.{{sfn|Schoppa|2002|p=42-43.}} |
Yongzheng 1735ean hil zen. Bere seme Bao ({{Lang-zh|t=宝亲王}}) printzea izan zuen jarraitzaile, [[Qianlong]] enperadore izenaz. Hogeita lau urte zituela, jeneral trebea zen: kanpaina militarrak gidatu zituen pertsonalki [[Xinjiang|Xinjiangen]] eta [[Mongolia|Mongolian]].<ref>{{Erreferentzia|izena=Charles R.|abizena=Bawden|izenburua=The Mongol Rebellion of 1756-1757|orrialdeak=1-31. or|hizkuntza=en|data=1968|url=https://www.jstor.org/stable/41929869|aldizkaria=Journal of Asian History|alea=1|zenbakia=2|issn=0021-910X|sartze-data=2025-01-04}}</ref> Iskanbilak eta [[Matxinada|matxinadak]] arrakastaz itzali zituen [[Sichuan|Sichuanen]] eta hegoaldeko Txinako zenbait lekutan. Qianlongen erregealdiko berrogei urteen inguruan, Qing gobernuak neurrigabeko ustelkeria garai bat bizi izan zuen berriro. Heshen ofiziala zen dinastiako ustelenetarikoa eta [[Jiaqing]] enperadorearen aginduz (1796-1820) bere buruaz beste egitera behartu zuten.{{sfn|Schoppa|2002|p=42-43.}} |
||
=== Daoguang === |
|||
[[Fitxategi:China_imperialism_cartoon.jpg|thumb|[[Karikatura]] bat Txinaren banaketa irudikatuz, [[Erresuma Batua|Erresuma Batuaren]], [[Alemania|Alemaniaren]], [[Errusia|Errusiaren]], [[Frantzia|Frantziaren]] eta [[Japonia|Japoniaren]] artean.]][[1839]]. urtean, britainiar merkatariak kanporatu zituzten Txinatik, eta [[Londres|Londresera]] itzuli bezain laster kexa formal bat aurkeztu zioten gobernu britainiarrari. Horrez ondorioz, [[Erresuma Batuko Gobernua|britainiar gobernuak]] Txina erasotzea erabaki zuen bere [[Itsas armada|itsas armadaren]] bitartez, [[Britainiar Raj|India britainiarrean]] hazitako [[Opio|opioa]] erostera behartzeko, [[Lehen Opioaren Gerra]] zabalduz. Txinako tropek ezin izan zioten aurre egin britainiar armadari, 1841eko urtarrilean [[Hong Kong]] okupatu zuten britainiarrek, eta 1842an amoren eman zuen Txinak, [[Shanghai]] galdu ondoren. [[Nankingo Bakea|Nanjingeko Bake]] itunarekin, [[Daoguang]] enperadoreak amore eman behar izan zuen puntu askotan, besteak beste, [[Hong Kong|Hong Kongeko]] lurraldea britainiarrei 100 urterako lagata, eta antzeko merkataritza neurriak ezarri ziren Frantziarekin, Whampoako itunaren bidez, eta Ameriketako Estatu Batuekin, Wanghian sinatutako itunaren bitartez. |
|||
=== Cixi enperatriza === |
|||
XIX. mendearen amaieran, [[Xianfeng]] enperadorearen (1850-1861) [[Ohaidetza|ohaide]] [[Cixi]] enperatriz alargunak ―[[Tongzhi]] enperadorearen ama zen, baita [[Guangxu]] enperadorearen izeba ere― Qingen gobernua arrakastaz kontrolatzea lortu zuen eta, ''de facto'', Txinako gobernaria izan zen 47 urtez. [[Estatu-kolpe|Estatu kolpe]] bat eman zuen, enperadore zenak izendatutako Sushun erregeordetzatik kanporatzeko. Qing dinastiaren politikan, «errezelaren atzeko agintaria» ({{Lang-zh|t=垂帘听政}}) zen, seme enperadoreari zer egin behar zuen [[errezel]] baten atzean ezkutatuta esaten baitzion.<ref>{{erreferentzia|izena=Kai-xi|abizena=Wang|urtea=2018|izenburua=A Re-Examination on the Practice of “Ruling Behind the Curtains” by Express Dowagers Cixi and Ci'An after the Death of Xianfeng Emperor|orrialdeak=75-84.|hizkuntza=en|url=https://wkxb.bnu.edu.cn/EN/Y2018/V0/I1/75|aldizkaria=Journal of Beijing Normal University (Social Sciences)|zenbakia=1|argitaratze-lekua=Beijing|ISSN=1002-0209}}</ref> |
|||
[[1860ko hamarkada|1860ko hamarkadan]], Qing dinastiak matxinadak garaitu zituen milizia antolatuen laguntzarekin. Orduan, Qing gobernua modernizazioaren arazoaz arduratzen hasi zen; [[Auto-indartze Mugimendua|Auto-indartze Mugimenduaren]] bitartez saialdi zabal bat antolatu zuen, baina [[Guangxu]] enperadorearen erregealdian hamar urte igaro zirenean, mendebaldeko potentzien presioa hain handia zen Txinaren gainean, ezen enperadoreak era guztietako botereak eman behar izan zizkien, [[Itun desberdin|itun desberdinen]] bidez.{{sfn|Wang|2008|p=1-12.}} Erreformen barruan, armada modernizatu batzuk sortu ziren. |
|||
[[Lehen Txina-Japonia Gerra|Lehen Txina-Japonia Gerran]] pairatutako porrotak, [[Shimonosekiko hitzarmena|Shimonosekiko Itunarekin]] amaitu zelarik 1895ean, erreforma gehiagoren premia agerian utzi zuen berriro. Politikari batzuek proposatu zuten [[Mendebaldea (kultura)|Mendebaldeko]] teknikak aztertu behar zirela, Txinan aplikatu ahal izateko, eta haien bultzadapean txinerara [[Itzulpengintza|itzuli]] ziren Mendebaldeko lan zientifiko, tekniko eta politiko ugari. Bestalde, [[Kang Youwei]] eta bere gisako erreformistek uste zuten herrialdearen atzerapena ezingo zela soilik neurri zientifikoekin edo teknikoekin aldatu, eta erreforma politikoak egin behar zirela.{{sfn|Ceinos|2006|p=35-37.}} |
|||
== Erreferentziak == |
== Erreferentziak == |
||
65. lerroa: | 75. lerroa: | ||
* {{Erreferentzia|izena=Chahryar|abizena=Adle|urtea=2003|izenburua=History of civilizations of Central Asia. 5, Development in contrast: from the sixteenth to the mid-nineteenth century|argitaletxea=Unesco|ISBN=978-9231038761|hizkuntza=en|url=https://search.worldcat.org/title/54040977|argitaratze-lekua=Paris|OCLC=54040977}} |
* {{Erreferentzia|izena=Chahryar|abizena=Adle|urtea=2003|izenburua=History of civilizations of Central Asia. 5, Development in contrast: from the sixteenth to the mid-nineteenth century|argitaletxea=Unesco|ISBN=978-9231038761|hizkuntza=en|url=https://search.worldcat.org/title/54040977|argitaratze-lekua=Paris|OCLC=54040977}} |
||
* {{Erreferentzia|izena=Daniel H.|abizena=Bays|urtea=2012|izenburua=A new history of Christianity in China|argitaletxea=Wiley-Blackwell|ISBN=978-1405159548|hizkuntza=en|url=https://search.worldcat.org/title/707263763|argitaratze-lekua=Chichester|OCLC=707263763}} |
* {{Erreferentzia|izena=Daniel H.|abizena=Bays|urtea=2012|izenburua=A new history of Christianity in China|argitaletxea=Wiley-Blackwell|ISBN=978-1405159548|hizkuntza=en|url=https://search.worldcat.org/title/707263763|argitaratze-lekua=Chichester|OCLC=707263763}} |
||
* {{Erreferentzia|izena=Pedro|abizena=Ceinos|urtea=2006|izenburua=Historia breve de China: tres armadas en combate|argitaletxea=Sílex|ISBN=978-8477371731|hizkuntza=es|url=https://books.google.es/books?id=abw9siUUOXQC&dq=8477371733&hl=&source=gbs_api|argitaratze-lekua=Madrid|OCLC=888278308}} |
|||
* {{Erreferentzia|izena=David|abizena=Christian|urtea=2018|izenburua=A history of Russia, Central Asia and Mongolia. Volume II, Inner Eurasia from the Mongol Empire to today, 1260-2000|argitaletxea=Wiley Blackwell|ISBN=978-1119392606|hizkuntza=en|url=https://search.worldcat.org/title/1018472878|argitaratze-lekua=Hoboken|OCLC=1018472878|DOI=https://dx.doi.org/10.1002/9781119392606}} |
* {{Erreferentzia|izena=David|abizena=Christian|urtea=2018|izenburua=A history of Russia, Central Asia and Mongolia. Volume II, Inner Eurasia from the Mongol Empire to today, 1260-2000|argitaletxea=Wiley Blackwell|ISBN=978-1119392606|hizkuntza=en|url=https://search.worldcat.org/title/1018472878|argitaratze-lekua=Hoboken|OCLC=1018472878|DOI=https://dx.doi.org/10.1002/9781119392606}} |
||
* {{Erreferentzia|abizena=Damrongrāchānuphāp|urtea=2001|izenburua=The chronicle of our wars with the Burmese: hostilities between Siamese and Burmese when Ayutthaya was the capital of Siam|argitaletxea=White Lotus|ISBN=978-9747534580|hizkuntza=en|url=https://search.worldcat.org/title/46429866|argitaratze-lekua=Bangkok|OCLC=46429866}} |
* {{Erreferentzia|abizena=Damrongrāchānuphāp|urtea=2001|izenburua=The chronicle of our wars with the Burmese: hostilities between Siamese and Burmese when Ayutthaya was the capital of Siam|argitaletxea=White Lotus|ISBN=978-9747534580|hizkuntza=en|url=https://search.worldcat.org/title/46429866|argitaratze-lekua=Bangkok|OCLC=46429866}} |
||
80. lerroa: | 91. lerroa: | ||
* {{Erreferentzia|izena=William T.|abizena=Rowe|urtea=2012|izenburua=China's last empire: the great Qing|argitaletxea=The Belknap Press of Harvard Univ. Press|ISBN=978-0674066243|hizkuntza=en|url=https://search.worldcat.org/title/862989527|argitaratze-lekua=Cambridge|OCLC=862989527}} |
* {{Erreferentzia|izena=William T.|abizena=Rowe|urtea=2012|izenburua=China's last empire: the great Qing|argitaletxea=The Belknap Press of Harvard Univ. Press|ISBN=978-0674066243|hizkuntza=en|url=https://search.worldcat.org/title/862989527|argitaratze-lekua=Cambridge|OCLC=862989527}} |
||
* {{Erreferentzia|izena=R. Keith|abizena=Schoppa|urtea=2002|izenburua=Revolution and its past: identities and change in modern Chinese history|argitaletxea=Prentice Hall|ISBN=978-0130224071|hizkuntza=en|url=https://search.worldcat.org/title/revolution-and-its-past-identities-and-change-in-modern-chinese-history/oclc/45661629|argitaratze-lekua=Upper Saddle River|OCLC=45661629}} |
* {{Erreferentzia|izena=R. Keith|abizena=Schoppa|urtea=2002|izenburua=Revolution and its past: identities and change in modern Chinese history|argitaletxea=Prentice Hall|ISBN=978-0130224071|hizkuntza=en|url=https://search.worldcat.org/title/revolution-and-its-past-identities-and-change-in-modern-chinese-history/oclc/45661629|argitaratze-lekua=Upper Saddle River|OCLC=45661629}} |
||
* {{Erreferentzia|izena=Ian|abizena=Scott|urtea=1989|izenburua=Political change and the crisis of legitimacy in Hong Kong|argitaletxea=University of Hawaii Press|ISBN=978-0824812690|hizkuntza=en|url=https://search.worldcat.org/title/19629926|argitaratze-lekua=Honolulu|OCLC=19629926}} |
|||
* {{Erreferentzia|izena=David Harrison|abizena=Shore|urtea=1983|izenburua=Last court of Ming China: the reign of the Yung-li emperor in the South 1647-1662|argitaletxea=UMI|hizkuntza=en|url=https://books.google.es/books/about/Last_Court_of_Ming_China.html?id=o8RtnQEACAAJ&redir_esc=y|argitaratze-lekua=Ann Arbor|OCLC=248014217}} |
* {{Erreferentzia|izena=David Harrison|abizena=Shore|urtea=1983|izenburua=Last court of Ming China: the reign of the Yung-li emperor in the South 1647-1662|argitaletxea=UMI|hizkuntza=en|url=https://books.google.es/books/about/Last_Court_of_Ming_China.html?id=o8RtnQEACAAJ&redir_esc=y|argitaratze-lekua=Ann Arbor|OCLC=248014217}} |
||
* {{Erreferentzia|izena=Warren W.|abizena=Smith|urtea=1997|izenburua=Tibetan nation: a history of Tibetan nationalism and Sino-Tibetan relations|argitaletxea=HarperCollins Publishers|ISBN=978-0813331553|hizkuntza=en|url=https://search.worldcat.org/title/611808440|argitaratze-lekua=New Delhi|OCLC=611808440}} |
* {{Erreferentzia|izena=Warren W.|abizena=Smith|urtea=1997|izenburua=Tibetan nation: a history of Tibetan nationalism and Sino-Tibetan relations|argitaletxea=HarperCollins Publishers|ISBN=978-0813331553|hizkuntza=en|url=https://search.worldcat.org/title/611808440|argitaratze-lekua=New Delhi|OCLC=611808440}} |
||
87. lerroa: | 99. lerroa: | ||
* {{Erreferentzia|izena=Denis Crispin, ed.|abizena=Twitchett|urtea=2019|izenburua=The Cambridge history of China|argitaletxea=Cambridge University Press|ISBN=978-0521243278|hizkuntza=en|abizena2=Fairbank|izena2=John King, ed.|url=https://search.worldcat.org/title/2424772|argitaratze-lekua=Cambridge|OCLC=2424772}} |
* {{Erreferentzia|izena=Denis Crispin, ed.|abizena=Twitchett|urtea=2019|izenburua=The Cambridge history of China|argitaletxea=Cambridge University Press|ISBN=978-0521243278|hizkuntza=en|abizena2=Fairbank|izena2=John King, ed.|url=https://search.worldcat.org/title/2424772|argitaratze-lekua=Cambridge|OCLC=2424772}} |
||
* {{Erreferentzia|izena=Frederic|abizena=Wakeman|urtea=2012|izenburua=The great enterprise: the Manchu reconstruction of imperial order in seventeenth-century China|argitaletxea=University of California Press|ISBN=978-0520048041|hizkuntza=en|url=https://search.worldcat.org/title/825038126|argitaratze-lekua=Berkley|OCLC=825038126}} |
* {{Erreferentzia|izena=Frederic|abizena=Wakeman|urtea=2012|izenburua=The great enterprise: the Manchu reconstruction of imperial order in seventeenth-century China|argitaletxea=University of California Press|ISBN=978-0520048041|hizkuntza=en|url=https://search.worldcat.org/title/825038126|argitaratze-lekua=Berkley|OCLC=825038126}} |
||
* {{Erreferentzia|izena=Dong|abizena=Wang|urtea=2008|izenburua=China's unequal treaties: narrating national history|argitaletxea=Lexington Books|ISBN=978-0739152973|hizkuntza=en|url=https://search.worldcat.org/title/815289532|argitaratze-lekua=Lanham|OCLC=815289532}} |
|||
* {{Erreferentzia|izena=Yingpin|abizena=Zhang|urtea=2006|izenburua=Histoire et civilisation de Chine|argitaletxea=Central Party Literature Press|ISBN=978-7507320497|hizkuntza=fr|abizena2=Fan|izena2=Wei|url=https://search.worldcat.org/title/660967415|argitaratze-lekua=Beijing|OCLC=660967415}} |
|||
== Ikus, gainera == |
== Ikus, gainera == |
11:26, 5 urtarrila 2025ko berrikusketa
Qing dinastia (txinera tradizionalez: 清朝; pinyinez: Qīng Cháo; mantxueraz: ᡩᠠᡳᠴᡳᠩ ᡤᡠᡵᡠᠨ) 1644tik 1911 arte Txinan agintean izan zen dinastia da; haien agindupeko estatuak Txina, Txinako Inperioa edo Quing Handien Inperioa zuen izena. Txinan agintea izan zuen azken dinastia inperiala izan zen, txinatar jatorriko azkena, Ming dinastiaren ondorengoa. Jatorriz mantxuak ziren, eta jurchendarrekin lotuak zeuden, XIII. mendean Txina konkistatu zutenak Jin dinastia ezarrita; horregatik, hartu zuten lehen izena izan zen «Jin Ondorengoak».
Dinastia Mantxuriako Aisin Giorio klaneko Nurhaci (1559-1626) lehen enperadoreak sortu zuen. 1644an, Ming dinastiako indar militarrek eragindako barne matxinaden ondorioz, herrialdearen barne anabasa aprobetxatuz, mantxuriarrek boterea hartu zuten Txinan, inperio berri bat ezarriz, Qing Handiaren Inperioa. 1616an sortuta Jin Ondorengoak dinastia izenarekin, izen horren ordez 1636tik aurrera «Qing» izena jarri zioten, «argia» edo «purua» esan nahi duena.[1] 1644an Pekin konkistatu ondoren, mantxuriarrek boterea zabaldu zuten Txinako gaur egungo lurraldearen zati handiena menderatzeraino. Hala eta guztiz ere, erabateko baketzea ez zuten 1683. urtera arte lortu.
Mendetan zehar, Qing dinastia Txinako kulturarekin estuki lotu zen arren, dinastiaren botere militarra ahuldu egin zen XIX. mendean, eta, nazioarteko presioei eta barne matxinadei aurre eginez, zenbait porrot militar jasan zituzten. Horren ondorioz, dinastia gainbeheran sartu zen XIX. mendearen bigarren erditik aurrera. Daoguang enperadorearen erregealdian (1820-1850), Txinak Opioaren Gerra (1840) jasan zuen: Estatu Batuek eta Erresuma Batuak opioaren trafikoa mendean hartu zuten, aurrez enperadoreak debekatua baitzeukan, eta pribilegio komertzialekin kontzesioak lortu zituzten. Handik gutxira, herri matxinada batzuk sortu ziren, hala nola Taiping matxinada (1851-1864), herritarren nahigabearen erakusgarri. Cixi enperatriza, Xianfeng (1850-1861) enperadorearen ohaidea, izan zen herrialdea de facto gobernatu zuena 47 urtez. Qing dinastia Xinhai Iraultzaren ondorioz eraitsia izan zen, 1912ko otsailaren 12an, Puyi azken enperadoreak, zazpi urte zituelarik, abdikatu zuenean.[2]
Historia
Mantxuriarren estatuaren eraketa
Mantxuriatik etorrita, Qingtarrek herrialdearen barnealdea konkistatu zuten eta txinatar jatorriko Ming dinastia amaiarazi zuten 1644an, agerian utziz ez zela ezinezkoa Txina kanpotik inbaditzea. Dinastiaren sortzaileak jurchendarren parte ziren, Liao haranean bizi zen herri nomada bat, egungo Mantxurian,[3] eta hauek, izatez, ez zuten multzo bat osatzen, baizik eta tribu edo klan multzo zabal batean banatzen ziren, tribu bakoitzak bere auzokideekin harremanak ezartzen zituelarik, izan jurchendar edo mongolekin, izan Ming dinastiaren Txinarekin edo Joseon dinastiaren Korearekin.
XVI. mendean, Mantxuria hegoaldeko mugak harriduraz bizi izan zuen txinatarrak nekazaritza intentsiboa egiten hasi zirela. Gainera, muga egiten zuen herrialdea zenez gero, Mingtarrek barruti militarretan antolatua zuten, ez zibiletan, herri nomaden erasoetatik babesteko.[4]
1570eko eta 1580ko hamarkadetan, eskualdeko hegoaldeko nekazaritza eskualdean, buruzagi bat nabarmentzen hasi zen tribu guztien artean: Nurhaci. Aisin Gioro klaneko kide zela zioen[5] eta bere boterea zabaldu nahi zuen armen indarrez estatu boteretsu bat sortzeko.[6] Horretarako, bere kokapen geografiko pribilegiatuaz baliatu zen, eta mugan bizi ziren txinatarrengandik ahal zuen bezainbat ikasi zuen.[4]
1583an, bere aitaren hilketaren ondorioz sortutako gatazka baten ondorioz, Nurhacik jurchendarren khan izenda zezaten eskatu zien Mingtarrei, baina bere eskaera ez zuten aintzat hartu, eta titulua Nikan Wailan jurchendar buruzagiari eskaini zioten; hurrengo urteetan Txinan babes hartuta bizi izan behar izan zuen. Hala ere, Nurhaciren ospearen ondorioz, Mingtarrek beraren eskaerak onartu behar izan zituzten pixkanaka eta 1586an Nikan hil egin zuten. Nurhaci ez zen horrekin konformatu, eta jurchendarren tribu eta klan guztiak menderatzera iritsi zen; gainera, Ming dinastiarekin harremanak hasi zituen, bere lankidetza eskainiz Korearen inbasioa gauzatu zuen Toyotomi Hideyoshi japoniar buruzagiari aurre egiteko.[7]
1593an, Gureko guduan, Nurhacik beste jurchen tribuen aliantza garaitu zuen: Yehe, Hada, Ula, Hoifa, Khorchin, Sibe, Guwalca, Jušeri eta Neyen.[8] Haren botereak Ming eta Yi bizilagunen kezkak piztu zituen. 1613tik aurrera, Nurhacik hurbilketa bilatu zuen klan mongoliarrekin, Mingtarrei aurre egiteko prestaketak hasi nahirik, eta klan txiki batzuk lortu zituen beraren aliatu gisa. Horrekin batera, bere estatua boteretsuago bilakatu ahala, txinatarrekiko muga gatazkak ugaritu egin ziren. Mongoliarrek 1606an «Kundulun Khan» titulua eman zioten eta 1616an bere burua khan izendatu zuen. Horrela, «Jin ondorengoen» dinastia sortu zuen,[9] nolabaiteko lotura egin nahirik XII. mendean Txina iparraldeko zati bat konkistatu eta gobernatu zuen jurchen dinastiarekin.
1618an, Nurhacik Zazpi Irain Handiak[10] izeneko dokumentu bat idatzi zuen, non Ming dinastiako gobernarien aurka matxinatzeko arrazoiak aldarrikatzen zituen.[11] 1618an Fushun konkistatu zuen,[12] eta 1621eko hasieran Liaodong penintsula inbaditu ondoren, Shen-Liaoko guduaren ostean Mingtarren Shenyang eta Liaoyang hiriak hartu zituen mendean. Hiriburua Liaoyangera eraman zuen 1621ean, eta Shenyangera 1625ean, izena Mukden aldatuta.[13]
1626an bere lehen porrot militar garrantzitsua jasan zuen Ningyuaneko guduan, Ming armadako jeneral Yuan Chonghuanen aurka, eta handik gutxira, urte berean, Nurhaci hil egin zen. Beraren arrakastarik handienetako bat izan zen zortzi banderako sistema sortzea: bandera bakoitzak unitate zibil eta militar bana ordezten zuen, eta mantxu orok zuen unitate horietako kide izateko beharkizuna.[14]
Huang-Taiji Nuharciren semeak jarraitu zuen aitaren egitekoarekin, handarren lehen banderak bereganatuz bere armadarako. Mingtarren erakunde politiko asko hartu zituen mantxuriarren estatuaren antolamendurako, baina, aldi berean, erakunde horiek mantxuriarren mende gelditzeko aurreikuspenak egin zituen, kuota sistema baten bidez. 1634an, Ligden Kan mongoliarren azken khan handia hil zenean, Tibeten, harenseme Ejei mantxuriarrengana joan eta Huang-Taijiri eman zion Yuan enperadorearen zigilu handia. 1636an, Huang-Taijik Qing izena ezarri zione statuari, Mantxuriaz haragoko asmoak ageriagoan egon zitezen. Ming (txinera tradizionalez: 明) dinastiaren izenetik abiatuta aukeratu zen, Eguzkia (日) eta Ilargia (月) aipatzen duten karaktereez osatua. Qing, aldiz, urarekin lotzen da. Qing (txinera tradizionalez: 清) karaktereak uraren (水) erradikalaz eta urdinaren (青) karaktereaz dago osatua, biak urarekin lotuak. Zenbait kanpaina militar jarraitutan, Huang-Taijik Mongolia eta Korea menpean hartzea lortu zuen, Heilongjiang eskualdearen kontrola hartu baino lehen, Amur ibaiaren inguruan.
Ming dinastiaren amaiera
Peste izurrite handi bat hasi zen Shanxin 1633an, Chongzhen enperadorearen agintaldian, eta 1641erako Pekinera iritsi zen. Bi urteren buruan, 1643an 200.000 pertsona baino gehiagoren heriotza eragin zuen eta 1644an Ming dinastiaren amaiera bizkortu zuen.[15]
Indar matxinoen koalizio batek arpilatu zuen Pekin, Li Zicheng buruzagiak gidatuta, eta Shun dinastia berriko lehen enperadore izendatu zuen bere burua. Ofizialki, Ming dinastia amaitu zen Chongzhenek bere buruaz beste egin zuenean zuhaitz batetik zintzilikatuta Jingshan parkean, Hiri Debekatutik gertu.[16] 1644ko apirilean, Pekin hartu ondoren, Li Zichengek 600.000 gizonez osatutako armada bat zuzendu zuen Mingtarren Wu Sangui komandante nagusiari aurre egiteko; 100.000 soldaduk Shanhai pasabidea (txinera tradizionalez: 山海关), nahitaez erabili beharrekoa Txinako Harresi Handia zeharkatzeko ipar-ekialdean. Pekin ipar-ekialdetik berrogeita hamar bat kilometrora zegoenez Shanhai, urte luzez bertan bildutako defentsek bermatzen zuten mantxuriarrak hiriburutik urrun egotea. Wu Sangui, bi etsaien artean harrapatuta, Qing dinastiako mantxuriarekin negoziatzera deliberatu zen, eta aliantza bat egitera Dorgon printzearekin, hura baitzen Huang-Taiji enperadorearen seme Shunzhi enperadorearen erregeordea, aurreko urtean hil zenean aita, sei urte besterik ez zituenez. Bi armadek batera, Li Zichengen indar matxinoak menderatu zituzten, 1644ko maiatzaren 27an, Shanhai pasabideko guduan.[17] Qingtarren armadak Mingtarren ohiko defentsa muga gainditu eta Ibai Horiko haranean sartu ahal izan zen horrela, Wu Sanguiren laguntzari esker, eta Pekin erraz konkistatu zuten. Wu Sanguik espero zuen mantxuriarrek onartuko zutela Harresi Handiaren iparraldera erretiratzea, Ming dinastia boterean finkatzen lagundu eta gero, baina emaitza oso bestelakoa izan zen. Shunzhi enperadoreak Mukdengotik Pekinera eraman zuen Qing dinastiaren gortea.[18] Zichengek iparraldera ihes egin zuen, eta ziurrenik bertan hil zuten nekazariek. Gatazkak hamazazpi urte gehiago behar izan zituen boterean zeudenen, erregegaien eta Ming matxinoen arteko borrokak baretu arte, eta mantxuriar matxinoek jarraitu zuten Ming dinastiaren agintepean egondako lurraldeak konkistatzen.
Chongzhen hil eta gero, haren aldeko indarrek Hegoaldeko Ming dinastia aldarrikatu zuten Nanjingen, Zhu Yousong, Fuko Printzea, Hongguang enperadore izendatuz. Hala ere, 1645ean, Qingtarren armadak Ming dinastiaren azken hondarren aurka hasi ziren, eta Nanjing mendean hartu zuten 1645eko ekainaren 8an. Ekainaren 15ean, Zhu Yousong harrapatu eta Pekinera eraman zuten. 1658an, Zhu Youlangek, Ming dinastiaren azken erregegaiak, Pindaleren babespean babesa bilatu zuen, 1661ean Taungooko erresuman finkatu zelarik, baina laster argi geratu zen Birmanian erresuma bat ezartzeko asmoa zuela, eta gerra piztu zen bere babesleekin. Txinatarrek Ava inguruko lurra suntsitu zuten, baina ez zuten harrapatzerik lortu, Pindale Min erregearen aldeko portugaldar mertzenarioen artilleriari esker. Alabaina, Pindaleren anaia Pye Minek estatu kolpea eman eta setioa hautsi zuenean, txinatar guztiak, Youlang izan ezik, hiltzeko agindua eman zuen.[19] 1661eko abenduan, Wu Sangui gudalburuak[20] gidatutako 20.000 soldaduren Qing armada batek Taungoo mendean hartu zuen, Youlang errenditzeko eskatuz. Hura preso hartuta, Yunnan probintziara eraman zuten berriro, eta 1662ko hasieran exekutatu zuten.[21]
Kangxi eta sendotzea
Kangxi enperadoreak (1661-1722) zazpi urte zituela hartu zuen tronua. Bere erregealdi luzean Xiaozhuang enperatriz alargun amonaren laguntza izan zuen. Behin boterea hartu zuenean, mantxuriarrek Txinako lurralde guztiak kontrolatzen zituzten, baina ez zuten armada handirik, eta amore emandako Mingtarren soldaduengan jarri behar izan zuten konfiantza hiriak kontrolatu ahal izateko, hiriak baitziren garai hartan babes sarearen bizkarrezur. Gainera, Qing dinastia ezartzen lagundu zuten Mingtarren hiru jeneral aukeratu zituzten, jauntxo feudal gisa (藩王), eta gainerakoei Txinako hegoaldeko lurralde zabaletako gobernadore karguak eman zitzaizkien. Horien guztien buru Wu Sangui (txinera tradizionalez: 吴三桂) izan zelarik, Yunnan eta Guizhou probintziak eman zizkioten, eta Shang Kexi (txinera tradizionalez: 尚可喜) eta Geng Zhongming (txinera tradizionalez: 耿仲明) Guangdong eta Fujian probintziak, hurrenez hurren.
Lehen urteetan, hiru jauntxo feudalak eta haien lurraldeak gero eta autonomoagoak izan ziren, ezinbestean. Azkenik, 1673an, Shang Kexik baimena eskatu zion Kangxi enperadoreari bere jaioterrira erretiratzeko, Liaodong probintzian, eta bere semea oinordeko izendatzeko. Enperadore gazteak joaten utzi zion, baina semeari ukatu egin zion herentzia. Erreakzio gisa, beste bi jeneralek ere erretiroa eskatzea erabaki zuten, Kangxiren erabakiari aurre eginez, enperadorea haiek iraintzeko arriskua hartuko ez zelakoan. Ustea ustela atera zitzaien, ordea, enperadore gazteak atzera bota baitzituen eskaerak, eta hirurei agindu zien itzul zitzatela beren lurraldeak enperadorearen eskuetara.[22]
Lurralde horien kontrola ziurtatzearen truke, Kangxik nolabaiteko autonomia eman zuen gobernabidean, baina horrek elitearen botere handitzea ekarri zuen, azkenean hiru jauntxo feudalen matxinada altxatu zen arte ―Wu Sangui, Geng Zhongming eta Shang Kexiren seme Shang Zhixin―, zortzi urte iraun zuena. Bere unerik gorenean, Ibai Urdinaren iparralderaino zabaldu zuten kontrola. Azkenean, baina, Qing gobernuak matxinada garaitu eta hegoaldeko eremu osoaren gaineko kontrola ezarri zuen.[22]
Bestalde, Taiwan uhartea ere mendean hartu zuten Kangxiren aldeko indarrek, han babestuak baitziren Mingtarren azken jarraitzaileak, Zheng Jingen seme Zheng Ke-Shuang buru zutela; biak Koxingaren ondorengoak ziren, eta uhartea Ekialdeko Indietako Herbeheretar Konpainiari kendua zioten, Tungning Erresuma ezartzeko.[23]
Errusiar Tsarerriak eta Qing dinastiak 1689an sinatutako Nertxinskeko Itunak, bi herrialdeen arteko behin betiko mugak ezarri zituen, kontzesio komertzial batzuen truke, errusiarrek Amur ibaiaren iparraldean gelditzeko konpromisoa hartu baitzuten. Akordio horrek ekialdeko mongolei aurre egiteko aukera eman zion Qing dinastiari.[24]
1688an, Galdan Boshughtu Khan dzungariatar (txinera tradizionalez: 準噶爾; txinera sinplifikatuz: 准噶尔; pinyinez: Zhǔngá'ěr) buruzagiak khalkha populazioak mendebaldetik eraso eta haien lurraldea inbaditu zuen. Khalkha jendeek Gobiko basamortua zeharkatu eta Qing Inperioaren laguntza eskatu zuten, haien menekotasunaren truke.[25] 1690ean, dzungariatarrak eta Qingtarrak Ulan Butungeko guduan borrokatu ziren Barne Mongolian, eta Qingtarrak garaile atera ziren.[26] 1696an eta 1697an Kangxi enperadoreak Dzungariako Khanerriaren aurkako kanpainak zuzendu zituen, bi herrien arteko lehen gerran. Qing armadaren mendebaldeko atalak Galdanen indarrak garaitu zituen Jao Modoko guduan eta, modu horretan, Kanpo Mongoliako ibilbide komertzialak kontrolpean ukan zituzten.[26]
Tsewang Rabtan dzungariar khanaren anaia Tseren Dondupek, Khoshuteko kanata hartu zuen mendean 1717an, Yeshe Gyatso Dalai Lama kargutik kendu, Lha-bzang Khan hil eta Lhasa arpilatu zuen.[27] Kangxi enperadoreak mendekua hartu zuen 1718an, baina bere espedizio militarra Saluen ibaiko guduan suntsitu zuten dzungariarrek, Lhasatik ez oso urrun.[28] Kangxik bidalitako bigarren espedizio handiago batek, Tibeteko indarrekin batera, Tibetetik kanporatu zituen dzugariarrak 1720an. Kelsang Gyatso berekin eraman zuten Kumbumetik Lhasara eta 7. Dalai Lama bezala ezarri zuten 1721ean.[28] Turfaneko eta Pichaneko biztanleek egoera probestu zuten, Amin Khoja bertako buruzagi baten menpe matxinatzeko, eta Qing dinastiaren mendekotasunetik atera ziren.[29] Kangxiren erregealdiaren amaieran, beste matxinada bat lehertu zen Taiwanen, baina berriro garaitua izan zen.
XVII. mendea amaitu baino lehen, Txina bere boterearen gailurrean zegoen, Ming dinastiaren garaitik. aldi hartan, Kangxi enperadoreak Txinara etorritako Jesusen Lagundiko kideekin harremana izan behar izan zuen, misio lanetara bertaratuak baitziren. Enperadorea kristautasunera ekartzeko saialdietan huts egin bazuten ere, Kangxik bakea mantendu zuen haiekin Pekinen.[30]
Yongzheng eta Qianlong enperadoreak
Yongzheng enperadorearen (1723-1735) eta bere seme Qianlong enperadorearen (1735-1796) erregealdiek Qing dinastiaren boterearen gailurra markatu zuten. Denbora tarte horretan, enperadoreak 13 milioi kilometro koadroko lurraldean gobernatzera iritsi ziren.
Kangxi enperadorea hil ondoren, 1722ko neguan, bere laugarren seme Yong (txinera tradizionalez: 雍亲王) Yongzheng enperadore izenarekin hil zen. Izaera polemikoa erakutsi zuen, anai-arrebekin borroka politiko handietan nahasita, Kangxiren azken urteetan agintea amarru bidez eskuratu zuen zurrumurruak zirela eta. Yongzheng administratzaile handia izan zen, eta burdinazko eskuaz gobernatu zuen. Erregimen indartsuago baterantz urrats handi bat egin zuen, mandarin edo funtzionarioak hautatzeko azterketa inperialak berriro bere jatorrizko estandarretara eraman zuenean.
Yongzhengek azkar jokatu zuen. Lehenik, ortodoxia konfuzianoa sustatu zuen, eta aitaren laxokeriatzat ikusten zuena alderantzikatu zuen, sekta ez-ortodoxoen aurkako neurri indartsuak hartuz. 1723an, kristautasuna debekatu eta kristau misiolariak kanporatu zituen, nahiz eta batzuei hiriburuan gelditzeko baimena eman zien.[31] Horrez gain, gobernua kontrolatzeko erabakiak eman zituen. Jauregi inperialean txostenak jasotzeko sistema aldatu zuen, tokian tokiko baldintzei buruzko datu xeheak zuzenean eskura izan nahi baitzituen, burokraziaren parte hartzerik gabe, eta aholkulari pertsonalen Kontseilu Goren bat sortu zuen, azkenean enperadorearen kabinete bihurtu zena, de facto, dinastia osorako. Maltzurki, postu garrantzitsuetara iritsi zen funtzionario mantxuriarrak bertan kokatuz, bere babesaren mende egon zirenak beti. Finantza krisia uste baino handiagoa zela konturatzen hasi zenean, Yongzhengek bazter utzi zuen bere aitak tokiko elite lur jabeekiko zuen ikuspuntu bihozbera, eta kanpaina bat antolatu zuen lurraren gaineko zerga bilketa betearazteko. Diru sarrera gehienak erabili zituen tokiko funtzionarioen arteko «zintzotasuna elikatzeko» eta tokian tokiko ureztatze, eskola, errepide eta ongintza lanetarako. Erreforma haiek iparraldean, hegoaldean eta Ibai Urdinaren haranean eraginkorrak izan baziren ere, gainerako lurraldeetan funtzionario eta lur jabeen sare estuak zeuden ezarrita. Yongzhengek eskarmentu handiko mandatari mantxuriarrak bidali zituen, argi egin zezaten lur jabetza eta kontu liburu faltsifikatuen eta kodifikatutakoen matazak askatzeko, baina trikimailuak, pasibotasuna eta baita indarkeria ere aurkitu zituzten. Krisi fiskalak bere horretan jarraitu zuen.[32]
Yongzheng 1735ean hil zen. Bere seme Bao (txinera tradizionalez: 宝亲王) printzea izan zuen jarraitzaile, Qianlong enperadore izenaz. Hogeita lau urte zituela, jeneral trebea zen: kanpaina militarrak gidatu zituen pertsonalki Xinjiangen eta Mongolian.[33] Iskanbilak eta matxinadak arrakastaz itzali zituen Sichuanen eta hegoaldeko Txinako zenbait lekutan. Qianlongen erregealdiko berrogei urteen inguruan, Qing gobernuak neurrigabeko ustelkeria garai bat bizi izan zuen berriro. Heshen ofiziala zen dinastiako ustelenetarikoa eta Jiaqing enperadorearen aginduz (1796-1820) bere buruaz beste egitera behartu zuten.[34]
Daoguang
1839. urtean, britainiar merkatariak kanporatu zituzten Txinatik, eta Londresera itzuli bezain laster kexa formal bat aurkeztu zioten gobernu britainiarrari. Horrez ondorioz, britainiar gobernuak Txina erasotzea erabaki zuen bere itsas armadaren bitartez, India britainiarrean hazitako opioa erostera behartzeko, Lehen Opioaren Gerra zabalduz. Txinako tropek ezin izan zioten aurre egin britainiar armadari, 1841eko urtarrilean Hong Kong okupatu zuten britainiarrek, eta 1842an amoren eman zuen Txinak, Shanghai galdu ondoren. Nanjingeko Bake itunarekin, Daoguang enperadoreak amore eman behar izan zuen puntu askotan, besteak beste, Hong Kongeko lurraldea britainiarrei 100 urterako lagata, eta antzeko merkataritza neurriak ezarri ziren Frantziarekin, Whampoako itunaren bidez, eta Ameriketako Estatu Batuekin, Wanghian sinatutako itunaren bitartez.
Cixi enperatriza
XIX. mendearen amaieran, Xianfeng enperadorearen (1850-1861) ohaide Cixi enperatriz alargunak ―Tongzhi enperadorearen ama zen, baita Guangxu enperadorearen izeba ere― Qingen gobernua arrakastaz kontrolatzea lortu zuen eta, de facto, Txinako gobernaria izan zen 47 urtez. Estatu kolpe bat eman zuen, enperadore zenak izendatutako Sushun erregeordetzatik kanporatzeko. Qing dinastiaren politikan, «errezelaren atzeko agintaria» (txinera tradizionalez: 垂帘听政) zen, seme enperadoreari zer egin behar zuen errezel baten atzean ezkutatuta esaten baitzion.[35]
1860ko hamarkadan, Qing dinastiak matxinadak garaitu zituen milizia antolatuen laguntzarekin. Orduan, Qing gobernua modernizazioaren arazoaz arduratzen hasi zen; Auto-indartze Mugimenduaren bitartez saialdi zabal bat antolatu zuen, baina Guangxu enperadorearen erregealdian hamar urte igaro zirenean, mendebaldeko potentzien presioa hain handia zen Txinaren gainean, ezen enperadoreak era guztietako botereak eman behar izan zizkien, itun desberdinen bidez.[36] Erreformen barruan, armada modernizatu batzuk sortu ziren.
Lehen Txina-Japonia Gerran pairatutako porrotak, Shimonosekiko Itunarekin amaitu zelarik 1895ean, erreforma gehiagoren premia agerian utzi zuen berriro. Politikari batzuek proposatu zuten Mendebaldeko teknikak aztertu behar zirela, Txinan aplikatu ahal izateko, eta haien bultzadapean txinerara itzuli ziren Mendebaldeko lan zientifiko, tekniko eta politiko ugari. Bestalde, Kang Youwei eta bere gisako erreformistek uste zuten herrialdearen atzerapena ezingo zela soilik neurri zientifikoekin edo teknikoekin aldatu, eta erreforma politikoak egin behar zirela.[37]
Erreferentziak
- ↑ Tucker 2011, 203. orr. .
- ↑ Wakeman 2012, 52-54. orr. .
- ↑ Twitchett & Fairbank 2019, 10. orr. .
- ↑ a b Fairbank & Goldman 2006, 146. orr. .
- ↑ Jerr 2017, 152. orr. .
- ↑ Twitchett & Fairbank 2019, 27. orr. .
- ↑ Twitchett & Fairbank 2019, 29. orr. .
- ↑ Hölzl & Payne 2022, 300. orr. .
- ↑ Parker 2020, 195. orr. .
- ↑ (Txineraz) «七大恨 - 维基文库,自由的图书馆» Wikisource (zh.wikisource.org) (Noiz kontsultatua: 2025-01-01).
- ↑ Keliher 2020, 27. orr. .
- ↑ Swope 2016, 13. orr. .
- ↑ Hummel 2010, 302-303. orr. .
- ↑ Wakeman 2012, 53-54. orr. .
- ↑ (Ingelesez) Ch’iu, Chung-lin. (2004). «The Epidemics in Ming Beijing and the Responses from the Empire’s Public Health System» Bulletin of the Institute of History and Philology (Taiwan: Academia Sinica) 75.2: 331-388. or. ISSN 1012-4195..
- ↑ Faure 2007, 151. orr. .
- ↑ Dillon 2017, 602. orr. .
- ↑ Wakeman 2012, 857. orr. .
- ↑ Damrongrāchānuphāp 2001, 220-223. orr. .
- ↑ (Ingelesez) The Asiatic Journal and Monthly Register for British and Foreign India, China, and Australia. Parbury, Allen, and Company 1838 (Noiz kontsultatua: 2025-01-03).
- ↑ Shore 1983, 208. orr. .
- ↑ a b Spence 2013, 48-51. orr. .
- ↑ (Ingelesez) Elman, Benjamin A.. (2008). «Ming-Qing Border Defence, the Inward Turn of Chinese Cartography, and Qing Expansion in Central Asia in the Eighteenth Century» The Chinese State at the Borders (University of British Columbia Press): 29-56. or. doi: . ISBN 978-0774855747. (Noiz kontsultatua: 2025-01-03).
- ↑ (Ingelesez) Krausse, Alexis Sidney. (1899). Russia in Asia; a record and a study, 1558-1899. London: G. Richards, 330-331. or. doi: . OCLC .2947591.
- ↑ Adle 2003, 149. orr. .
- ↑ a b Christian 2018, 188. orr. .
- ↑ Smith 1997, 123-124. orr. .
- ↑ a b Desideri 2010, 256. orr. .
- ↑ Adle 2003, 200. orr. .
- ↑ Bays 2012, 21-23. orr. .
- ↑ Hsü 1990, 35-37. orr. .
- ↑ Spence 2013, 80-83. orr. .
- ↑ (Ingelesez) Bawden, Charles R.. (1968). «The Mongol Rebellion of 1756-1757» Journal of Asian History 2 (1): 1-31. or. ISSN 0021-910X. (Noiz kontsultatua: 2025-01-04).
- ↑ Schoppa 2002, 42-43. orr. .
- ↑ (Ingelesez) Wang, Kai-xi. (2018). «A Re-Examination on the Practice of “Ruling Behind the Curtains” by Express Dowagers Cixi and Ci'An after the Death of Xianfeng Emperor» Journal of Beijing Normal University (Social Sciences) (Beijing) 1: 75-84.. ISSN 1002-0209..
- ↑ Wang 2008, 1-12. orr. .
- ↑ Ceinos 2006, 35-37. orr. .
Bibliografia
- (Ingelesez) Adle, Chahryar. (2003). History of civilizations of Central Asia. 5, Development in contrast: from the sixteenth to the mid-nineteenth century. Paris: Unesco ISBN 978-9231038761. OCLC .54040977.
- (Ingelesez) Bays, Daniel H.. (2012). A new history of Christianity in China. Chichester: Wiley-Blackwell ISBN 978-1405159548. OCLC .707263763.
- (Gaztelaniaz) Ceinos, Pedro. (2006). Historia breve de China: tres armadas en combate. Madrid: Sílex ISBN 978-8477371731. OCLC .888278308.
- (Ingelesez) Christian, David. (2018). A history of Russia, Central Asia and Mongolia. Volume II, Inner Eurasia from the Mongol Empire to today, 1260-2000. Hoboken: Wiley Blackwell doi: . ISBN 978-1119392606. OCLC .1018472878.
- (Ingelesez) Damrongrāchānuphāp. (2001). The chronicle of our wars with the Burmese: hostilities between Siamese and Burmese when Ayutthaya was the capital of Siam. Bangkok: White Lotus ISBN 978-9747534580. OCLC .46429866.
- (Ingelesez) Desideri, Ippolito. (2010). Mission to Tibet: the extraordinary eighteenth-century account of Father Ippolito Desideri, S.J.. Boston: Wisdom Publications ISBN 978-0861716760. OCLC .653084727.
- (Ingelesez) Dillon, Michael. (2017). Encyclopedia of Chinese history. Abingdon: Routledge ISBN 978-1315818535. OCLC .965774033.
- (Ingelesez) Fairbank, John King; Goldman, Merle. (2006). China: a new history. Cambridge: Belknap Press of Harvard University Press (web.archive.org) ISBN 978-0674018280. OCLC .61821937.
- (Ingelesez) Faure, David. (2007). Emperor and ancestor: state and lineage in South China. Stanford: Stanford University Press ISBN 978-1435608832. OCLC .290565472.
- (Ingelesez) Hölzl, Andreas; Payne, Thomas E.. (2022). Tungusic languages: past and present. Berlin: Language Science Press ISBN 978-3961103959. OCLC .1356978751.
- (Ingelesez) Hsü, Immanuel C. Y.. (1990). The rise of modern China. New York: Oxford University Press ISBN 978-0195058673. OCLC .19556435.
- (Ingelesez) Hummel, Arthur W.. (2010). Eminent Chinese of the Ch'ing period, 1644-1912. Folkestone: Global Oriental ISBN 978-9004218017. OCLC .833765540.
- (Ingelesez) Jerr, Nicole, ed.. (2017). The Scaffolding of Sovereignty: Global and Aesthetic Perspectives on the History of a Concept. Columbia University Press doi: . ISBN 978-0231171878. OCLC .993122694 (Noiz kontsultatua: 2025-01-01).
- (Ingelesez) Keliher, Macabe. (2020). The Board of Rites and the making of Qing China. California: University of California Press ISBN 978-0520971769. OCLC .1090283580.
- (Ingelesez) Parker, Philip. (2020). World history: from the ancient world to the information age. London: Dorling Kindersley Limited ISBN 978-0241484029. OCLC .1200842835.
- (Ingelesez) Perdue, Peter C.. (2009). China Marches West: The Qing Conquest of Central Eurasia. Cambridge: Harvard University Press doi: . ISBN 978-0674042025. OCLC .1294423771.
- (Ingelesez) Rowe, William T.. (2012). China's last empire: the great Qing. Cambridge: The Belknap Press of Harvard Univ. Press ISBN 978-0674066243. OCLC .862989527.
- (Ingelesez) Schoppa, R. Keith. (2002). Revolution and its past: identities and change in modern Chinese history. Upper Saddle River: Prentice Hall ISBN 978-0130224071. OCLC .45661629.
- (Ingelesez) Scott, Ian. (1989). Political change and the crisis of legitimacy in Hong Kong. Honolulu: University of Hawaii Press ISBN 978-0824812690. OCLC .19629926.
- (Ingelesez) Shore, David Harrison. (1983). Last court of Ming China: the reign of the Yung-li emperor in the South 1647-1662. Ann Arbor: UMI OCLC .248014217.
- (Ingelesez) Smith, Warren W.. (1997). Tibetan nation: a history of Tibetan nationalism and Sino-Tibetan relations. New Delhi: HarperCollins Publishers ISBN 978-0813331553. OCLC .611808440.
- (Ingelesez) Spence, Jonathan D.. (2013). The search for modern China. New York: W.W. Norton & Company ISBN 978-0393934519. OCLC .818293307.
- (Ingelesez) Swope, Kenneth. (2016). The military collapse of China's Ming Dynasty, 1618-44. London: Routledge, Taylor & Francis Group ISBN 978-1138652330. OCLC .982418653.
- (Ingelesez) Tucker, Spencer. (2011). Battles that changed history: an encyclopedia of world conflict. Santa Barbara: ABC-CLIO ISBN 978-1598844306. OCLC .693771794.
- (Ingelesez) Twitchett, Denis Crispin, ed.; Fairbank, John King, ed.. (2019). The Cambridge history of China. Cambridge: Cambridge University Press ISBN 978-0521243278. OCLC .2424772.
- (Ingelesez) Wakeman, Frederic. (2012). The great enterprise: the Manchu reconstruction of imperial order in seventeenth-century China. Berkley: University of California Press ISBN 978-0520048041. OCLC .825038126.
- (Ingelesez) Wang, Dong. (2008). China's unequal treaties: narrating national history. Lanham: Lexington Books ISBN 978-0739152973. OCLC .815289532.
- (Frantsesez) Zhang, Yingpin; Fan, Wei. (2006). Histoire et civilisation de Chine. Beijing: Central Party Literature Press ISBN 978-7507320497. OCLC .660967415.